Saltatu

Pisu txikiak: funtzio anitzeko eremuak leku txikietan

Gaur egun gauza ugari egiten ditugu etxean, eta askotan gauza horiek guztiak egiteko gelak falta zaizkigu. Horregatik, izugarri gustatzen zaizkigu funtzio anitzeko eremuak, gauza desberdinak erosotasunez egiteko erabil ditzakegulako, baita pisu txikietan ere. Hona hemen etxeko gela desberdinetarako aholku eta trikimailu sorta baliagarriak. Guk aholku eta trikimailu guztiak gela berean aplikatu ditugu, eta gela hori gonbidatuen gela, bulegoa edo egongela txiki bat izan daiteke (besteak beste).

Ez galdu xehetasun guztiak eta erabili zure etxean!

Bigarren edo hirugarren gela funtzio anitzeko eremu batean eraldatzea uste baino errazagoa izan daiteke. Hala ere, bulegorik behar ez baduzu, ezta gonbidatuen logelarik edota atseden-gelarik ere (adibidez, plano honetan erakusten denaren modukoa), hoberena une bakoitzean egin nahi duzun jarduerara erraz egokitzen den gunea sortzea da, zure beharretara hoberen egokitzen dena.

Kasu honetan, daukagun guneak txapitula-erako sabaiari etekin handia ateratzen dio, baina eskaintzen ditugun aholkuak beste edozein motako gelarako erabili ditzakezu.

Funtzio anitzeko altzariak gonbidatuen logelarako

Honen moduko erabilera anitzeko gune bat sortu nahi baduzu, gonbidatuen logela gisa erabil dezakezuna, egokitu gonbidatuak hartzeko gunea behar duten erosotasuna pribatutasuna izango dutela jakitearen lasaitasunarekin.

 

  • Aldatu ohiko sofa ohe-sofa batekin, etekin bikoitza aterako diozu!
  • Erabili mahai osagarria gau-mahai gisa. Gure moduan KVISTBRO aukeratuz gero, barruan gauzak gordetzeko ere erabil dezakezu.
  • Aprobetxatu txapitula-erako sabaiak barra minimalista batekin eta finkatu larruzko zerrenda batzuekin, arropa esekitzeko bertatik.
  • Gainera, gehitu kako batzuk, eta gauza gehiago gorde ahal izango dituzu.

Armairuek eta ontzitegiek modu askotan lagun zaitzakete, ikusi nola. Gure erabilera anitzeko gunean jarri dugu, gure pisu txikiko biltegiratzearekin laguntzeko.

Barruan artxibategiak gorde ditugu, aldizkariekin eta dokumentuekin, eta baita oherako arropa ere. Ateak ixtea, ez da ezer ikusiko! Oso egokia da edozein lekutan biltegiratze gehigarria lortzeko, sekulako edukiera duelako.

Leku txikiari etekina ateratzeko beste modu bat, horman kakoak gehitzea da. Modu askotan erabil ditzakegu, besteak beste, gonbidatuen arropa esekitzeko (baina baita gurea ere!) kakoetan bertan, edo esekigailuetan.

Guk, gainera, FLÅDIS saski kutuna gehitu dugu, lagun ezin hobea baita pisu txiki eta funtzio anitzekoetan.

Eskuz egindakoa da eta tapakiak, kuxinak, arropa eta bestelako osagarriak gordetzeko erabil daiteke, jartzen duzun gelaren arabera.

Txapitula-erako sabaiak badituzu, txoko zailei etekin handia ateratzeko ideia ona izango da barra bat zintzilikatzea, kasu honetan larruzko zerrendekin finkatu dugu, lehen esan moduan. Aukeratu gustuko duzun material bat barra sabaira lotzeko: larrua, soka, oihala, plastikozko kateak, metala…

Barra horrek arroparako bastidore zintzilikari gisa ere balio diezazuke, eta horrela, beste modu batera erabiliko ez zen leku bat aprobetxatuko duzu.

Idazmahai txikiak funtzio anitzeko gunerako

Aparteko gela batean bulegorik eduki ezin baduzu ere, ziur ongi etorriko zaizula etxetik lan egiteko gune bat, aldizkako proiektuak kudeatzeko edo, besterik gabe, fakturak eta antzeko gauzak antolatzeko.

Aurreztu lekua sofaren atzean idazmahai txiki bat ezarrita, eta osa ezazu lehen ikusi dugun moduko atedun armairu bat jarriz, lekua txukun edukitzeko.

Idazmahaia erabiltzen ari ez zarenean eta sofan atseden hartu nahi baduzu, biratu irakurtzeko lanpara irakurtzeko argiztapen egokia edukitzeko.

Ez galdu etxean lan egiteko lekua antolatzeari buruzko "di-da batean" bideo hau.

Aisialdirako txokoak pisu txikietan

Pisu txikia izateak ez du esan nahi sorkuntza-lanetarako edo zaletasunetarako eduki ezin duzunik. Izan ere, etxean sorkuntza-lanak egiteko txoko bat edukia oso motibatzailea eta inspiratzailea da.

Pintatzea gustatzen bazaizu, adibide honetan erakusten dugun moduan (kontuan izan orain arte gela berean jarraitzen dugula!), hauek dira gure gomendioak:

  • Eskuratu erabiltzen ez duzunean horman zintzilika dezakezun asto bat, astoaren pisua jasango duen edozein kakori esker. Horrela, ez du lurrean lekurik hartuko. Trikimailu bera erabil dezakezu bestelako materialak eta osagarriak gordetzeko, edozein jarduera egiten duzula ere.
  • Materiala jartzeko orga bat badaukazu, dena antolatuta edukiko duzu eta, gainera, alde batetik bestera erraz eraman ahal izango dituzu gauzak. Jarri nahi duzun tokian eta nahi bezala.
  • Barra batekin eta kakoekin lanak zintzilikatu egin ahal izango dituzu lehortzeko, lurrean edo enbarazu egiten duen beste lekuren batean utzi beharrean.

Irakurtzeko eta deskonektatzeko lekua

 

Atseden hartzeko leku bat sortu nahi baduzu, leku asko okupatu gabe, baina behar guztiak betetzeko, sar zaitez hemendik aurrera "atseden-gela" deituko diogun txoko honetan.

Kafe bat patxadan hartzeko, eskura itzazu oso handia ez den sofa bigun bat (bai, lehen ikusi dugun hura da, ohe egiten zena), buruko batzuk eta ohazal bat edo beste. Ez ahaztu irakurketaz gozatzeko liburutegi bat ere jartzeaz, baita lasaitzen lagunduko dizuten elementu apaingarriak eta musika ere.

Sorkuntzari, irakurketari eta etxean ongi sentitzeko hainbeste ideia eta gero, ikusi Fernando Botellaren bideo hau. Coach eta sorkuntza-aditu honek umeen sormena bultzatzeko hainbat teknika erraz eta eraginkor azalduko dizkigu Etxea sortzen programaren barruan.

Espero dugu artikuluaz eta proposatutako bideoez gozatu izana eta, batez ere, ulertuko zenuela etxe txiki batean bizitzeak ez digula etxeari etekina ateratzea mugatu behar, funtzio anitzeko soluzio desberdinez nola profitatu baldin badakigu.

Joan baino lehen, ez galdu artikulu hauek:


Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.