Saltatu

Guztientzako perfektua den familiarentzako gela bat

Ez da beharrezkoa estiloari uko egitea familia elkarrekin denbora pasa dezakeen eta bakoitzak bere denboraz disfrutatu dezakeen etxe bat sortzeko. Inspiratu IKEA 2019 katalogoan agertzen den espazio moderno honetan.

Gainazal zuria duen mahai baten inguruan kolore anitzeko aulkiak eta IKEA BESTÅ biltoki-konbinazio gris/turkesa duen jangela.
Gainazal zuria duen mahai baten inguruan kolore anitzeko aulkiak eta IKEA BESTÅ biltoki-konbinazio gris/turkesa duen jangela.

1. Aukeratu kolore-gama konbinatu bat

Kolore distiratsu batzuek han eta hemen etxeari ukitu dibertigarri bat emango diote, hain txikientzako ez den eta kolore-ukitu bat ematen duen gimnasio-alfonbra leun bat erabiliz, esaterako (gainera, tolesgarria da; beraz, espazioa aurreztuko duzu). «Helduentzako estilo bat sortu dezakezu umore ukitu batekin kolore harmoniatsuak haurrentzako detaile ausartekin konbinatuz», dio barruko dekoratzaile Emma Persson Lagerbergek, Emma Parkinson barruko diseinatzailearekin pisu hau imajinatu zuena.

2. Sortu moldagarria den eta gustukoen duzun toki bat

«Modulu-sofa batekin, bakarrik zaudenerako toki eroso bat sortu dezakezu. Berriro jendartean egon nahi duzunean, kokatu moduluak besterik gabe. Saiatu altzariak leiho irekien ondoan jartzen; eguzkiaren argiak eta naturak efektu lasaigarria du».

3. Sortu guztientzako lanerako tokia

«Haurren tamainako altzariak erabiltzen badituzu, guztiak sentituko dira barne. Haien besaulki klasikoetan esertzen badira, txikienak handiak balira bezala sentituko dira.»

4. Dekoratu elkarrekin

«Utzi umeek partekatutako espazioetan arrastoa utz dezaten. Adibidez, jangelarako haien aulkia aukeratuz. Gainera, tamaina egokia daukan aulki batekin bazkariak erosoagoak izango dira guztientzat. Ez izan estilo eta material desberdinak nahasteko beldurrik, umeentzako aulki altu batetatik helduentzako aulki klasikoetara, nahasketak izaera emango baitio jangelari».

5. Konbinatu biltegiratze-mota ezberdinak

«Gauzak gordetzea ateratzea bezain erraza izan beharko litzateke. Hori horrela izateko, erabili etxean pertsonalizatutako zenbait biltegiratze-aukera. Estilo eta tamaina ezberdinak konbinatu ditzakezu zure beharren arabera. Adibidez, egongelan guztiek daukate beren biltegiratze-tokia egokia den altuera batean: umeen jostailuak beheko partean eta helduen liburuak eta aldizkariak goiko partean».

Argazki guztiak IKEA 2019 Katalogotik hartu dira.