Saltatu

Etxetik mugitu gabe egin ditzakezun 5 ohitura osasungarri

Ez galdu 5 ohitura osasungarrien gure zerrenda berezia. Ikusi nola lor dezakezun bizitza askoz ere atseginago bat, etxean bertan aldaketa txikiak eginez.

Etxetik mugitu gabe egin ditzakezun 5 ohitura osasungarri
Etxetik mugitu gabe egin ditzakezun 5 ohitura osasungarri

Ongi sentitzea da gure ezinbesteko beharretako bat, dudarik gabe. Horretarako, giro bateratu bat sortu behar dugu nahitaez; ez gure baitan bakarrik, baita gure inguruan ere. Giro hau erabatekoa bada, ongizate sentsazio bat igorri beharko liguke.

Gure etxeak egundoko eragina du bertan. Izan ere, bertan biltzen dira sentipen positiborik gehienak. Nola jakin nahi duzu? Ohitura onak hartzea eta apur bat antolatzea da kontua.
Horregatik, 5 ohitura osasungarri biltzen dituen zerrenda bat egin dugu; erraz hartuko dituzu etxean bertan. Aldaketa txiki hauekin, ikusiko duzu eguneroko bizitza nola hobetuko zaizun. Jarraitu aholkuak!

Ondo lo egin, indarberritzeko

Guztiok dakigu hau, eta behin eta birritan errepikatu digute. Baina esaldi hau zeharo zuzena da. Ezinbestekoa da atseden hartzea, gorputzak zein garunak haien % 100a eman dezaten. Garrantzitsua da zenbat lo egiten dugun erregulatzea, beti nekaturik sentitu ez gaitezen. Lo hartu aurretik gailu elektronikoak ez erabiltzea ere gomendatzen da, loaldiari kalte egin baitiezakete.

Badira ordea ahaztu ezin diren bi kalitatezko elementu, behar bezala atseden hartzeko ezinbestekoak direnak: lastaira eta burkoa. Adibidez, lastaira funtsezkoa da gorputza ahitu ez dadin. Horregatik, lastaira bat aukeratzeko kontuan izan behar dugu gure fisionomia, baita gihar- eta zirkulazio-arazoak ere, besteak beste. Burkoa hautatzeko ere birritan pentsatu beharko dugu. Izan ere, badira kontuan hartu beharreko faktoreak, lo egiten dugun aldea adibidez (saiheska, ahoz gora, etab.).

Atseden hartzeko funtsezkoa den zerbait berritzeko unea dela uste baduzu, atsegin handiz emango dizkizugu aholkuak honako sailean: Logela.

Prestatu janaria hainbat egunetarako

Askotan, nekeza da sukaldean sartu eta hurrengo egunerako otorduak prestatu behar izatea. Zergatik ez dugu behin bakarrik prestatzen janaria, hurrengo egunetan jango duguna aurreikusiz? Hobeto kontrolatuko duzu zer jaten duzun, baita elikagaiak hobeto aprobetxatuko ere.

Jakiak kristalezko jaki-ontzietan sartu eta hozkailu edo izozkailuan gordetzen baditugu, zera lortuko dugu: elikagaiak fresko eta zaporetsu mantentzea, kontsumitzen ditugun arte. Denbora aurreztu eta buruhauste gutxiago izango dituzu horrela. Gainera, argiago ikusiko duzu egunero jaten duzuna, eta jaki mota gehiago prestatzeko aukera emango dizu. Gogoratu, frutak eta barazkiak dituzten errezetak zure dietaren atal izan daitezela.

Errezetak babesteko hainbat produktu aurkituko dituzu edukiontziak eta janaria antolatzeko ontziak atalean.

Egin kirola egongelan

Dieta orekatu eta osasungarri batez gain, ezin uka daiteke kirola ere lagungarria dela zure ongizaterako. Eta sinistu ez arren, etxean ere ariketen errutina eraginkor bat har dezakezu. Nola? Gune txiki bat eta objektu batzuk besterik ez dituzu behar; adibidez, alfonbratxoa, eskuoihala edota kandela lurrindunak. Yoga saio bat ez ezik, abdominalen serie gogor bat ere egin dezakezu. Zuk aukeratu!

Hurrengo bideoan, gimnasio bat etxean nola jarri erakutsiko dizugu, inor gera ez zaitzan. Dira aurrezteko aukera izateaz gain, ongi sentituko zara.

Egin etxeko zereginen plangintza

Garrantzitsua da garbiketarako eta etxeko zereginetarako ordutegi bat ipintzea, etxea hankaz gora izan ez dezagun. Izan ere, gune txukun eta garbi bat izateak eragin zuzena du norberaren ongizatean. Estres eta estutasun egoerak saihestu edo arindu ditzake, hain zuzen. Ezinbestekoa da etxean ongi sentitzea.

Sortu ondoen datorkizun ordutegia taulak edo arbelak baliatuz, eta gozatu beti prest dagoen etxe batez.

Erabili zereginik gabeko orduak zure proiektuetarako

Jardueraz betetako orduak garrantzitsuak dira, baina baita zereginik gabeko orduak ere. Horrek ez du esan nahi zirkinik ere egin gabe egon behar dugunik. Agendako hutsuneak ezin hobeak dira proiektu pertsonal hura aurreratzeko, edo beti egiteke dugun jarduera hartaz gozatzeko, inoiz ez baitugu harentzat denborarik. Bestela, besterik gabe, une batez atseden hartzeko ere balio digu.

Baliatu zaitez une honetaz liburu bat irakurtzeko edo pintatzeko. Bidaia hain berezi horren argazkiak ere errebela ditzakezu, behingoz markoztatu ditzazun. Ikusiko duzu zein ongi sentitzen zaren, egiteke zenuen hori guztia egin ondoren.

Har itzazu ohitura txiki baina osasungarri hauek zure egunerokotasunean. Zera ikusiko duzu: pixkanaka, denbora hobeto kudeatzen ari zarela, eta baita etxeak eskaintzen dizkizun aukera guztiak ezagutzen ere. Egizu proba!

Artikulu hau gustatu bazaizu eta etxeko ongizateari buruz ezer gehiago jakin nahi baduzu, eman begirada bat honi: Lanaren ondoren etxean nola deskonektatu, estresa alde batera utziz.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.