Saltatu

Etxe bati bisita: umeentzako logela partekatua sortzeko ideiak

Nortasun oso ezberdinak dituzten anai-arrebek logela partekatzen dutenean, bakoitzarentzako gune egokia aurkitzea zaila izan daiteke. Ikusi nola ideia sinple batzuk erabiliz bere gunea izan dezaketen...

Bi ume txapitula-erako sabaia duen logela partekatuan jolasten.
Bi ume txapitula-erako sabaia duen logela partekatuan jolasten.

Atikoan daukaten logelan, Sydneyk (9) eta Neok (6) beren gune pertsonalizatuak dituzte, bereizle batekin oheen artean, oherako arropa koloretsuarekin eta pribatutasun handiagoa edukitzeko itxi daitezkeen gortinekin.

Logelako parte bakoitzak bere nortasuna izan dezan, umeek kuxin-nahasketa bat eta horman zinta itsasgarriarekin sortutako irudiaren diseinua aukeratu zuten. Kuxinak hormaren kontra jarriz gero, egunez oheak sofa txiki gisa erabili ditzakete.

Zoruko alfonbra ezberdinen estanpatu eta koloreei esker, ume bakoitzaren gunea hobeto bereizten da. Gehitu taburete txikiak ohearen ondoan gaueko lanparak kokatzeko gainazal erosoa edukitzeko.

Taburete bakoitzak jabearen iniziala dauka; probatu zinta itsasgarriarekin altzari sinple bat pertsonalizatzen paregabea bihurtzeko. Neok eta Sydneyk diseinu berri bat probatu nahi duten bakoitzean kentzeko eta aldatzeko erraza da.

Erabili kakoak eta apalak haurren gustukoen jostailuak eta marrazkiak logelan erakusteko, baita idazmahaiko anabasa murrizteko ere. Neok eta Sydneyk idazmahaia partekatzen dute, baina bakoitzaren idazmahairako aulkia aukeratu duten kolorekoa da.

Bultzatu haurren sormena arte-materialerako banako tiraderak eta ume bakoitzerako koloretako eranskailu-sistema bat erabiliz. Neok eta Sydneyk beren izenak eranskailuetan idatzi zituzten, dauzkaten gauzak nahastu ez daitezen.

«Umeei ohean lasaitzea eta beren gune pribatua dutela sentitzeko gortinak ixtea asko gustatzen zaie», dio Sylkek. «Hala ere, nik logelako lurrean elkarrekin jolasten ikustea nahiago dut».

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Egileak
Barruko esparruetarako diseinua: Sam Grigg
Argazkiak: Lina Iske