Saltatu

etxeari udako ukitua emateko lau osagarri

Udako dekorazioaren bereizgarrietako bat da freskotasun-sentsazioa, lasaitasuna eta bibrazio onak transmititzen dituela. Zure etxea horrela eduki nahiko zenuke? Erraz eta merke lor dezakezu osagarrien zerrenda honekin.

Eman zure etxeari udako ukitu bat, ia esfortzurik gabe, 2021eko denboraldiko oinarrizko elementu hauekin!  

1. Udako koloreak zure dekoraziorako

Gure etxeko dekorazioa aldatzeko, gauden urtaroan gaudela, onena osagarri txikiak gehitzea da. Horrela, urtaroak pasatu ahala, gure etxea berrapaintzea askoz errazagoa izango da, bai eta merkeagoa ere, jakina, eta hori inoiz ez dator gaizki.

Udako osagarriekin hobeto geratzen diren koloreak tonu argiak eta biziak dira. Hauxe izango da abiapuntua gure etxerako udako dekorazioa aukeratzeko orduan. Kolore zuriak, tonu gordinak eta hondar-kolorea nahas ditzakezu (ukitu natural bat lortzeko), edo pastel-koloreak (kolore-ukituak ez galtzeko).  

Kasu honetan, egongelako txoko honi ukitu zuri eta urdin batzuk eman dizkiogu, hainbeste gustatzen zaigun itsasoaren edertasuna gogora ekarrarazteko. Emaitza espazio lasai eta argitsu bat da.

2. Udarako pieza eta osagarriak

Esan dugun bezala, ez dago zertan aldaketa handirik egin espazioaren pertzepzioa aldatzeko. Edozein xehetasun erabil dezakezu, txikia izanik ere. Inspira zaitez egongela apaintzeko dekorazio-osagarriekin; esaterako, loreontzi eta mahaierdiko apaingarriekin.

Pieza apaingarriek nortasun estra bat ematen diote zure etxeari eta jartzeko zein kentzeko errazak dira. Egongela honetarako, kaktus-itxurako zeramikazko osagarri batzuk aukeratu ditugu, urtaro honetako landare bereizgarri bat, tenperatura altuak jasaten dituena. Ukitu adierazgarri eta koloretsu bat lortzeko, gainera, arrosa-kolorekoak aukeratu ditugu. Gustuko al dituzu? Beste objektu zuri batzuez inguratuta daudenez, askoz gehiago nabarmentzen dira eta ezinezkoa da haiei ez erreparatzea. Ikusten duzunez, tonu argiekin jolastean, udako dekorazio guztiz lasaigarri eta freskoa lortzen dugu. 

3. Logela apaintzeko ehun fresko eta alaiak

Gelaz aldatu eta zuzenean logelara goaz. Gela honetan, ez dago ehunekin apaintzea baino modu hoberik. Modurik azkarrena, errazena eta merkeena da itxuraldaketa bat lortzeko.

Udako dekorazio hori logelara eramateko, egin apustu material arin eta transpiragarriz egindako oherako arroparen alde. Diseinu lauak dituen bat edota kolore-aniztasuna eta ukitu dibertigarria eskaintzen dizuten marrazkiak dituen bat aukera dezakezu.

Lasaitasun-giro horretatik irten nahi ez baduzu eta zure logela erlaxazio-oasi bat izatea nahi baduzu, lehen adierazitako koloreak erabiltzea gomendatzen dizugu (gogoratu: zuria, tonu argi eta leunak).   

Beste ideia bat nahi duzu? Gehitu argi-puntu gehiago kolore horiarekin. Pantonek 2021 honetarako aukeratu duen urteko kolorea da, ba al zenekien? Gainera, aparta da gelak bizitasun- eta alaitasun-puntu hori edukitzeko.

Ba al zenekien gure ehunek erabiltzen duten kotoia % 100 jasangarria dela? 2015az geroztik, erabiltzen dugun kotoi guztia berriztagarria edo ur eta pestizida gutxiagorekin ekoiztutakoa izatearen konpromisoa hartu genuen. Horrela, ingurumena zaintzen dugu eta nekazarien mozkin-marjinak hobetzen laguntzen dugu. 

4. Elementu naturalak

Artikulu honetan zehar nabarituko zenuen bezala, natura alde guztietatik ageri da udako dekorazioan. 2021ean modan egoteaz gain, landareak udarako lagun apartak dira, oxigenoa eta hezetasuna askatzean, giroa freskatu eta garbitzen dutelako, airean dauden toxinak eliminatuz. Arazgailu naturalak dira!

Gainera, landaretxoak beste material batzuez egindako osagarriekin konbinatzen badituzu (ratanezkoak, banbuzkoak edo terrakotazkoak), espazio natural eta jasangarri batean egotearen sentsazioa are eta gehiago sustatuko duzu. Adibidez, irudian ikusten duzun loreontzia, eskuinaldean, eskuz ehundutakoa da (hortaz, pieza bakarra da) lehen aipatutako material berriztagarri eta eder batekin: ratana. 

Zure etxeari benetako udako ukitua emateko prest zaude? Jarri osagarri hauetako batzuk eta ikusi, oso gutxirekin, zure espazioa zenbat aldatzen den. Inspirazio handiagoaren bila bazabiltza, ez galdu espresuki zuri laguntzeko prestatu dugun sorta hau.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.