Aprobetxatu zure garbitokiko espazioa modu adimentsuan
Ideia hauei esker, oso erraza izango da garbitokia edo lisatzeko gela ordenatzea. Egon adi eta jarri praktikan gure aholku guztiak une batean!


"Garbitokia" diogunean, ez gara funtzio hau betetzen duten gelez bakarrik ari. Trastelekua, lisatzeko gela edo garbigailua, lisatzeko taula zein esekilekua jartzeko sukaldeko txoko txiki hori izan daiteke. Gune honetan, badirudi inoiz ez dugula leku nahikorik arropa guztia zabaltzeko edo poto guztiak gure beharren arabera sailkatzeko. Horregatik gomendatzen dizugu garbitokia antolatzeko gure ideiak jarraitzea, gune txikietarako biltegiratzeko produktuei etekinik handiena ateratzeko.

- Produktuen informazio orria
Esan bai biltegiratze bertikalari
Guneari etekina ateratzeko, etxeko edozein txoko primerakoa izan daiteke. Eta espazioa txikiegia bada horizontalean egiteko...Zergatik ez duzu bertikalean egiten?
Guk BOAXEL bezalako soluzio bertikal bat gomendatzen dizugu etxeko eremu honetarako, bizitza erraztu eta daukazun espazio guztia askoz hobeto aprobetxatzen lagun diezazukeelako. Sistema oso moldagarria da, eta lixiba erraz egiteko behar dituzun funtzio guztiak eskaintzen dizkizu.
Beste trikimailuren bat nahi al duzu lisatzen denbora aurrezteko? Jarri errail bat goiko aldean arropa esekigailuetan lehor dadin: horrela gutxiago zimurtuko da!
Kendu zarata bisuala begi-bistatik kutxa, poto eta apalekin
Lehen genion bezala, gune hau sukaldea edo bainugela bezalako leku handiagoen baitan egon ohi da. Horregatik, produktu eta osagarriak txukun izatea ezinbestekoa dela uste dugu.
Horregatik, posiblea bada, sakonera nahiko handia duten zenbait apal kokatzea gomendatzen dizugu sabaiaren altueraraino, lehen aprobetxatu gabe zegoen txokoari etekina ateratzeko.
Beste alde batetik, kaxagardenei esker, gauzak non gorde diren ikus dezakegu, eta guneari handitasun itxura ematen diote, kaxa opakuak aukeratu izan bagenitu baino gehiago. Gune hau antolatzeko zenbait aholku:
- Kokatu garbiketarako produktu kimiko eta toxiko guztiak goiko apaletan, haurren irismenetik kanpo.
- Artaziak eta orratzak bezalako artikulu txikiak ontzi eta kaxa txikietan gorde ditzakezu, txukunago egon daitezen. Ondoren kaxa handiago batean gorde ditzakezu, baina haurren irismenetik kanpo egon daitezela.
- Utzi egunero erabiltzen dituzun eskuoihal eta produktuak beheko apaletan.Oraingoan, ez duzu kaxarik jarri beharrik, azkarrago har ditzazun.
Nola mugatu garbitokiaren espazioa
Gure asmoa bainugelan txoko erabilgarri eta funtzional bat sortzea zenez, ate lerragarri batzuekin zehaztu dugu gunea.Gezurra dirudi, ezta? Ikusi dugun hori guztia (eta gehiago) txoko txiki honetan sartzen da.
Noski, hau guztia jartzeko tokia falta bazaizu, hartu gure ideietako edozein eta garbitokia duzun beste edozein gelatan erabil dezakezu: soluzio hauek moldakorrak dira, eta etxeko edozein armairu eta hormatan erabil daitezke.
Nabarmendu nahi dugun beste produktua SKÅDIS zulodun ohola da (garbigailuaren gainean edo gure argazkietatik lehenengoan ikus dezakezu). Osagarri hori, txikia izan arren, oso praktikoa da, zure nahierara pertsonaliza dezakezulako hainbat kako edo apal txiki zintzilikatuz, bertan ipini nahi duzunaren arabera.