Saltatu

Etxe bati bisita: sofa mugitu egongela aldatzeko

Askotan gauza txikien ‘moldatu behar da’ sentsazio hori jasaten dugu gure etxean, aldaketa sinple batekin konpondu daitekeenean, adibidez, Anitaren bizitza asko hobetu zen Danimarkan sofa aldatu zuenean...

Egongela urdin, gris eta zuria sofa handi gris batekin, baita hormarako koadro handiekin.
Egongela urdin, gris eta zuria sofa handi gris batekin, baita hormarako koadro handiekin.

Lehen eta orain

«Hiru eserlekuko sofa genuen telebista aurrean. Bi izan ginatekeen egun batean, hurrengoan berriz zazpi, eta guztia erdizka partekatzen ibili. Nik egongela familiarentzako gunea izatea nahi nuen, guztiok eseri, atseden hartu eta solasean aritzeko lekua izan genezan», azaltzen du Annek. Lehenengo egin genuena telebista beste gela batera mugitzea izan zen, sofari biratu eta hormaren aurka jartzeko. Gero modulu bat gehitu genion sofari zabalagoa izan zedin eta guztiok leku gehixeago izan genezan. Orain denbora gehiago dugu familia giroko jarduerak egiteko, telebistari begira egon beharrean».

Familia osoarentzako sofa

«Aldaketa hau hainbat arrazoirengatik dut gustuko», dio Annek. «Betidanik nahi izan nuen guztiok elkarrekin sar gintezkeen sofa bat. Hori da hain zuzen orain egiten duguna: familia giroan debora igaro, telebistari begira egon beharrean. Gainera, sofa gure logelarekiko bizkarra emanda dagoenez, Jonas eta bion lekuak bere pribatutasuna du berriro».

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Egileak
Barruko diseinua: Åsa Dyberg
Argazkiak: Nato Welton
Egongelako obra artistikoa, goian ezkerrean: Paper Collective