Etxe bati bisita: sofa bat jartzeko bost era
Gaur egun, sofak eserlekuak baino gehiago dira. Esparruen dinamika aldatu dezaketen altzariak oso gustuko ditugu. Horregatik, Fiona eta familiari VALLENTUNA sofa bost era ezberdinetan jartzeko eskatu genien. Hasi esperimentatzen!


Uzkurtzeko babeslekua
Gozatu etxean kanpoan egingo zenukeen modura! Modulu guztiak elkartuz, familia-babesleku bat sortu dezakezu, non bakoitzak nahi duen lekuan jarri daiteken (etzanda, eserita, uzkurtuta...). Fionak, Bobbyk eta Stanleyk (3 urte) VALLENTUNA sofa duela hilabete batzuk bakarrik daukate. «Gure eguneroko bizitzaren protagonista nagusienetarikoa bihurtu da. Bertan jadanik hainbat aldiz lotan geratu gara!», azaldu digu Fionak.
Bakoitzak bere kasa ibiliz
Guztiek gauza ezberdinak egin nahi ditugunean (irakurri, posta elektronikoak berrikusi, telebista ikusi, musika entzun...), baina isolaturik egon gabe, moduluak erdian jartzen ditugu, bizkarraldeekin bata bestearen kontra kokatuta, eta ondoren banakako modulua gehitzen dugu norbaitek intimitate gehiago nahi duenerako.
Bilera informalak
Moduluen antolakuntza hau familiarekin egoteko aparta da; leku ezberdinetan eseri zaitezkete eta bi edo hiru moduluen inguruan mugitu ahal zarete. «Lagunekin afari informalak antolatzea asko gustatzen zaigu, baina geneuzkan sofa zaharrak ez ziren oso handiak. Orain ez dugu ezer galtzen; jangelako mahaitik sofara gertatzen den guztia ikusi dezakegu», dio Bobbyk. (Tapizeria kendu eta garbigailuan garbitu daitekeenez, zipriztinen arazoa asko errazten du).
Zinema erosoa etxean
Honako moduluen antolakuntza hau asteburuetako filmen maratoietarako aparta da. Modulu guztiak elkarrekin jarri genituen, bizkarraldeekin telebistari begira. Dena prest filma ikusteko! «Moduluen antolakuntza hau niretzat ezin hobea da, altua naizen arren hankak luzatu ahal ditudalako», azaldu digu Fionak.
Gonbidatuentzako ohe-sofa
Ohe-sofarako modulua gonbidatuek lo egitera geratzen direnerako bikaina da. Minutu gutxietan, Fionak eta Bobbyk sofa ohe bihurtu zuten. Beharra daukagunean, oherako arropa eta burkoak oin-euskarriko biltokian gordetzen ditugu. «Senide eta lagunentzat bikaina da, baina guk ere behean lo egin dezakegu nahi badugu», dio Fionak.
Zer iruditzen zaizue sofa berria?
Zer ezberdintasun aurkitu duzue zaharrarekin konparatuz?
«Aldaketa oso handia da! Lehen bi eserlekuko bi modulu genituen. Ekarri zizkigutenean, goiko solairuko leihotik sartu behar izan genituen, eskaileretatik ez zirelako sartzen. Berriarekin, kaxa bananduetan datorrenez, askoz errazagoa izan zen. Goiko solairura igo genituen eta sofa guk bakarrik muntatu genuen, garabirik behar gabe».
Zer moduz egokitu zarete sofara?
«Etxe honetarako diseinatuta dagoela dirudi! Moduluak aukeratzerakoan (zortzi guztira: lau eserleku bizkarraldedunak, izkinako modulu bizkarraldedun bat, bi ohe-modulu eta oin-euskarri bat), guztia neurtu genuen tamaina egokia zela egiaztatzeko. Jadanik sofara egokitu gara, eta bakoitzak eserleku gustukoena du (baita Stanleyk ere). Hala ere, ez dugu aldaketa gehiago egiteko posibilitatea baztertzen; eskaintzen duen malgutasuna bikaina da eta».
Antolakuntza ezberdinak probatu dituzue?
«Bobbyri pare bat aldiz ordu eta erdi etxetik joateko eskatu nion (ordenarekin itsututa dago...) sofaren moduluak aldatzeko eta bueltatzerakoan harrituta uzteko. Sofaren atalek gutxi pisatzen dutenez, lekuz aldatzea erraza da».
Nolako antolakuntza daukazue orain?
«Oraingoz, L formakoa uztea erabaki dugu».
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
Egileak
Barruko esparruetarako diseinua: Carl Braganza
Argazkiak: Polly Wreford