Ezkongabe-pisu bat dekoratzeko ideiak
Bakarrik bizitzeak dituen abantailak hainbeste dira, egunak emango genituzkeela guztiak zerrendatzeko… Horregatik zure ezkongabe-pisuaren dekorazioa paregabea izan dadin hainbat ideia hautatu ditugu.


Ezkongabe maitea:
Batzuen ustez etxean bakarrik egotea aspergarria da, tristura sortzen du edo beste erremediorik ez dagoelako egiten da. Halere, bakarrik bizitzeak abantaila mordoa dauzka. Lehenik eta behin, zuk nahi duzun modura dekoratu, antolatu eta altzariz bete dezakezu etxea. Horregatik, ezkongabe-pisu bat dekoratzeko ideien bila bazabiltza, zorioneko zaude! Ezkongabe-pisu bat ikusiko dugu eta horretan kontutan izan ditzakezun hainbat gauza aipatuko ditugu zure pisua babesleku pertsonal bat bihurtu dezazun. Bila ezazu zure inspirazio-iturria…
Sukalde amerikarra duen ezkongabe-pisua
Aukera baduzu, egongela eta sukaldea esparru berean elkar ditzakezu. Gune irekiei esker zure etxea handiagoa eta dinamikoagoa izango da, eta gainera, gune horiek etxean gonbidatuak dituzun momentu horietarako paregabeak dira.
Pisu paregabe honetan, janaria prestatu, bizi eta jan leku berean egingo duzunez, begi-bistara esparruak lotzen dituzten koloreak eta materialak erabili dira. Zurak,LANDSKRONA larru-antzeko sofaketa beirak espazioa konektatzen dute eta esparru modernoa baina, aldi berean, eroso eta epela sortzen dute. Ezkongabe-pisu bat dekoratzerakoan zure gustuen arabera egin behar duzu!
Sukaldean, biltegiratze ireki eta itxia nahasteak ordena eta nortasuna eskaintzen du. Gainera, biltegiratze mota honi esker eskura izan nahi dituzun gauzak hautatu ditzakezu. Horrela, zure bizitza errazagoa izango da, janaria prestatu edota lagunak abisatu gabe gerturatzen direnean zer edo zer jatekoa eskaini ahal izateko. Beti prest egon behar gara!
Pisu honetan ahalik eta ohe eroso eta bigunena jarri nahi genuen, behin sartuta, bertatik ateratzeko gogorik inoiz izan ez dezazun. Horretarako, ehun-gai bigunez egindako material naturalak erabiltzen dira (IKEA-n %100 kotoiez egindako materialen erabilera bultzatu nahi dugu). Honi esker, logela arrunt honek luxuzko hotel baten itxura hartuko du.
Zure erosotasuna eta atsedena baino gai garrantzitsuagorik ba al dago?
Goitik behera antolatutako armairua
Badakigu bakarrik bizitzerakoan ordenari arreta gutxiago jartzeko tentazioa izan dezakegula eta denak hankaz gora bukatu dezakeela. Mesedez, ez utzi halakorik gertatzerik!
Erabili saskiak eta kaxak zure armairuaren espazioa hobeto aprobetxatzeko. Antzekoak diren elementu eta jantziak multzokatzen saia zaitez, zure armairuaren barrena bisuala izan dadin. Pentsa ezazu denbora eta energia aurreztuko duzula zure gauza guztiak begi-kolpe bakarrean ikusteko moduan dituzunean.
Gainera, zure armairua PAX bada, KOMPLEMENT banatzaileak edo beirazko apalak eta argiztapen integratua erabiliz pertsonaliza dezakezu.
Zure armairua era egokian erabil ezazu. Sasoirako behar duzun arropa eskura mantendu ezazu. Eta hilabete horietan erabiliko ez duzun arropa garbitu, tolestu eta beste leku batean gorde ezazu. Lekua berreskuratu eta zure arroparen bizia luzatu!”
Asteko arroparentzako euskarri bat
Kontuan izan zure ezkongabe-pisuan daukazun espazio guztia zuretzako dela. Beraz, nahi izanez gero, beldurrik gabe biltegiratze-soluzio gehigarriak jarri itzazu etxeko edozein txokoetan.
Zure egunak izugarri erraztuko dituen trikimailua: aste horretan jantziko duzun arropa euskarri edo errail batean jartzea. Aste horretan edo hurrengo egunean zehar jantziko duzun arropa aukeratzen tartetxo bat besterik ez duzu emango astero.
Adi, aukera paregabea baita behin jantzi dugun eta oraindik garbi dagoen arropaz gainezka dugun aulki hori desagerrarazteko…
Ezkongabe-pisu bat dekoratzeko ideiak: Zure izaera mantendu!
Ikusi dugun ezkongabe-pisu hau askoz handiagoa zela uste zenuen? Ba ez! Egia esan, loft hau nahiko txikia da, baina beharrezko guztia dauka. Lasaia eta atsegina da, bai eta modernoa ere. Gainera, biltegiratze-soluzio paregabeak ditu, gehienbat irekiak diren horietakoak. Moldakorra da eta bizitasunez betea dago. Zu bezala! Beraz, badakizu, zure etxea maizter garrantzitsuenarentzat, zuretzat, bikaina izatea lor ezazu.
Zure ezkongabe-pisua dekoratzeko aholku hauek interesgarriak iruditu zaizkizu? Hala bada, praktikara nola eraman ditugun ikusi behar duzu gure hurrengo bideoan ‘Alleni galdetu’ izena duen YouTube-ko programan aurkituko duzu.
