Saltatu

Etxe berrian gustura egoteko

Beraz, etxez aldatu zara baina oraindik ez zara etxean sentitzen? Hona hemen zenbait gomendio prozesu horretan laguntzeko.

ELVARLI biltegiratze-sistema arropaz eta liburuz beterik, kolore hilak eta ageriko adreilua dituen apartamentu txiki batean.
ELVARLI biltegiratze-sistema arropaz eta liburuz beterik, kolore hilak eta ageriko adreilua dituen apartamentu txiki batean.

Jarri eroso arin

Beharbada denbora behar da etxe berrira ohitzeko eta benetan etxean sentitzeko. Prozesua arintzeko, egiaztatu plangintza egokia egin duzula.

Argiztapena

Gela argiztatzean giroa berehala aldatzen da, eta etxea are atseginagoa irudituko zaizu. Gainera, oso praktikoa da. Argiztapen-sistema iraunkorra jartzea zaila bada edo denbora gehiegi eskatzen badu, egiaztatu aldi baterako argiak dituzula.

Bainugelarako oinarrizkoak

Etxez aldatzean, izan bainugelarako oinarrizkoak gertu eta ondo antolatuta. Hala, betiko ohiturak mantendu ditzakezu, eta berehala sentituko zara etxean.

Ez duzu paketatutakoa ireki beharrik

Aurretiaz plangintza eta paketatze egokia egin baduzu, kutxa eta poltsa multzoak etxe berrira eraman besterik ez duzu. Eta gauza bera gertatzen da berriro biltegiratuko dituzun gauzekin: sailkatu eta paketa itzazu etxe-aldaketa egin baino lehen, eta behin bakarrik egin behar izango duzu lana.


Uste baino errazagoa da

Gauza sinpleek etxean sentitzen lagundu ahal dizute. Etxearen apainketa bukaerarako utzi beharrean, erabili gure zerbitzua lehen mementotik gustura sentitzeko. PD: IKEA FAMILY taldeko kideek mintegi eta tailerretan parte har dezakete; adibidez, etxearen apainketari eta estiloei buruzkoetan.

Bilatu zuretzat atsegingarria den hori

Ohiturek, errutinek eta zaletasunek lagunduko dizute erabakitzen non kokatu gauza bakoitza. Adibidez, sarritan irakurtzen baduzu, liburuek protagonismo handia izango dute egongelan.

Garaipen txikiak

Etxez aldatzeko erabilitako kutxak hustea eta pixkanaka apalategiak eta armairuak betetzea oso atsegingarria izan daiteke. Hasi elementu mota bakarra duten kutxekin, lana arintzeko.

Ukitu familiarra

Kafe-usainak edo bainu beroak merezi duzun atsedena emango dizute, eta etxean sentiaraziko zaituzte berehala.


Gauzak ondo egiteko une perfektua

Zure gauzak hobeto antolatu nahi badituzu, edo egunerokotasunean bizi, hauxe duzu une egokia bizimodu berria hasteko.

Mantendu ordena

Ahalegin handia egin duzu etxe-aldaketan dena ondo antolatzeko. Desordena ez bueltatzeko, saiatu dena txukun mantentzen. Jarri antolatzaileak eta bereizgailuak tiraderetan, armairuetan edo hormako apaletan, gauza guztiak ordenatuta izateko.

Gehien erabiltzen den espazioa

Korridorea da etxean sartzean ikusten duzun lehen espazioa. Ordenatuta izatea lagungarria da dena kontrolpean duzula sentitzeko. Aukeratu biltegiratzeko sistema itxi bat gauza asko pilatzeko joera baduzu, eta hartu ohitura berriak.

Jolastu zentzumenekin

Etxe-aldaketa esperientzia polita izan dadin, jarri atsegin duzun musika kutxak husten dituzun bitartean. Giro bero eta atsegina sortzeko, piztu argiak edo pare bat kandela.

Etxea zure gustukoa izan behar da, ez beste inorena. Inspiratu modako joera eta estiloetan, baina egokitu zuri eta zure familiari; azken finean, zuek biziko zarete bertan.

Lina Aldén, IKEA taldeko barrualdeen diseinatzailea


Eta orain, zer?

Dena atera duzu kutxetatik. Eta orain? Bota eta birziklatu! Bestela, kutxak gorde ahal dituzu, eta etorkizunean etxez aldatzen diren lagunei eman. Kuriositatez, IKEA taldearen muntaketa-zerbitzua kontratatzen baduzu, etxe-aldaketan sortutako hondakinak (kutxak eta abar) ere eramango ditugu. Bikain!

Hobetu gauzak gordetzeko modua

Etxe berrian, saiatu gordetako gauzak hobeto antolatzen. Aukera erraza da, adibidez, kutxa gardenak erabiltzea. Hala, ez dituzu hamaika kutxa mugitu behar izango atzean dagoen horretara heltzeko; gainera, horrelakoetan baliteke gero kutxa okerra izatea.

Gauza zaharrei erabilera berria ematea

Kutxak eta biltegiratzeko antzeko ontziak beste zeregin baterako erabiltzea ere bada birziklatzea; adibidez, ontzietan belar aromatikoak landatzea, edo poltsak erosketarako erabiltzea.


Antolatu inaugurazio-jaia

Azkenik, baina aurreko guztia bezain garrantzitsua, gonbidatu lagunak eta ospatu. Beharbada dena ez da perfektua oraindik. Eta zer? Lortu duzu! Etxez aldatu zara. Etxe berria, zure bertsio berria, eta prozesuko oroimenak.