Saltatu

Gabonetako mahaia nola dekoratu dezakezun ez badakizu, ezin dituzu ideia hauek galdu!

Nork esan zuen Gabonek definituriko estilo bakarra zeukatela? Guri pertsona bezainbat estilo daudela erakustea gustatzen zaigu, baita mahaian esertzeko orduan ere. Horregatik, Gabonetako mahairako 5 dekorazio-ideia hauetan inspirazioa aurkituko duzula espero dugu.

Gabonetako mahaia estilo ezberdinetan dekoratzea
Gabonetako mahaia estilo ezberdinetan dekoratzea

1. Gabonetako mahai sofistikatu eta dotorea

Hau gure mahaierik erromantikoena da: tonalitate berde eta zuriz guztiz jantzita. Hostoen marrazkiak estanpatuta dauzkaten mahai-zapi indibidualak erabili ditugu, plater sakonarekin bat datozenak. Hori bai, kontuz espazioa gehiegi ez apaintzearekin, plater guztiek estanpatuak badauzkate. Kasu horretan, oinarritzat erabiltzen den plater laua guztiz zuria aukeratu dugu aire eta argitasun pixka bat gehiago emateko.

Hala ere, Gabonetako mahai honetan protagonista den osagairen bat badago, beirazko kanpaiak dira. Mahai honetan errepikatutako patroien gama bat dago: barrualdean dekorazio zuria duten kupula batzuk argi-girlandak dauzkan beste batzuekin konbinatzea, mahaia argiztatzeko. Hori da guztia.

Hain zuzen, hori da gakoa Gabonetako edozein mahairen dekorazioan: elementu asko ikusten baditugu ere, ez ditugu ezberdinak direnak nahasi behar. Askoz hobeto elementu berdinak mahaian zehar errepikatzen baditugu!

A! Badago zerbait mahai guztietan errepikatzen dena, baina formatu desberdinetan: gonbidatuei emateko gauzatxoren bat eta eseri behar diren lekua markatzea (hala nahi baduzu). Kasu honetan, harizko ahozapiak paperezko lore bat daukan matxarda batekin doaz, gero etxera eraman daitezkeenak.

2. Eskoziar mahai bat: klasikoak direnentzako apustua

Gabonetako mahai honen berezitasuna bere materialak dira. Izan ere, patroi eta ehundura natural asko nahasi ditugu lerro eskoziarrak dauzkan estanpatu txundigarri bat daukan Gabonetako mahai-zapi batekin. Izan ere, aurtengo Gabonetan patroi-mota mordoa nahasteko joerarekin topatu gara, beti oreka eta arrazoiren batekin.

Gabonetako estilo klasikoena maitatzen dutenentzako mahai ideala, tonu gorri eta berdeetan, azken joerak alde batera utzi gabe.

Hainbat detaile ere ikusten ditugu, berotasun pixka bat emateko: erdiguneko koroa, ur-hiazintozko material batekin eskuz egindako mahai-zapi indibiduala edo egurrezko bolak.

Asko gustatzen zaigun beste trikimailu bat mahai honetako zein besteetako dekorazioan argi pixka bat jartzea da. Zergatik? Horrela, distira egiten du beiragintzan islatuz, eta argi gehiago eta Gabonetako giroa sortzen laguntzen digu.

3. Natura maite dutenentzako Gabonetako mahai ideala

Hasiera batean, mahai hau begiratzen dugunean, ez dirudi Gabonetako dekorazio asko daukanik, baina detaile harrigarri asko dauzka eta gure gogokoenetariko bat da, zalantzarik gabe.

Baso batean guztiz inspiratuta dagoenez, pinaburu batzuk baino ez dituzu behar. Gorde gutxienez 20 pinaburu oso gero modu naturalean kokatzeko (edo espraiarekin margotuta) pinaburuekin eta kandela batekin ere eginda dauden bi erdiguneen artean dagoen bidean barrena. Puskatutako pinaburu zatiekin egindako bide baten gainetik ibiltzen diren intsektu maitagarri batzuk, zilar kolorean... Ez al zaizu primerakoa iruditzen?

Tonu urdinek egurrarekin kontraste polita egiten dute, eta berriro ere detaile hori aurkituko dugu jankide bakoitzarentzat, kasu honetan pinaburu formarekin. Ezin liteke besteera batera izan!

4. Mahai eskandinaviarrena: pastela, urrea eta argia

Estilo oso erosoa duten pastel tonalitate hauek eta material hauek zuzenean herrialde nordikoetara garamatzate. Hemen, platerak geometrikoak dira, baina jankide bakoitzak kokapen ezberdin bat dauka, dinamismo handiagoa emateko. Hala, bolumen desberdinak sortzen dira.

Kasu honetan, detailea beste intsektu bat da, urrezko euli bat (nork esango zuen euli bat dotorea izan litekeenik?), plateraren barruan kokatu dezakeguna, egiten ari ginen bezala. Azpian, jankidearen izena edo menua daukan papertxo bat jar dezakezu.

Mahai-apaingarri hauetan argiarekin jolastu dugu, berdea eta urre-kolorekoa. Haien artean, hiru pisuko frutontziak nabarmentzen dira, LED kandela txiki hauek edo kanapeak kokatzeko erabili daitezkeenak, adibidez. Animatzen al zara?

5. Gabonetako mahai atipikoena

Mahai honen lerro zuriak eta beltzak aurrekoak baino askoz nabariagoak eta zuzenagoak dira. Estanpatu geometrikodun mahai-zapi indibidualetatik hasita, bere materialen eta formen «hoztasun» eta minimalismoan ikus daiteke.

Mahai-apaingarri gisa, beira bakarrik da protagonista, bereizketa-ukitu hori ematen dioten zuhaitz txikien bitartez. Mahai praktiko eta funtzional bat, konplexutasunik gabe.

Eta zu? Zein mahairekin geratuko zinateke?  

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.