Etxe bati bisita: ondo antolatutako sukaldea
Diseinatu sukaldea zure nortasunari eta bizimoduari moldatzeko. Jules zuzendari sortzailea erakusten ditugun etxeen argazki-saio askotan egon zen; horregatik, jabeen ideia asko zituen bere sukaldea diseinatzeko...


Hasteko, eskura zein objektu izan nahi dituzun erabaki. «Lagunekin etxean bildu ohi gara tea edo freskagarriren bat hartzeko. Horregatik gordetzen ditut kikara eta edalontziak apalategi irekietan», azaltzen du Julesek. «Arratsalde askotan kandelak pizten ditut etxera iristerakoan atseden hartzen laguntzen baitidate, beraz, horiek ere eskura izan ohi ditut».
Baina biltegiratze-sistemak ez du zertan funtzionaltasunera mugatu beharrik. «Nire bidaietan eskuz egindako plater ederrak erosi ohi ditut. Zentzurik izango ote luke armairuan gordetzeak? Gustukoen ditudanak sukalde-gainekoaren gainean dudan platerentzako apalategi batean gordetzen ditut, eta aldatzen joan ohi naiz ezer berria ekartzen badut».
Daukazun espazioa ahalik eta ondoen aprobetxatu. «Baxera gordetzeko tiradera sakon bat aukeratu nuen. Horrela, urrunen gorderik dagoena erraz har dezaket. Platerentzako euskarriak darabiltzat guztia antolatua izateko, horrela plater eta edalontzi gehiago gorde ditzaket, eta plater sorta osoa atera behar izanez gero».
Objektu funtzionalenek ere haien neurriko biltegiratze-soluzio bat merezi dute. Julesek garbiketarako produktu eta materialentzako bakarrik erabiltzen du tiradera bat, eta sailetan gordetzeko kaxa eta saskiak darabiltza. Horrela, antzeko produktuak elkarrekin gorde ditzake, eta behar duenean, dagokion kutxa atera besterik ez du egin behar.
Jules bere Londreseko apartamentura aldatu zenean, leku osoa berriro diseinatu zuen, eta sukaldearen plangintza egin zuen horma bakarra hartu eta leku argitsu bat sortzeko. Horretarako armairu, apalategi ireki eta IKEA zementuzko sukalde-gaineko baten konbinaketa erabili zuen. Sakatu behean etxea ikusteko.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
Egileak
Barruko diseinua: Katie Phillips
Argazkiak: Benjamin Edwards