Gune txikietarako funtzio anitzeko 7 altzari transformagarri
Gune txikiak aprobetxatzeko ideiak behar badituzu, zorionak, toki egokian zaude. Jarraian, funtzio anitzeko zazpi altzari transformagarriren (guk Transformer deritzegun horien) zerrenda aurkeztuko dizugu, toki-faltarekin eta desordenarekin amaitzeko.
Ea bada! Zu ezagutzeko irrikatsu daude.


1- UTÅKER: 3 produktu bakar batean
Metro koadro gutxiko guneak aprobetxatzeko altzari transformagarri deritzen horietako batekin hasiko gara: UTÅKER. Pisukide onena da bisitak izaten dituzten pisu txikietarako. Zergatik? Altzari hau ohe soil, bikoitz edota sofa moderno bihurtu daitekeelako.
UTÅKER oso baliagarria da gazteentzako logeletarako, egongeletarako eta, batez ere, sabai baxuak dituzten eta zabaltasun-sentsazioa behar duten logeletarako. Erraztasun handiz moldatzen da zure eguneroko edozein egoeretara. Beraz, une bakoitzean zein funtzio izango duen besterik ez duzu erabaki beharko.
2- HEMNES: biltegiratzearen maisua
Imajinatzen duzu UTÅKER altzariaren ezaugarriak dituen eta biltegiratzeko toki pila duen altzaria? Bada bat, eta HEMNES izena du.
Diban honetan edredoiak, burkoak, oheko arropa eta jaso nahi duzun guztia gorde dezakezu, eta esku-eskura izango dituzu. Ertz altuek berotasun- eta babes-sentsazioa sortzen dute, oso egokiak egongelaren espiritu abegitsua mantentzeko.
Ohe bikoitza muntatzeko, somierretik kanporantz tiratu behar duzu;eta berriro tolestuta eta bizkarralde gisa kuxin bigun batzuk jarrita, voilà! Sofa eroso eta zoragarria lortuko dugu.
3- NORDEN: orotarako mahaia
Mahai tolesgarrien asmakuntza ez da atzo goizekoa, eta ez da oso esanguratsua, ezta? Baina gure NORDEN mahaiak, tolesgarria izateaz gain, tiradera batzuk ere badituela esaten badizugu?
Etxe txiki batean, mahai tolesgarria soluzio bikaina izan daiteke sukaldea eta jangela bezalako geletarako, izango den mahaikide kopuruaren arabera moldatzeko (kontuan izan behar da 2-4 lagunentzako tokia duela), edota bulego edo lan-mahai txiki bezala erabiltzeko; gainera, sei tiradera osagarriak ezin hobeak izango lirateke tresna eta material oinarrizkoenak gordetzeko.
4-EKEBOL: erabilera anitzeko sofa
Toki-falta dela eta, edozein txokotan biltegiratze-soluzioak asmatu behar dituzu, baita sofan ere. Izan ere, badira gure objektuak gordetzeko eta erakusteko modua berrasmatu duten altzariak, gure EKEBOL altzariak, esaterako.
Estilo industrialeko sofa honek apal-sistema bat du oinetan, behar duzuna jartzeko. Gainera, metalezko sareta polit eta apaingarria du inguruan, gauzak uzteko ere erabil dezakezuna.
5- GUALÖV: egongela txikietarako gogokoena
Gure GUALÖV mahai txikiaren abantaila nagusia da gau-mahai, erdiko mahai edo mahai laguntzaile gisa erabil daitekeela. Gainera, IKEA-ko beste kasu batzuetan bezala, 3 produktu dira bakar batean, izan ere, mahaiaz gain beste 2 funtzio ere baditu, eta, nola ez, biltegiratzea da horietako bat.
Barnean era guztietako objektuak gorde ditzakezu: egunkariak, aldizkariak, tapakiak eta kuxinak. Horretarako, erretilu gisa ere balio duen estalkia altxatu eta nahi duzuna sar dezakezu. Nahiago baduzu, hutsik utz dezakezu zabaltasun-sentsazio handiagoa emateko.
6- SYMFONISK: argiztapen adimendun eta erritmoduna
Pisu txiki batean bizitzeak ez du esan nahi etxean azken teknologia eduki ezin dugunik. Egia esan, teknologia adimenduna instalatuta nabarmen sinplifikatu daitezke gauzak, eta, bide batez, egunerokoa erraztu diezaguke estilo handiko ukitu batekin.
Gure SYMFONISK bozgorailuei esker, gailu bakar batean izan ditzakezu bozgorailua eta lanpara, beraz, oso egokia da gau-mahaian edo komoda txiki batean jartzeko. Gainera, bozgorailuak eta lanparak modu independentean funtzionatzen dutenez, ez dituzu bi funtzioak aktibatu behar horietako bat bakarrik erabiltzeko.
7- LURVIG: oso egokia katuak bizi diren pisuetarako
Toki gutxi baduzu eta, gainera, katu kuttunarekin partekatu behar baduzu, bioi gustatuko zaizuen funtzio anitzeko altzari baten formako soluzioa sortu dugu.
LURVIG inoiz ikusi duzun katuentzako etxe moldagarriena da, etxeko edozein txokotan integra daitekeelako. Logelan jar dezakezu, eta goialdea gau-mahai bezala aprobetxatu; edo hankak kendu eta horman zintzilika dezakezu; eta KALLAX apalategi baten barnean ere koka dezakezu.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.