Saltatu

Etxe bati bisita: ordenatu armairua PAX soluzioari esker

Arropa gordetzeko armairurik onena ez da inoiz soluzio orokorra izaten. Armairua guztiz aldatzeko nahiz jadanik daukazun soluzioa hobetzeko izan, ikusi ezazu ikasle honen logelako PAX sistema.

PAX barrualdea apalekin, tiraderekin eta arropa esekitzeko lekuarekin, arropaz eta oinetakoz beteta.
PAX barrualdea apalekin, tiraderekin eta arropa esekitzeko lekuarekin, arropaz eta oinetakoz beteta.

Eraberritu armairua

Stine ikasle eta blogaria (20 urte) erabilitako arropaz betetako armairuaz aspertu zen, bere funtzioa ez zuelako betetzen. «Arazoa soinekoak esekitzeko behar adina altua ez zela zen, eta atean jartzea ez zen konponbide ona». Stinek PAX armairu konbinazio batekin ordezkatu zuen, logelaren altuera guztiz aprobetxatzen duena eta tolestutako arropa edo esekitakoa gordetzeko eta tiraderak jartzeko lekua duena.

Eseki ezazu hurrengo egunean eramango duzun arropa

Carlek, IKEA taldeko dekoratzailea, armairuaren atean bentosadun kakoa ezarri zuen Stinek hurrengo egunerako arropa eseki zezan eta goizetan denbora aurreztu ahal izateko. Gauzak aurrez antolatzea oso erabilgarria da Stine unibertsitatera azkar joan dadin: «Beti uzten ditut arropa eta bizkar-zorroa prestatuta aurreko gauean. Horrela, geltokira joan baino lehen janzteko 10 minutu besterik ez ditut behar», dio.

Erabili kaxak ordenatzeko

Pertsonalizatu armairua daukazun estilora egokitu dadin. PAX apalak altuera ezberdinetan jarri daitezke; horrela, antolatzaile txikietarako lekua egin ahal izango duzu, hala nola kaxak edo saskiak. KUGGIS kaxa pilagarriak tolestutako kamisetak eta bakeroak gordetzeko lekuari etekinik handiena ateratzeko bikainak dira. Bakeroak sarritan garbitu behar ez direnez, batzutan bakarrik jarri dituzunak gordetzeko kaxa bat eduki zenezakeen.

Daukadan logela txikia denez, handiagoa bihurtzen duen guztia ongi etorria da. Armairuaren ate berriak itxita daudenean, lasaitasun sentipen polita sortzen dute eta badirudi leku gehiago dagoela».

Stine

Stineren argazkia gitarra ohean jotzen.

Gauza gutxirekin bizitzea hobea da

«Bidaiatzea oso gustuko dut, baina karabana batean bizi zarenean ezin duzu gauza askorik eraman», dio Stinek. «Etxera bueltatzerakoan, logelan dauzkadan gauzen erdia ez dudala behar konturatu nintzen, batez ere Malin baino leku gutxiago dudala kontuan hartuz. Hori dela eta, behar ez nuen guztia bota nuen eta gauza guztiak berrantolatu nituen logela hobetzeko».

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Egileak
Dekorazioa: Carl Braganza
Argazkiak: Nato Welton
Jarraitu Stine Instagramen: @sturm_stine_