Saltatu

Etxeko bisita: ospatu jai zoriontsu bat etxean

Datozen Gabon hauetan, egin lagun arteko topaketak erraz anfitrioiarentzat eta gogoangarri bisitarientzat, denei parte hartzeko aukera emanez: edaterakoan, jaterakoan, eta ondo pasatzerakoan. Eta gozatu!

Jendea sukaldeko irla baten inguruan edalontziekin, piztutako kandelak eta ontzi bat pontxe beroarekin. Pertsona batek pontxea botatzen du edalontzi batean.
Jendea sukaldeko irla baten inguruan edalontziekin, piztutako kandelak eta ontzi bat pontxe beroarekin. Pertsona batek pontxea botatzen du edalontzi batean.

Lagundu zeure burua anfitrioi lanetan

“Atsegina da jendeari nahi duena hartzeko aukera ematea, beraiek nahi dutenean”, dio Johannak bere bisitak hartzeko estiloaz. “Ez naiz sukaldean batera eta bestera etengabe aritzen dena; nik ere festaz gozatu nahi dut!” Jarraitu bere aholkuari. Kendu edarien orgatxoa eta, horren ordez, jarri ontzi handiak glögg estiloko sasoiko koktelekin (Eskandinavian oso ezaguna den ardo egosia). Aurretiaz presta dezakezu, eta beranduago jarri bisitariek beraiek har dezaten, banakako edariak prestatzen ibili beharrean.

Try glögg! Egositako ardo gorria, azukrea, kanela, izar-anisa eta laranja-azala lapiko batean; usainak pozez eta txaloz beteko du etxea! Zerbitzatu ontzi batetik burruntzali batekin. Ukitu gehigarri bat emateko, jarri kanela-adartxo bat edalontzi bakoitzean.

Sortu txoko atseginak eta gehiago

Pentsatu jendeak festan egin nahiko dituen gauzetan: dantza egin, hitz egin, eseri, edan, jan, eta arnasa pixka bat hartu! Altzariak zertxobait lekuz aldatuta, hori guztia egiteko txokoak sor ditzakezu, etxea festarako leku perfektua bilakatuz. Mugitu besaulki bat izkina batetara eta lortu leku lasai bat. Bildu alfonbra dantza-pistarako eta pilatu aulkiak sofaren ondoan, elkar batzeko lekua egiteko.

Gehitu dirdira pixka bat

Argiak dira gela bat festarako toki bilakatzeko modu erraz bat. Argi-kateek distira ematen dute eta animatu egiten dute. Bete ontzi handiak argi-kateekin, jar itzazu ateen markoetan, horman gora, nahi duzun bezala. Gero, gehitu kandela-argia. “Niretzako inoiz ez dago kandela gehiegi”, dio Johannak. Eta, festa biziagotu egingo dela uste baduzu, kendu benetako kandelak eta jarri GODAFTON LED argiak.

Erabili argiak giroa ezartzeko

Izkina batzuetan giro goxoagoa sortu nahi izango duzu, festazaleek lasaitasun pixka bat izan dezaten. Horretarako, jaitsi argiak. Itzali sabaiko argia eta erabili lurreko eta hormako argiak guneak sortzeko, gelako bazterrak gozotzeko moduan. Intentsitate-erreguladorea duten lanparak ezin hobeak dira horretarako, argi mailak kontrola ditzakezulako.

Kandela-argien sentsazio atsegina, janari eta ardo goxoa, musika, besarkada estuak, konpainia... horiei esker sentitzen dira gonbidatuak etxean bezala, eta horiei esker gozatzen dute”.

Johanna

Denok jan dezakegu plater beretik! Eraman festa sukaldeko sutik mahairaino, eta gehitu zerbitzatzeko koilara bat eta ontziteria. Jarri partekatzeko platerak; erabili jatekoa txikitzeko taulak eta jarri bertan mokadu txikiak, gonbidatuek bertatik jateko.

Zoragarria da bezeroek barnean daramaten artista ateratzen dutenean gure produktuei esker. Has zaitez! Hala ere, kontuan izan IKEA produktuak aldatzen edo eraldatzen badituzula, ezin direla berriro saldu edo jatorrizko xedetarako erabili; halaber, IKEA-ren berme komertzialak eta produktuak itzultzeko duzun eskubidea galduko dituzu.

Egilea
Barne-diseinatzailea: Johanna Flyckt Gashi
Argazkilaria: Benjamin Edwards
Arte-zuzendaria: Jules Rogers
Idazlea: Helen Bazuaye