Saltatu

Hartu atseden familiarekin soluzio funtzional eta dibertigarriak erabilita

Uda da; familiak atseden hartu behar du. Prestatu bainugela egun beroetarako produktu freskoak erabilita. Gure biltegiratze-soluzioekin (adibidez, bentosak, konketa-armairu estuak eta arropa lehortzeko esekigailuak), gauza guztietarako eta guztientzako bainugela bat izango duzu. Udan, egon denbora elkarrekin!

Txikia, burutsua eta merkea. Egin ongietorria udari LILLÅNGEN konketa-armairuarekin. Eztabaida gehiagorik ez bainugelan; badago tokia familiako guztientzat.

Dutxako gure telefonoek ur gutxiago erabiltzen dute, baina uraren presioa gutxitu gabe. Ona guretzat eta Lurrarentzat.

Bainujantzi bustiak lurrean barrena botata geratzen dira? Orain, gazteenek ere lagun dezakete bainugela antolatzen. Arropa lehortzeko MULIG esekigailua arropa lehortzeko eta aireztatzeko modu jasangarri bat da.

Hartu atseden xehetasun atseginekin eta egon fresko-fresko

Zeure buruarentzako denbora nahi? Guk ere bai. Eskuoihal, ehun, apaingarri eta xehetasun freskagarriak jarrita, zeure oasia izango duzu bainugelan.

Jarri ehun gehiago bainugelan udan erabateko harmonia sortzeko.

Gogor lan egin ondoren, ehun leunak merezi dituzu. Ingura zaitez komuneko FLODALEN eskuoihal leun eta koloretsuz, eta egin amets begiak irekita dauzkazula.

Pitxer txikiek eta loreek kolorea eta lasaitasuna ematen diote bainugelari.

Zoragarria da bezeroek barnean daramaten artista ateratzen dutenean gure produktuei esker. Has zaitez! Hala ere, kontuan izan IKEA produktuak aldatzen edo eraldatzen badituzula, ezin direla berriro saldu edo jatorrizko xedetarako erabili; halaber, IKEA-ren berme komertzialak eta produktuak itzultzeko duzun eskubidea galduko dituzu.