Saltatu

Etxe bat bisitatzea: sormenezko kolaboraziorako lanerako gunea

Lan egiteko modu modernoa malgua da, eta bai etxetik bai bulegotik ere lan egiten da. Etxeko bulegoa diseinatzen ari zara? Irakur itzazu lanerako gune emankorra sortzeko ideiak, lankideekin zure idazmahaian biltzeko aukera ematen dizutenak.

Bulego zuria, zurezko komoda eta apalekin.
Bulego zuria, zurezko komoda eta apalekin.

Guztia ordenean jarri... Lan egiteko espazio ordenatuak kontzentrazioa errazten du. Gauza bakoitzak bere lekua duenean, behar duzuna berehala aurkituko duzu. Kaxal, artxibategiak, armairuak... Hautatu estilo eta kolore ezberdinetako antolatzaileen artean, lanaz goza dezazun. Etiketatu guztia eta kokatu ezazu eskura gehien darabilzuna.

Izan begi bistan inspiratzen zaituena… Etxeko bulego bat izatearen abantaila etxeko erosotasuna gehitu diezaiokezula da. Argazkiak, motibatzen zaituzten aipuak, azkenengo proiektuaren oharrak... Zure bulegoan denerako dago lekua. Gela bete diezazuketen kezka baduzu, erakusketetarako lekua izatea gomendatzen dizugu, hemen ikusten duzun argazkiko ohola bezala.

Egokitu idazmahaia zure lan egiteko modura… Bulegoan idazmahaira loturik senti zaitezke; aldiz, etxean lanean ari zarenean, idazmahai bat izateak laneko eta etxeko bizitzaren arteko aldea finkatzen lagun diezazuke. Idazmahaia aukeratzen duzunean, pentsatu zure lan egiteko moduan eta egokitu altzariak zure beharretara. Bulego honetako lan-mahaia zabalgarria da, eta azalera oso zabala eskaintzen du proiektu sortzaileak burutu eta beste kideekin elkarlanean aritzeko.

Nor ari da lanean horrelako lekuan? Mia Lundström, Life At Home bildumakoeko kreazio-zuzendaria, IKEA India. «IKEA ez dago Indian oraindik. IKEA Indiako hasierako taldearen kidea naiz. Hemen ezarri nindutenean, ondo pentsatu behar izan nuen zer ninderaman. IKEA dendako ezinbesteko gauzentzat lekua egin nuen, IVAR tiraderak adibidez, hankak jarriz Indiako klima jasan dezaten. NORDEN mahaia, txundigarria, bulegoan idazmahai bezala darabildana. Talde honetako kidean horrela ibili ohi dira elkarlanean. Ezin hobea da pertsona batekin nahiz gehiagorekin berdin balio dezaken lekua izatea.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Made by
Argazkiak: Benjamin Edwards