Saltatu

Gora IVAR!

1986an, IKEA dendan apal anonimo bat sartu zen. 50 urte geroago, IVAR biltegiratze sistema inoiz baino famatuagoa da. Denboraz kanpo dago eta soila da. Material naturalez eginda dagoenez, edozein gelarako aukera paregabea da.

IVAR armairuz betetako horma duen egongela beixa eta zuria. Armairuak gelako tonuak jarraituz margotu dira.
IVAR armairuz betetako horma duen egongela beixa eta zuria. Armairuak gelako tonuak jarraituz margotu dira.

Urteak pasa ahala, IVAR komodak, apalak eta armairuak gelatik gelara pasatzen ikusi ditugu. Margo eta helduleku edo eskutoki berriarekin, edozein barruko espaziotan erabili dezakezun altzarian bihurtzen da. IVAR seriearen soiltasun eta gainazal aldagarriek sormenera eta bakoitzak bere modura erabiltzera gonbidatzen dute. Hala ospatu genuen IVAR seriearen 50. urteurrena, serieko altzariei berezko adierazpenak emanez ikur moderno batekin.

Armairu minimalistak horman eskegita daude eta tonu berdinarekin margotuta daude giro monokromoa lortzeko. Berniz apur batekin, IVAR aulkiei ukitu modernoa eman diegu, zurezko gainazal desberdinen konbinazio polita sortuz. IVAR zur naturalaren egiturak hondoa eta testura ematen dio gelari.

IVAR seriearen soiltasun eta gainazal aldagarriek sormenera eta bakoitzak bere modura erabiltzera gonbidatzen dute.

Altzairuzko armairuek betiko apal klasikoa moderno bihurtzen dute ukitu industrial bat emanez. Asko irauten duen eta gogorra den aldaketa da, IVAR seriean dauden zurezko altzariekin alderatuz. Agure honen modernitatearen adierazpenak txunditzen gaitu. IVAR praktikoa, naturala eta edozein lekutan erabiltzeko da. Zein da zure IVAR altzaria? Zein helduleku edo eskutoki aukeratuko zenuke tiraderetarako? Zein kolore, berniz edo tindu erabiliko zenuke armairuetarako?

2068an IVAR serieak 100 urte beteko ditu baina ordura arte, IVAR seriearen abenturak jarraituko ditugu mundu osoko etxeetan.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.