Etxea argi-girlandekin nola dekoratu
Argi-girlandak dira gure apaingarririk gustukoenetako bat. Ikusi etxea nola dekora dezakezun, estilo ezberdinetako argiekin!


Nor esan du argi-girlandak Gabonetan bakarrik ipin daitezkeela? Argiztapen mota hau ezin hobea da urte osorako, etxeari goxotasun handia baitakarkio. Gainera, IKEA dendan forma eta argi-gune ezberdineko argi-girlanda mordoa ditugu; horrela, etxeko txoko bakoitzari ondoen datorkiona aukeratu dezakezu. Oheburutik hasita egongelaraino, baita egun berezi baterako mahaia dekoratzeko ere. Argi girlandekin nola dekoratu dezakezun jakin nahi baduzu... Zure sormenaren argia piztu eta jarraitu irakurtzen!
Mahaiak distira ezin bereziagoa izan dezala!
Ohituta gaude argi-girlandak horma, apal edota leihoetatik zintzilik ikustera; mahaiaren gainean ikustea ordea, ezohikoagoa da. Pentsatu al duzu inoiz mahai bat argi-girlandekin apaintzea? Ikusgarria izan daiteke benetan. Girlandekin batera, irudikoa bezalako SNÖYRA LED bonbillak gehitu ditzakezu (edo gustuko duzun edozein), honela:
- Ipini mahaian zehar, mahai-zapiaren gainean. Pilen andela elementu natural baten azpian ezkuta dezakezu; edo bestela, ezpainzapiak gordetzekoa bezalako beste elementu baten azpian.
- Sartu kristalezko kanpai batean, eta bonbillen argiak mahaia eta kopak are eta distiratsuagoak egingo ditu.
- Mahaierdiko apaingarri argitsu bat sortu: mahaian landare natural edo artifizialak ipini ondoren, «korapilatu» haietan argi-girlanda txiki bat, LEDFYR adibidez. Ukitu deigarri eta erosoago bat lortuko duzu.
Argi-girlanda originala: Argiztatu etxea LIVSÅR girlandekin!
Ezinezkoa da LIVSÅR argi distiratsu eta leunak oharkabean igarotzea. Ikusi orduko, etxeko gunerik berezienean zintzilikatu nahiko dituzu. Argi ezin hobeak diren uste osoa dugu; logelarako, egongelarako eta atondorako, baita bainugelarako ere. Gela guztiek itxura liluragarria izango dute!
Oheburuan koka ditzakezu goxotasuna emateko, edota goitik behera zintzilik, irudian bezala; apalategi baten ertzean... Gainera, primerako argi osagarria da umeen logelarako. Aukera mordoa daude, eta muga bakarra zure sormena da.
Argi-girlandak+argazkiak=konbinaketa eskandalagarria
Horixe argi-girlandek «egitekoa» behar bezala betetzen dutela. Baina Polaroid gisako argazkiak gehitzen badizkiegu, are eta dekorazio hobeagoa lor dezakegu.
Era honetara dekoratzeko, SVARTRÅ argi-girlandek abantaila handia dute: tarte handia dute bonbilla batetik bestera. Tarte hauetan ipiniko ditugu, hain zuzen, argazkiak. Horretarako, pintzak erabiliko ditugu. Hori egite hutsarekin, mihise zeharo malgu bat lortuko duzu, nahi duzun guztietan erraz alda dezakezuna.
DIY: Argidun dekorazioa
Hainbeste gustatzen zaigun argi-girlanden mundutik haratago, argidun dekorazioa ere badago. Primerakoa da nola apaindu ez dakigun txoko horietarako, itxura original, berezi eta erosoa izan dezaten.
IKEA dendan sekulako dekorazio-argiztapen saila aurki dezakezu, baita bonbillak dituzten elementu ezberdinak ere. Horrela, are eta deigarriagoak egin ditzakezu.
Esan beharra dago zu ere anima zaitezkeela, eta argiekin zure dekorazioa sor dezakezula. DIY erraz hau nola egiten den jakin nahi duzu?
- Hartu kartoi zati bat eta emaiozu gustukoen duzun itxura: guk bakearen sinboloaren itxura eman diogu.
- Hautatu argi-girlanda sinple bat. Tamaina ertaineko bonbillak baditu, hobe.
- Egin zuloak kartoiari, argia ipini nahi duzun tokietan.
- Atera bonbillak kartoiaren barrutik kanporantz, agerian egon daitezen.
- Kokatu etxeko leku bereziren batean, guztiek ikus dezaten. Eta dena prest!
Gehiago jakin nahi baduzu, eman begirada bat honi: «Etxerako 12 argiztatzeko ideia».
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.