Saltatu

Gune txikietara egokitzeko diseinatutako bainugelako altzariak.

Modernizatu bainugela HEMNES serie berriari esker. Gune txikietan bizi diren bezeroen laguntzarekin sortu da. Eman begiratu bat...

Zur ilunezko hormak dituen bainugela, estilo tradizionaleko HEMNES biltegiratze-modulu zuriekin.
Zur ilunezko hormak dituen bainugela, estilo tradizionaleko HEMNES biltegiratze-modulu zuriekin.

Edozein gelara egokitzen den erabilera anitzeko diseinua

HEMNES bankua eserleku bat baino gehiago da kakoei, eskuoihal-euskarriari eta lixiba edo eskuoihal garbiak ezkutatzeko biltokiari esker. Bainugelarako diseinatuta egon arren, berokiak esekitzeko atondoan ere kokatu daiteke.

Sinplifikatu osagarriak

Biltoki irekiaren eta itxiaren konbinazioak bainugelako oinarrizko elementuak eta ehunak estiloa aldatu gabe ezkutatzeko, gordetzeko eta pilatzeko leku ugari ematen du. Tiraderaren sakonera aprobetxatzeko, sartu kaxak oraindik erabilgarriagoa izan dadin.

Diseinu liraina

Hormari etekinik handiena ateratzen badiozu, bainugela txikietan biltoki handiagoa izango duzu. Daukan diseinu lirainari esker, HEMNES hormako apala edozein lekura egokitzen da, baita atearen atzeko txokora ere.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Ikusi gaur bertan dendan bainugelarako HEMNES bilduma berria!