Sormena sustatzeko opariak
Eskulanak egiteko produktuak eta osagarriak oparitzea ideia originala eta dibertigarria da. Eskulanak egitea adin guztietarako da, talentu eta irudimen apur bat baino ez da behar. Ziur ezagutzen duzula norbait bere eskulanekin beti harritzen zaituena. Pertsona horiek pozik jasoko dituzte produktu hauek, eta haiekin beren artelanak biribiltzen jarraituko dute. Baliteke zuk oparitxoren bat bueltan jasotzea, auskalo!

- Produktuen informazio orria
Zer oparitu eskulanak egitea gustatzen zaion pertsona bati?
IKEA-n produktu pila bat ditugu eskulanak edo brikolajea maite dituen pertsona berezi horri opari ezin hobea egin diezaiozun. Adinak ez du axola, haurrentzako zein helduentzako brikolaje produktuak ditugulako.
Lehenik eta behin, kutxa antolatzaile batzuk hauta ditzakezu, eskulanetarako produktu guztiak ordenatu eta eroso gordetzeko, eta beti eskura eta aurkitzeko moduan antolatzeko. Produktuen aukeraketa honi begiratu bat ematea gomendatzen dizugu:
- REJSA Kutxa, berde grisaxka/metala, 9x17x17,5 cm
- KLÄMMEMACKA Idazmahai-antolatzailea, kontratxapatu naturala, 35x22 cm
- MOPPE Komoda txikia, urkizko kontratxapatua, 42x18x32 cm
Txikienentzako opariak
Etxeko artista txikientzako opari baten bila bazabiltza, kalitatezko eskulanetarako material atoxiko ugari ditugu, CE marka dutenak. Haurrek primeran pasako dute, eta, aldi berean, beren sormena garatuko dute eskulanetarako materialez osatutako MÅLA serieko produktuei esker. Gure produktuen gomendioekin ondo aukeratzen lagunduko dizugu:
Brikolajea eta artisautza gustatzen zaienentzako opariak
Eskulanak maitatzeaz gain ordena eta praktikotasuna ere maite dituen pertsona batentzat opari bat behar baduzu, hormako panel zulatuak soluzio ezin hobea dira tresnak eta materiala txukun eta beti begi-bistan edukitzeko, edozein unetan erabiltzeko prest. Oparia osatzeko, tresna-kit bat aukera dezakezu, brikolaje-lanak eta eskulanak egitea errazagoa izan dadin.
Azkenik, opari bat egin nahi diozun pertsona horrek bere zaletasunetarako lan-espazio egokirik ez badu, idazmahai bat edo idazmahairako aulki bat oparitu diezaiokezu, eskulanak egiten ematen dituen orduak askoz erosoagoak izan daitezen.
Ezkonduko bazara eta ezkontzarako oparitxo originalen bila bazabiltza, IKEA-n ideia ugari aurkituko dituzu. Eta zure txikitxoaren egun berezia prestatzen ari bazara, ikusi jaunartze-egunean oparitzeko produktuak.
Eta ideia eta aholku ekonomiko gehiago aurkitzeko, ez galdu altzari merkeen eta gomendioen aukera hau.