Saltatu

Gabonetako jengibre-galletak apaintzeko ideia erraz eta dibertigarriak

Gabonak hurbiltzen ari dira! Eta aurten, itxura guztiaren arabera, etxean denbora gehiago pasatuko dugunez, zergatik ez ditugu jengibre-galleta batzuk prestatzen? Gabonetako gozo ezagun honi buruzko zenbait bitxikeria kontatuko dizkizuegu, eta apaintzen ikasteko ideia batzuk emango dizkizugu, betiko forma eta Gabonetako apaingarriekin edo jengibrezko etxetxo zoragarri bihurtuta.

Jarraitu aholkuak!

Jengibre-galleten tradizioa

Gabonetako otorduak zapore desberdinetako plater tradizionalez josita daude, baina askorentzat, jengibrea da Gabonetako zapore nagusia.

Jengibre-orea duela hainbat mendetatik erabiltzen da (bereziki, Asiako kulturan erabili da), eta ez propietate sendagarriengatik soilik, zapore bizi eta freskoa dituelako, eta horrek, Gabonetako zaporetako bat bihurtu du.

Etxean egindako jengibre-galletak ore mehe batekin egin ohi dira eta forma desberdinak eman ohi zaizkio. Errezeta honetan gustatzen zaiguna da familia guztiak parte har dezakeela prozesuan, eta plan oso dibertigarri bihurtzen dela etxean gaudenerako!

Ba al zenekien...?

Jengibre-galletei buruzko historiaren bitxikeria bat kontatuko dizugu. Ba al zenekien munduko zenbait lekutan umeek sukaldaritza-munduarekin duten lehen harremana dela?

Eta ez da harritzekoa, txikienei beti gustatzen baizaie orea prestatzen eta hura probatzen laguntzea (a zer alprojak!).

Orain informazio hori guztia ezagututa, ekin diezaiogun jengibre-galletak nola dekoratu azaltzeari, Gabon dibertigarri batzuk edukitzeko etxean.

Ez dakizu orearen errezeta? Ez kezkatu, jengibre-galletak egiteko errezeta erraz baten bila bazabiltza, umeek ere lagundu ahal izateko modukoa, apuntatu artikulu honetan aipatzen diren osagai guztiak.

Nola apaindu jengibre-galletak

Orearen geruza mehe bat sortutakoan, iritsi da ebakitzaileak erabiltzeko unea. Hainbat formako jengibre-galletak egin ditzakezue: Gabonetako zuhaitz-formakoak, gizontxo-formakoak, izar-formakoak, bihotz-formakoak, biribilak… Eta nahi duzun beste edozein formakoak. Eta sormena bor-borka baduzu, zeure forma ere asma dezakezu.

Urrats honetan, adin guztietako gozogileak onartzen dira, orea malgua delako eta erraz manipula daitekeelako. Gainera, IKEA ebakitzaileen laguntzarekin di-da batean moztuko dituzue formak. Eta formez gain, Gabonetako apaingarriak dituzten jengibre-galletak egin nahi badituzu, erabili gozogileen arkatz batzuk eta gehitu kolore apur bat.

Aholku bat: bota irin edo azukre-hauts apur bat orea ebaki behar duzuen mahaiaren edo sukalde gainekoaren gainera, orea itsatsita ez geratzeko.

Zure jengibrezko etxe erraz eta goxoa

Jengibre-orearekin betiko gailetak ez diren beste zerbait egin nahi izatera, zerbait handia egitea pentsatu behar da.

Kasu hauetan, apustu segurua izan ohi da jengibre-galletazko etxea bat egitea. Piezak azukre urtuarekin itsasten dira eta glasatuarekin apaintzen dira. Horrela, etxeak Gabon guztiak irauten ditu. Hori bai, hain goxoa denez, normala ere bada denbora pasatu ahal zatitxoren bat edo beste desagertzea. Apaintzeko gaia, arkitektura eta zailtasun-maila zuen esku dago. Zer iruditzen zaizu? Labera!

IKEA jengibrezko etxea

Datu bitxi bat, badakizu nola esaten den jengibrezko etxea suedieraz? Pepparkakshus! Bai, badakigu izena ez dela batera erraza, baina argi dugu IKEA jengibrezko etxea muntatzea erraza dela.

Gure jengibre-galletazko etxearen kitarekin nola dekoratu besterik ez duzu pentsatu beharko. Ideiak ikusi nahi dituzu? Bideo honetan urratsez urrats azaltzen dizugu nola muntatu Gabonetako jengibrezko etxe bat di-da batean.

    Gozatu Gabonetako magiaz, familiarekin errezeta goxo eta dibertigarriak prestatuz. Artikulua gustatu bazaizu eta ideia gehiago ezagutzeko gogoz geratu bazara, ez galdu hautapen hau:

    Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.