Etxe bati bisita: etxe zoriontsu bat nola diseinatu
Estilo industriala duen etxe honetan familia batek, lekuarekin batera, tamainaz eta emozionalki hazten ikasi du. Sartu eta ikusi zergatik leku hau hain atsegina den.


Gune irekia
Kattyk eta Markyk etxea erosi zutenean, gelak txikiak ziren. «Sukaldea oso txikia zen eta lekuz kanpo sentitzen ginen», dio Kattyk. Gero, Lucas (4) eta Milo (2) jaio ziren. Sukaldea handitzearen ondorioz, zabaltasun sentsazioa lortu genuen». Irlaren mutur batean mahai eta banku bat jarri genituen eta, hala, gosaltzeko, jateko eta lan egiteko barra bat lortu genuen.
Sukaldea gure gela familiarra da, bertan egoten baikara gehienetan. Ez da perfektua, baina balio handia dauka, betirako izatea nahi dugu, biziraupen gela bat bezala».”
Marky
Egin ezazu familian pasatzen duzun denbora berezia izan dadila
Agian jangelak ez daude modan, baina Kattyk eta Markyk jateko leku aparteko bat izatea aukeratu dute. «Hemen umeekin jateko ideia erromantikoa nuen eta, astean behin, hori egiten dugu. “Afari festa” deritzogu». Umeek mahaia jartzen dute, musika jartzen dugu eta familian egoteko une zoragarria da. Lucas hasi da oroitzapenak izaten eta espero dut hori bat izatea».
Egin itzazu aldaketa errazak
«Lehen, gauzak edonon jartzen nituen baina orain, bildumetan antolatzen ditut», dio Kattyk objektuak modu urri batean jartzeari buruz. «Normalean, garbi eta atsegin mantentzen dut. Oraingo nahasketa nahiko eklektikoa da, aldizkari eta apaingarri arteko konbinazioa frogatu nahi nuen. Aldizkariak eta diskoen azalak izan ohi ditut». Irudiak dituzten koadroentzat erabiltzen diren apalak esposizio dinamiko bat sortzeko era perfektua da. Ez dira iltzeak erabili behar.
Lehen gauza asko genituen, baina orain ordena lasaitzen nau. Umeek bultzada bat eman ziguten. Sentimentaltasunaren eta egonkortasunaren arteko oreka bilatu izan behar dut, beraz, benetan gustatzen zaizkigun gauzak bakarrik ditugu».”
Katty
Sortu bost txoko eroso
Lekua mugatua bada, ipini arreta gelen barruan txokoak sortzeari, zure zereginak egin ditzakezun txoko partekatuei, alegia. Umeentzat banku bat eraiki zuen Markyk leihoaren ondoan. Azpian, saskiak ditu eta hauek txokoa sortzeko ere balio dute. Gero, erabili ehunak erosoagoa izateko. «Umeek liburu batekin egoteko txoko bat izan zezaten nahi nuen. Bertan jesartzen dira, txakurtxoak bezala, Marky lanetik etortzeko zain».
Nahi duzuna ezkutatu eta erakutsi.
Minimalismo txukuna da Katty eta Markyren ikuspuntua deskribatzen duten hitzek. «Ez ditugu horma guztietan argazkirik nahi, beraz, organikoki hazten den galeria bat sortu genuen korridorean». Eguneroko gauzak ezkutatzean, hormako galeriak dirdira egiten du. «Korridorea leku jendetsua da eta gauzak txukun egotea eta umeentzat erraz egotea nahi duzu. Telebistaren armairua oso aproposa da zapatak gordetzeko eta bakoitzak bere lekua du».
Ez ezazu gorde beste une baterako
«Denbora asko itxaron genuen egongela apropos bat izateko. Gainontzeko etxea atondu genuenean, gela hau ateen atzean ezkutatzen genuen. Azkenean, iaz konpondu genuen, Instagrameko lau astetako desafioan parte hartu nuenean. Marky eta biok gela batean elkarrekin lan egin genuela lehen aldia zen, horregatik maite dut. “Deskonexio gela” deitzen diot, errealitatetik deskonektatzen dugun eta erlaxatzen garen lekua baita.
Gure gelak ez dira erabilera esklusibo baterako; umeek ez dituzte hesirik. Ez dut ezertaz arduratu nahi. Bizitzeko da etxe hau».”
Katty?
Gure etxeak diseinu dibertigarri, irudimentsu eta familiarra du». Sartzean eta arnasa hartzean, badakigu garen bezala izan gaitezkeela. Lehen begiratu batean ikusten ez den segurtasuna eta erosotasuna ematen digu etxeak».”
Katty
Etxe familiar batera bidaia
«Adreilu gorriz egindako eta normala den etxe elkarri atxikia» da Kattyk eta Markyk euren 100 urtetako etxeari buruz egiten duten deskribapena. Etxeak beraiekin batera hazi da: hiru geletan bihurtu ziren bi gela, eta familia tamainako sukalde-jangela bihurtutako sukalde txikia. Gainera, azken horren garaiera bikoiztu zuten orain duela hiru urte. «Hona bizitzera etorri ginenean, etxea zatika jausten ari zen. Etapa honetara heltzea abentura bat izan da», dio Markyk.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
Egileak
Barruko diseinua: Katie Phillips
Argazkia: Benjamin Edwards
Jarraitu Katty @denoffoxes kontuan