Eduki nagusira joan
Etxe-aldaketaren kutxak pilatuta dituen erdibideko logela bat; buffet txiki bat lisatzeko taula batean zerbitzatuta eta apaindutako EKRAR esekileku bat.

Nola antolatu festa inprobisatu bat zure pisukideekin

Gogoak al dituzue pisukideekin dibertitzeko baina ez duzue dirurik? Bat-bateko festa zoragarri bat di-da batean antolatzen irakasten dizugu. Egokia poltsiko guztietarako!

Arropa informala etxeko txapinekin; janari asko; zure abestirik gogokoenak (noski, auzokideak gogaitu gabe) eta, zergatik ez dugu esango? Atearen beste aldean, zure ohea, nahi duzunean lo egitera joateko! Itxura ona dauka, ezta?

Aire zabaleko aisialdia izugarri gustatzen zaigu, baina aitortu behar dugu beti ezin garela nahi dugun bezain beste atera, gorputzak martxa eskatzen digun arren. Zergatik samindu gure pisuan bertan ondo pasatu ahal badugu? Hain zuzen ere, gizakiaren bereizgarria da konponbideak bilatzeko azkarra eta sortzailea dela da. Beraz, oraingoan, hori ez da aldatuko. Guk zenbait ideia bildu ditugu, oso gutxi behar dela etxean pisukideekin ondo pasatzeko ikus dezazun. Ikusi nahi dituzu? Jarraitu irakurtzen!

Girotzeko argiak


Pisuko giroa berebizikoa izango da zuen pisukide-planarekin konektatzeko.

Argi ahul batzuk izan daitezke gakoa egongelari ukitu desberdina eta ospakizun-giroa emateko; beraz, ahal izatekotan, amatatu argi batzuk (ilunetan ez egoteko nahikoak, ez baitugu istripurik nahi) eta jarri LED girlanden moduko argi apaingarri batzuk, beti geratzen direlako ondo eta oso erraza delako edonon kokatzea: apal batean, lanpara-oin batean, esekitoki batean...

Argi-girlanda bat nahi al duzu? IKEA-n asko ditugu!

Otordu-gunea

 

Non kokatuko da janaria? Mahai bat baduzue, erraztasunez bihur dezakezue otordu-gune, sukaldera etengabe joan-etorririk egin behar ez izateko. Pisu berrira heldu berri zarete eta oraindik ez dago dena behar bezala muntatuta? Edo mahaia okupatuta dago? Arazorik ez. Guk denerako konponbideak ditugu. Lisatzeko taula gure aliaturik onena da barra bat sortzeko.

Zenbait banako mahai-zapi jartzen ditugu zerbait erortzekotan gainazala ez zikintzeko (edalontzi eta botiletarako edo pitxerretarako, hobe da erretilu bat jartzea, seguruagoa delako) eta kito!

Gomendioa: banatu zuzen edari eta janarien pisua, lisatzeko taularen oreka zuzena beti mantentzeko. Hormaren kontra jartzen baduzu, gutxiago molestatuko du eta estropezuak saihestuko ditu.

Menu sinple eta gozo-gozoa

 

Ez konplikatu bizitza janaria prestatzen. Janaria prestatzea gustatzen ez bazaizue eta zerbait sinplea eta azkarra nahi baduzue, onena da menu sinple bat prestatzea, zeinean janari gutxi prestatuko duzun eta emaitza oso zaporetsua izango den. Adibidez, argazkian erakusten dizkizugunen moduko saltxitxa-ogitarteko gozo-gozoak egin ditzakezu. Berotu saltxitxak eta zerbitzatu erretilu batean banako opil baten gainean. Guztien gogokoa den klasiko bat da.

Egokia guztiontzat!


Begetarianoren bat al dago hemendik? Gogoratu aurrekoak bezain gozoak diren aukera pilo daudela; adibidez, saltxitxa-ogitartekoak egoki ditzakezu saltxitxa begetariano batzuekin. Gainera, nori ez zaizkio gustatzen natxoak guakamolearekin edo barazkiak zapore desberdinetako humusarekin? Klasiko bat dira ospakizun guztietan eta mundu guztiak jan ditzake gustura.

Ez ahaztu giro-musika

 

Musikarik gabeko festa bat? Inoiz ez! Nietzschek esan zuen moduan, “musikarik gabeko bizitza akats bat izango litzateke”, eta gu ez gaude akats hori egiteko prest. Pisukide bat ardura daiteke erreprodukzio-zerrenda on bat sortzeaz, momentuko abestirik ezagunenekin edo beti beharrezkoak diren klasikoekin. Zerrenda egindakoan, wifi edo bluetooth bidezko bozgorailu batean erreproduzitu daiteke. Jarri bozgorailua apalategi baten goiko partean edo izkina batean, are hobeto entzuteko eta erdian ez egoteko. Hori bai, kontuz ibili bolumenarekin! Auzokideekin harmonian bizitzen jakin behar da.

 

Oraindik ez duzu ezagutzen FREKVENSbilduma berezia? Beren-beregi festetarako egindako bilduma berezia eta mugatua da.

Talde baten birako soinu-teknikari gisa sentituko zara, baina etxean. Bere osagarri guztiei esker, zure berezko soinu-ekipoa eta argi-ikuskizuna munta ditzakezu. Izan ere, perkusio-kaxa bat ere badauka, giro alternatibo eta dibertigarrienerako!

Gainera, gama honek oso erabilgarriak suertatuko zaizkizuen elementu batzuk ditu, adibidez, ura uxatzen duten kuxin-zorroak (despistatuentzat) eta pila daitezkeen ontzi independenteak, festa batean janaria jartzeko primerakoak. Ikaragarria, ezta? Lortu FREKVENS bildumari buruzko informazio guztia hemen behean klik eginez.

Has dadila festa!

 

Janaria, musika eta apainketa baditugu; beraz, pisukideekin batera momentu zoragarri batez gozatzea besterik ez zaigu falta.

Zergatik ez zarete hasten prestatu dituzuen aperitibo gozo horiei haginka egiten? Edo, zergatik ez hasi dantza-lardaska batekin? Goza ezazue!

 

Eta listo! Badugu plan alternatiboa etxean primeran pasatzeko ia-ia dirurik gastatu gabe.

Aizu! Hauxe ez da hemen amaitzen. Jarraitu ideiak hartzen etxeko momentuez gozatzeko artikulu hauekin.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.