10 € baino merkeagoak diren gauzak etxean biltegiratzeko 8 produktu
Etxea txukunago egotea nahi duzu, eta, ahal bada, luzaroago? Etxea di-da batean txukuntzeko produktu hoberenetariko batzuk aurkeztuko dizkizugu. Eta guztia 10 € baino gutxiagoren truke!
1. Dokumentuak eta gutunak ordenatzeko
Lehenengo proposamena objektu xume baten berrinterpretazioan oinarritzen da: plater-xukadera. Eta, bizileku naturala sukaldeko harraskaren ondoan duen arren, haren egitura ezin hobea da beste gauza batzuk gordetzeko eta haiei eusteko; adibidez, dokumentuak, gutunak edo koadernoak. Ez al zaizu iruditzen objektu guztiz ezberdina dela orain? Jartzen duzun paper talde bakoitzerako pintza batzuk ere gehi ditzakezu mugitzen badituzu labain ez daitezen. Zer iruditzen zaizu?
2. Bulego eta eskolako materialak gordetzeko
Osagarri aproposa da etxean lan egiteko leku ezberdinak badaude eta gauzak batetik bestera eraman behar baditugu. Adibidez, telelanean aritzen bazara eta egongelan behin-behineko bulegoa sortu behar baduzu, saski honekin bidaia batean eraman ditzakezu gauza guztiak. Oso erabilgarria da haurrentzako marrazketa- eta pintura-materialak ere gordetzeko. Arkatzontzia edo kutxatxo batzuk koka ditzakezu barnealdean atal ezberdinak egiteko eta antolatuagoa izateko. Primeran dator umeek ordenari buruzko trikimailu txikiak barneratzeko eta gurasoei errazago kaso egiteko, eta ahalegin txikia eginez gauzak beren tokian gordetzeko.
3. Objektu oso txikiak gordetzeko
Marie Kondorenaren moduko teknikak aplikatzen saiatzen garen arren behar ez ditugun gauzak ez pilatzeko, baliteke zerbait ahaztea beti; adibidez, ohiko "objektu txiki" horiek, nola edo non gorde oso ondo ez dakigunak, baina baztertu nahi ez ditugunak (edo ezin ditugunak).
Orduan, zein da soluziorik onena gauza txikiak gordetzeko? Zerbait erraza, baina oso eraginkorra gomendatzen dizugu. Kutxa konpartimentudun hau, adibidez, gauza guztiak espazio berean biltzeko eta ezer galtzeko arriskurik ez izateko diseinatuta dago bereziki. Elkarrekin, baina nahasi gabe, hori bai.
Etxean haur txikiak baldin badituzu, kutxa hauetan aliatu handiak aurkituko dituzu jostailu txikiak eta pieza anitzekoak gordetzeko, hala nola puzzleak, tren txikiak errailekin, eta margoak, eskumuturrekoak eta lepokoak egiteko piezak edo burutatzen zaizun edozer gauza. Kutxa hauek “umeentzako saski” gisa katalogatzen baditugu ere, helduen munduan ere erabil daitezke arazorik gabe. Tresna osagarrientzat erabil ditzakezu (torlojuak, kakoak…), bulegoko materialerako… Behar duzun guztirako!
4. Bitxiontzia beti antolatuta egoteko
“Non dago izebak oparitu zidan eraztun hura? Belarritakoak gau-mahaian utzi nituen?” Zeure buruari halako galderak egiten badizkiozu eta ezin baduzu denbora galdu haiek bilatzen, produktu hau gustatuko zaizu.
Bitxiak edo osagarri txikiak inoiz modu praktiko eta eraginkorrean gorde ezin ditugun beste gauza horietako batzuk dira. Lehen ikusi dugunaren moduko kutxa konpartimentuduna ere molda daitekeen arren, aukera dotorexeago bat emango dizugu. Artelazkizko erretilu honek tamaina ezin hobea du eraztunak, lepokoak eta eskumuturrekoak antolatzeko eta beti bistan edukitzeko, sekula gal ez ditzazun. Atalak dituenez, gauzak nahasteko arriskurik gabe bereiz ditzakezu. Eta oso polita denez, apain-mahaiaren gainean laga edo tiraderan gorde dezakezu (estua bada ere).
