Lorategia ez duten etxeetan landatzeko 3 modu
Udaberria gure alderdirik naturalena ateratzeko eta etxean landatzen hasteko sasoirik egokiena da. Ez duzu lorategirik edo laborantza sortzeko eremu bat? Lasai, 3 alternatiba soil, merke eta dibertigarri ditugu eta, zuk ere esperientzia zoragarri honetaz goza dezazun. Ez galdu ideia hauek!
1. Lorategi zintzilikaria
Landatzean pentsatzen dugunean, lursail batean haziak lantzeko metodo tradizionala da burura datorkigun lehendabiziko gauza, ezta? Baina, ba al zenekien laborantza mota bat dagoela , hain zuzen ere, zorua ez erabiltzean oinarritzen dena? Teknikari lorezaintza hidroponikoa (“hydro” ura eta “ponos” landu) deritzo, eta disoluzio mineralak erabiltzen dira zoruaren ordez. Beraz, etxean landatzeko alternatiba ezin hobea da, edozein tokitara moldatzen baita, espazioa oso txikia bada ere.
Ederki, eta nola sortu dugu lorategi hau? Bada, dirudiena baino errazagoa da. Honako gauza hauek baino ez dituzu behar: hari gardena, esekileku bat eta ontzi batzuk.
>Esekigailu batenlaguntzaz
2. Lorategi txiki eramangarria
Aurreko adibidea zaila iruditu bazaizu, edo, besterik gabe, txikiegia bada zuretzat, beste aukera bat dugu: lorategi bertikal bat sortzea.
Alternatiba hau terraza txiki bat edo balkoi handi bat baduzu erabil dezakezu. Oso erraz sortzen da: gorde espazio bat apalategi ireki bat jartzeko, eta kokatu apal bakoitzean nahi dituzun landareak. Aukeratu loreontzi bat landare bakoitzeko eta landu zure lore eta barazki gogokoenak erosotasun osoz.
Kasu honetan, lur-, hazi- eta ureztaketa-teknika erabiliko dugu. Lana errazteko eta ez nahasteko, banatu landareak ureztatu behar diren aldien arabera. Apal edo loreontzi bakoitzaren ondoan ohar bat idatz dezakezu, argi izateko zenbatean behin ureztatu behar den landare bakoitza. Bestela, mugikorrean alarma bat jar dezakezu landareak ureztatu behar dituzula gogorarazteko.
Aholku bat: utzi lekua beheko apalean ureztagailua uzteko eta beti eskura izateko. Era berean, lorezaintza-erreminta eta loreontzi gehigarriz betetako kutxa bat presta dezakezu, etorkizunean landareren bat birlandatu behar izanez gero, materiala prest izateko.
3. Negutegi txikiak
Hona hemen etxean landatzeko azken alternatiba, etxeko txikiekin batera egiteko aukera erraza eta entretenigarria.
Partekatu hazi batetik landare bat haztearen magia. Sortu dekorazioko landare-mintegi bat familia osoarentzat, poltsa berrerabilgarri garden soil batekin.
Hona hemen negutegi txiki bat sortzeko behar dituzun gauzak:
- Kotoia
- Haziak
- Hermetikoki ixten diren plastikozko poltsak (argazkian ikusten direnak ingurumena errespetatzen duen material berriztagarriarekin eginda daude)
Ba al dago beste sekreturik? Ez, horixe. Egin behar duzun gauza bakarra kotoi-bolatxoak bustitzea eta hautatu dituzun haziak poltsetan sartzea da. Listo!
Emaiozu aukera bat lorezaintzari eta maitemindu zaitez eskaintzen dituen abantailez. Lorezaintzazalea bihurtu bazara jada eta landareak hazteko ideia gehiago nahi badituzu, ez galdu artikuluen sorta berezi hau:
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausart zaitez zu ere bai! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.