Saltatu

Fika: gozatu kafearen orduaz suediarrek egiten duten bezala

Hotza heltzen denean, ez dago lasai egotea (bakarrik edo konpainian) baino aukera hobeagorik, kafe bero bat eta gozoa den zerbait hartzen, ala ez? Momentu horrek, etxean zein lanean, hainbeste pozten gaitu, ezen gezurra dirudien. Printzipioz garrantzirik ez daukan baina oso garrantzitsua den eguneroko “break” horri “fika” deritzo suediarrez. Ezagutu nahi al duzu Suedian momentu horrek zer esan nahi duen? Negu honetan, hartu suediar «fika» tradizioa eta har ezazu denbora lagunartean nahiz kafe on batez gozatzeko.

Fika egunero hartzea ia herrialde mailako instituzioa da Suedian. «Kaferako eta pastelerako pausa» bezala deituta, fika goiz erdian edo arratsaldean, bakarrik, lagunekin edo lankideekin egiten den atseden bat da.
 
Gainera, kafearekin jaten den opiltxoa beti izaten da berdina: kanela-biribilkia. Hain garrantzitsua denez, berezko eguna dauka: Urriaren 4a!
 
Eta aizu, zuk ere kanela-biribilki horietaz zein goxo-goxo dagoen kafeaz goza dezakezu. IKEA PÅTÅR kafea gomendatzen dizugu (fika orduan guztiz integratuta sentitzeko). Kafe horren bihiak UTZ ziurtagiriarekin hazten dira eta horrek nekazaritza-praktika jasangarriak eta nekazarientzako eta haien familientzako aukera hobeagoak bermatzen ditu.
 
Kafearen momentua ezinbestekoa da pertsona askoren bizitzan, horregatik da hain garrantzitsua merezi duen bezala zaintzea eta mimatzea, kafe on bat aukeratuz % 100era disfrutatzeko.

Kafe-makina eta iragazki berriak zure edariari usain sarkor eta gogorragoa emateko diseinatu dira. «Askorentzat, kafearen usaina ongizatearen eta etxeko sentsazioaren sinonimoa da».

Malin Ljungström

Kafearen usainak ongizatea, etxe-, babes- eta bero-sentsazioa sorrarazten digu. Beste edariren batekin lortzeko zailak diren sentsazioak. Eta gainera, kafe-makina eta iragazki berriak probatzen badituzu, txundituta geratuko zara, kafeari lurrin sakon eta sendoago bat emateko diseinatu baitira.

Adibidez, UPPHETTA kafe-makina/teontziarekin ur beroa kafe birrinduaren edo te-hostoen gainean bota, iragazkia beherantz bultzatu eta hortik lortzen duzun edaria zuzenean kafeontzitik/teontzitik zerbitzatu besterik ez duzu.

Tanta-isurtze bidezko kafe-makinak ere erabili ditzakezu. Makina horrek berriz erabiltzeko daukan altzairuzko iragazkiak zulo txikiak dauzka olioak iragazteko, eta kafeari zapore gozoagoa ematen diote.

Suedian, fika sustrai sakonak dauzkan eta oso garrantzitsua den momentu bat da, laneko mezu elektroniko batzuk erantzutea edo hortzak garbitzea bezala. Hain zuzen ere, enpresa batzuek atseden hori egitera behartzen dituzte langileak, non gozokiak eta edari beroak eskaintzen dizkieten. Kulturaren parte bat da eta erabat eraginkorrak dira!

Izan ere, momentu txiki batean deskonektatzen dugunean, gure eraginkortasuna izugarri handitzen da. Ez al duzu uste merezi duen garrantzia emateko ordua heldu dela, etxean zein lanean?