5. Izan toki gehiago armairuan
Eta, bat sartzen den tokian, hamasei sartzen direla esaten badizugu? Bai, irakurtzen duzun moduan. Armairuak antolatzeko soluzioen artean, zoragarria den esekigailu bat dugu. Zein da esekigailuaren berezitasuna? Ba, zehazki, esekigailu hau anitza da eta horrek esan nahi du ohiko esekigailuaren espazio berean gauza gehiago gorde eta bil ditzakezula, kasu honetan, hamasei. Zer iruditzen zaizu? Horregatik, lepoko, zapi, gorbata edo gerrikoen bilduma osoa armairuan bertan gordetzeko soluzio gisa gomendatzea gustatzen zaigu.
6. Lekua aurrezteko esekitokiak
Zintzilikatzeko soluzioei buruz ari garenez, gauzak diru gutxirekin gorde eta antolatzeko seigarren produktu izarrera joko dugu. Hormarako esekitokiak alternatiba ezin hobeak dira etxeko hormak eskaintzen diguten tokia aprobetxatzeko. Oso ohikoa da bainugela eta logeletan erabiltzea. Baina, modelo berak balio al du beti? Hobe da modelo zehatza erabiltzea? Momentutxo batean hiru diseinu ezagun eta praktikoenak aurkeztuko dizkizugu.
Noizbehinkako esekitokiak
Ez dugu nahi etxea txukuntzeko soluzio hau egunerokoan oztopoa izatea, horregatik, esekitoki tolesgarriak onenak dira, erabiltzera zoazenean soilik eragin behar dituzulako. Etxera heldu zara edo biharko arropa prestatu nahi duzu? Zabal ezazu. Ez duzu ezer eskegi behar? Itxi eta saihestu berarekin katigatzea. Bai erraza! .
7. Diseinatu zeure ohola gauzak gordetzeko
Ohol zulatua soluzio ezin hobea izan daiteke gauzak behingoz antolatu eta gordetzeko. Biltegiratu nahi duzunari ondoen egokitzen den osagarrien konbinazioa aukeratu behar duzu (kutxak, dokumentuetarako lokarri elastikoak, gauzak eskegitzeko kakoak…).
Oholaren ideia oso erabilgarria da etxeko edozein gelan antolatzeko. Tresnak eta pintzelak jartzeko erabil dezakezu, laneko eremurako laguntza osagarri gisa, gau-mahaiaren alternatiba gisa, altzari bat jartzeko lekurik ez baduzu eta baita komunerako ere.
8. Nola gorde oinetakoak
Oinetako guztiak gordetzeko moduaren betiereko dilema amaitu da soluzio honekin. Oinetakoetarako apal tolesgarriarekin, oinetako kopuru handia biltegiratzea lor dezakezu, bat bera ere bota gabe edo bikote batzuk kutxetan ezkutatu eta ahaztu gabe.
Osagarri honekin ez bat, ez bi, baizik eta hiru solairu ezberdin sor ditzakezu zapatak gordetzeko. Goiko aldean altuagoak jar ditzakezu (esaterako, botinak edo botak), eta behean bertan zapatilak. Lehenengo solairuan, beheko aldean, kutxa bat gorde dezakezu han gordetzeko; adibidez, zapatiletan konbinatzeko lokarri ezberdinak, eskuila bat zapatak gorde baino lehen leuntzeko, edo oinetakoak erakusteko izan nahi duzun beste edozein xehetasun.
Hauek dira etxea antolatzeko eta gauzak gordetzeko ahalegin txikiarekin eta gehiegi gastatu gabe eskaintzen dizkizugun ideia eta soluzio ugarietako batzuk. Ezagutu artikulu hauetan aholku gehiago eta alternatiba merkeak etxea prest izateko. Ez itzazu gal!
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.