Etxe bat bisitatzea: sortu umeentzako logela perfektua
Sustatu norberarekiko garapena eta konfiantza haurren logela libreki jolastu eta adierazteko leku bihurtuz. Zergatik ez duzu Haniaren logelako ideia erraz hauekin proba egiten?


Hautatu umeei haien gauzarik gustukoenak erakustea ahalbidetuko dien biltokia. Apal irekiak eta koadroetarako apalak ezin hobeak dira istorioak maite dituztenentzat, eta logelaren look-a aldatzeko modu erraza ere badira, erakusgai izan nahi dutena aukeratuz. Sortu irakurketarako gune eroso bat liburutegi-sagu txikientzat, apalen alboan kuxin handi bat, edota lastaira bat eta kuxinak gehituz.
Erabili kolorea inguratzen zaituen oro biziagoa izan dadin. Ehun-gaiak eta irudiak logela zuri bati energia positiboa txertatzeko modu erraza dira. Eguneratzeko errazak dira gainera, haurrak hazi eta haien gustuak aldatzen doazen heinean. Hautatu zure seme edo alabarekin batera haziko den ohe bat ere. Gainera, ukitu dibertigarri eta irudimenezkoak ipin ditzakezu lotarako gunean. Adibidez, tokean aritzeko jolasa zoruan margotu dezakezu, zinta itsaskorrarekin.
Izugarri atsegin dut nire logela. Lagunak nire etxera etortzen direnean, zera diote: «Hara!». Jolas egiteko irrikan daude».”
Hania
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
Egileak
Barruko diseinua: Katie Phillips
Argazkiak: Polly Wreford
Jarraitu Dagmara Instagram-en: @roomor_
Pantaila hondoa: Marcos de Graham & Brown