Etxe txiki bat antolatzeko ideiak
Etxe txiki baten gune bakoitzari etekinik handiena ateratzen badiozu, etxe txukun, funtzional eta praktiko bat lortuko duzu. Mercedesek antolaketa- eta biltegiratze-ideia batzuk ditu bere apartamentu txikian bizitza errazagoa izateko. Inspiratu eta ikusi nola antolatu dezakezun etxe txiki bat familia honen aholkuekin.


1. Ireki zure sukaldeko biltokia
Sukaldea antolatzeko ez da beharrezkoa dena ezkutuan edukitzea. Biltoki ireki bat ere baliagarria eta apaingarria izan daiteke. Adibidez, baxera eta bestelako sukaldeko tresnak apal luze batean edo kaxa irekietan pilatu ditzakezu. Horrela, eskura izango duzu egunero erabiltzen duzun guztia.
2. Erabili korridoreko hormak leku gehiago irabazteko.
Ez utzi korridorea etekinik gabeko espazioa izaten. TRONES oinetako-altzariz betetako horma batek biltegiratze-aukera ugari emango dio atondo estu bati dena txukun mantentzeko. Gure oinetako-altzari nagusiena ez duzu oinetakoak gordetzeko bakarrik erabili behar. Hona hemen TRONES erabiltzeko ideia original gehiago.
3. Bete txoko zailak
Etxe txiki batean, izkin guztiak hartu behar dira kontuan. Aprobetxatu eskaileren azpian dagoen leku txikia biltegiratze-soluzioak ipiniz. Kaxek eta saskiek paperezkoak antolatzeko balio dute eta komoda baxuak edo kutxak ezin hobeak dira gauzak erditik kentzeko leku gutxi dugunean. MACKAPÄR bezalako funtzio bikoitzeko banku bat ere gehitu dezakezu.
4. Pertsonalizatu egongelako biltokia
Zure egongelako apalategiari etekin gehiago atera diezaiokezu, atera daitezkeen kaxak gehituz. Konbinatu biltoki ireki eta itxiak eta aukeratu material ezberdinak giro bakarra eta pertsonala sortzeko. Ratana, banbua eta ihia bezalako material naturalak ukitu moderno bat eman dezakete. Izan ere, barruko esparruetarako dekorazioan oraindik indar betean dagoen joera bat da.
5. Antolatu zure armairuak kaxa pilagarriekin
Gorde beste urtaroetako arropa kaxetan eta gehitu etiketa batzuk kaxen barruan zer dagoen jakiteko. Mercedesek aterik gabeko hormako-armairu bat zuen bere logelan. Arropa esekitzeko barrak batzuk gehitu eta, beheko aldean, TJENA estalkidun kaxa pilagarriak jarri zituen.
Armairua ezkutatzeko, sasoi bakoitzean bere logelari eman nahi dion estiloaren arabera pertsonalizatu eta aldatu daitezkeen gortinak erabili zituen. «Logelaren itxura guztiz aldatu dezaket oihala aldatuz», dio Mercedesek. .
6. Umeentzako logela original bat
Umeek inspirazioa bere logelan errazago aurkituko dute. Emiliak (6 urte), Mercedesen alabak, apalategiak eta kaxak ditu idazmahaiaren inguruan, eskulanetarako materialak eta jostailuak gordetzeko. Kaxa eta saskiei esker, gauza bakoitzak bere lekua du eta logela antolatuagoa egoteaz gain, jolasteko leku asko dauka. Gainera, Emiliak bere logelako hormak dekoratzen ditu bere marrazkiak erabiliz.

Zu ere metro koadro gutxiko etxe txiki batean bizi bazara eta haurrak badituzu, hona hemen trikimailu batzuk jostailuak antolatzeko toki gutxi dugunean. Halaber, Olgak ama izan ondoren bere egongelan egindako aldaketa erakutsiko dizugu:
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.