Saltatu

Aurtengo Gabonetan etxean umeekin sukaldean egiteko gida

Heldu dira Gabonak, eta haiekin batera umeen oporrak, urte ezohikoa izan den arren azken hilabeteetan eskolan egon baitira. Horregatik, orain denbora libre dezente dutenez eta parte handi bat etxean emango dutenez, zergatik ez dugu pasatuko denbora pixka bat sukaldean? Umeekin sukaldean egiteko gida honetan azalduko dizugu nola egin modu erraz, seguru eta oso dibertigarri batean. 

Sukaldean aritzea jarduera egokia da familiarekin gozatzeko eta ikasteko. Hain zuzen, etxe askotan gehiago egin da konfinamenduaren ondorioz. Umeek etxeko lanetan laguntzeko modu bat da, itxuraz nekeza den zerbait dibertigarri eta motibagarri bihurtuz. Gainera, etxeko txikienek etxeko lanetan parte hartzea paregabea da etxeko elkarlana, erantzukizunaren zentzua eta genero-berdintasuna sustatzeko.

Haurrei asko gustatu ohi zaie sukaldean aritzea, aukera ematen dielako beren jakin-min izugarria asetzeko testurak, usainak eta zaporeak esploratuz, baina, batez ere, aitzakia perfektua delako helduekin tarte dibertigarri eta kalitatezko bat igarotzeko. Hori dela eta, funtsezkoa da modu seguruan egitea, gurasoek gainbegiratuta eta arrisku guztiak saihesteko material egokiarekin. Beraz, ikus dezagun zer hartu behar den kontuan.   

1. Etxeko umeak prestatzea sukaldean egin aurretik 

Janaria prestatzen baino lehen, garrantzitsua da umeekin zenbait jarraibide errepasatzea, segurtasunez egin dezaten, haientzat eta familia osoarentzat. Goazen, bada! 

 

  • Beti heldu batek gainbegiratuta egin sukaldean: artikuluaren hasieran aipatu dugu, baina errepikatu egingo dugu, garrantzitsua baita haurrek garbi izatea ez dutela gurasoen laguntzarik gabe janaria prestatu behar.  
  • Sukaldean egiteko jantzi egokiak: egokiena amantal bat erabiltzea da, arropa garbi mantentzeko, orbanik gabe, oso ohikoa baita umeak zikintzea. Amantalaren azpian erabilitako arropa ez da oso zabala izan behar, sukaldean aritzea zaildu eta istripuak eragin baititzake. Gomendagarria da ere txanoa erabiltzea edo ilea jasotzea, motots bildu edo aske batean, ilea janarian eror ez dadin.  
  • Higienea sukaldean egin aurretik, bitartean eta ondoren: bagenekien, baina aurten gertatutako guztiaren ondoren, oso argi gelditu zaigu eskuak garbitzea funtsezkoa dela. Horregatik, sukaldean egin aurretik, garrantzitsua da haurrei adieraztea eskuak ondo garbitu behar dituztela. Ez une horretan bakarrik, baita janaria prestatu bitartean ere, arrautzak, haragia edo arraina manipulatzen badute; adibidez, bakterio kaltegarriak eduki ditzaketelako. Eskuak garbitzeaz gain, funtsezkoa da ere erabiliko dugun gainazala uraz eta xaboiaz ondo-ondo garbitzea, eta prozesu osoan horrela mantentzea, osagairik ez kutsatzeko, eta amaitutakoan berriz garbitzea.

2. Haurrekin segurtasunez prestatu janaria material egokiarekin

Aurreko puntuez gain, jarduera ahal bezain segurua izan dadin eta haurrek ahal beste goza dezaten, haientzako material egokia beharko duzu. Hau da, sukaldea haien adinera egokitzea lortzea. Zer beharko duzu?  

 Hori gehienbat errezetaren araberakoa izango bada ere, oso elementu erabilgarriak daude, edozer prestatu behar duzula ere. Horietako bat da eskailera-taburetea, argazkikoa bezalakoa, sukaldera segurtasunez eta egonkortasunez heltzen lagunduko diena. Hari esker, behar dutenera helduko dira, eta helduen mailan egon ahalko dira, sukaldeko prozesuaren xehetasun bat bera ere ez galtzeko.  

Horrez gain, seme-alabekin sukaldean aritzeko oso erabilgarriak izan daitezkeen sukaldeko tresna ugari daude, adibidez, gure SMÅBIT aizto eta zuritzeko kita. Hau bereziki diseinatu da haurrek segurtasunez erabili dezaten. Aiztoak punta biribildua du, zauritzeko arriskua murrizteko.  

Adinaren arabera, gomendagarria izan daiteke errezetak egiteko plastikozko ontziak erabiltzea. Hala, ustekabean eroriz gero, ez da hautsiko, eta zorua ez da kristalez beteko, arriskutsua da-eta umeentzat.   

3. Aukeratu errezeta erraz eta dibertigarriak 

 

Azkenik, esperientzia ezin hobea izan dadin, aukeratu errezeta egokiak. Horretarako, gure gomendioa da erraz prestatzeko errezetekin hastea, urrats gutxikoekin eta egiaz egin nahi dituztenekin.   

Umeek oso gustuko izan ohi dute gozogintza, bereziki oreak eta eskuekin manipula dezaketen guztia, beraz, gaileta batzuk edo bizkotxo bat prestatzea aukera onak izan daitezke. Gailetak aukeratuz gero, forma dibertigarriko pasta ebakitzekoak gomendatzen dizkizugu, DRÖMMAR, adibidez, zeinak altze, azeri, hartz, katagorri, arantzurde eta barraskilo formako moldeak baitituen. Ziur haurrek oso gustuko izango dutela! Nahiago baduzue bizkotxo bat edo antzeko zerbait egin, eta ez baduzu molderik edo beste tresnaren bat, IKEA-n badaukagu. 

Eta hori da dena! Janaria prestatzeko prest? Ziur etxeko txikiak irrikan daudela eskuak zikintzeko eta tarte ederra igaroko duzuela sukaldean eta gero, prestatutako gutiziak probatzean. Hona hemen zenbait errezeta, ideiarik gabe ez gelditzeko! 

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili, eta, beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen direla.