Saltatu

Gabonetako dekorazio-ideiak argi-girlandekin

Nor esan du argi-girlandak Gabonetan bakarrik ipin daitezkeela? Argiztapen mota hau ezin hobea da urte osorako, etxeari goxotasun handia baitakarkio. Gainera, IKEA dendan forma eta argi-gune ezberdineko argi-girlanda mordoa ditugu; horrela, etxeko txoko bakoitzari ondoen datorkiona aukeratu dezakezu. Oheburutik hasita egongelaraino, baita egun berezi baterako mahaia dekoratzeko ere. Argi girlandekin nola dekoratu dezakezun jakin nahi baduzu... Zure sormenaren argia piztu eta jarraitu irakurtzen!

IKEA SNÖYRA LED argiztapen-kate pare bat mahai baten gainean edalontzi eta platerren artean.
IKEA SNÖYRA LED argiztapen-kate pare bat mahai baten gainean edalontzi eta platerren artean.

Mahaiak distira ezin bereziagoa izan dezala!

Ohituta gaude argi-girlandak horma, apal edota leihoetatik zintzilik ikustera; mahaiaren gainean ikustea ordea, ezohikoagoa da. Pentsatu al duzu inoiz mahai bat argi-girlandekin apaintzea? Ikusgarria izan daiteke benetan. Girlandekin batera, irudikoa bezalako SNÖYRA LED bonbillak gehitu ditzakezu (edo gustuko duzun edozein), honela:

  • Ipini mahaian zehar, mahai-zapiaren gainean. Pilen andela elementu natural baten azpian ezkuta dezakezu; edo bestela, ezpainzapiak gordetzekoa bezalako beste elementu baten azpian.
  • Sartu kristalezko kanpai batean, eta bonbillen argiak mahaia eta kopak are eta distiratsuagoak egingo ditu.
  • Mahaierdiko apaingarri argitsu bat sortu: mahaian landare natural edo artifizialak ipini ondoren, «korapilatu» haietan argi-girlanda txiki bat, LEDFYR adibidez. Ukitu deigarri eta erosoago bat lortuko duzu.

Argi-girlanda originala: Argiztatu etxea LIVSÅR girlandekin!

Ezinezkoa da LIVSÅR argi distiratsu eta leunak oharkabean igarotzea. Ikusi orduko, etxeko gunerik berezienean zintzilikatu nahiko dituzu. Argi ezin hobeak diren uste osoa dugu; logelarako, egongelarako eta atondorako, baita bainugelarako ere. Gela guztiek itxura liluragarria izango dute!

Oheburuan koka ditzakezu goxotasuna emateko, edota goitik behera zintzilik, irudian bezala; apalategi baten ertzean... Gainera, primerako argi osagarria da umeen logelarako. Aukera mordoa daude, eta muga bakarra zure sormena da.

Argi-girlandak+argazkiak=konbinaketa eskandalagarria

Horixe argi-girlandek «egitekoa» behar bezala betetzen dutela. Baina Polaroid gisako argazkiak gehitzen badizkiegu, are eta dekorazio hobeagoa lor dezakegu.

Era honetara dekoratzeko, SVARTRÅ argi-girlandek abantaila handia dute: tarte handia dute bonbilla batetik bestera. Tarte hauetan ipiniko ditugu, hain zuzen, argazkiak. Horretarako, pintzak erabiliko ditugu. Hori egite hutsarekin, mihise zeharo malgu bat lortuko duzu, nahi duzun guztietan erraz alda dezakezuna.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
 

Autorea
Barne-diseinatzailea: Elin Stierna
Argazkilaria: Fredrik Sweger
Idazlea: Henrik Annemark