Saltatu

Etxe bat bisitatzean: lanean inspira zaitzakeen etxeko bulegoa

Lana egin behar duzu, baina kosta egiten zaizu arreta jartzea? Idazmahaiko gune pertsonalizatu eta behar bezala ordenatu batek proiektu bat hasi eta bukatzeko inspira zaitzake. Eman begirada bat Dagmararak sortutako lanerako guneari dibertsioa eta kontzentrazioa orekatzen dituzten ideiekin inspiratzeko.

Artelana eta inspirazioa horma batean zurezko idazmahai eta aulki beltz baten gainean.
Artelana eta inspirazioa horma batean zurezko idazmahai eta aulki beltz baten gainean.

Adierazi zure sormena inprimaketa eta irudiak panel eklektiko batean itsatsi eta sastatuz. Panel hau erraz alda daiteke inspirazio-gune berri bat nahi duzunean. Dagmarak IKEA hormako vintage burdin-hesi bat erabili zuen, baina MYRHEDEN bezalako metalezko marko bat ere primeran geratzen da. Erabili estilo, tamaina eta forma ezberdineko kaxak eta idazmahaia antolatzekoak. Horrela, paperak eta tresnak antolaturik izateaz gain, begi bistan are interesgarriago izango dira. «Kolore batzuk baino ez erabiltzeak guztiak ordenatuago irudiko du», dio Dagmarak, IKEA taldeko kolaboratzaileak, bere bulegoa nola sortu zuen erakutsi zigun. Ez zaitez landareez ahaztu, estresa murrizten lagundu eta sormena sustatzen dute.

Nire lanerako gunea denbora igarotzeko leku antolatu eta atsegin bihurtzeak, egunero lanean jardutea errazten eta arreta ez galtzen lagundu zidan

Dagmara, Łódź

«Irakasle bezala egin nuen lan IKEA taldeko kolaboratzaile izan aurretik. Ordu asko egiten nituen etxean lan, idazmahaian eserita», dio Dagmarak. «Nire alaba Haniaren dekorazioa amaitu genuenean umeen logelei buruzko bloga idazten hasi nintzen. Orain, Haniari ere gune hau erabiltzea gustatzen zaio etxeko lanak egiteko».

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Egileak
Barruko diseinua: Katie Phillips
Argazkiak: Polly Wreford
Jarraitu Dagmara Instagram-en: @roomor_