Etxe bat bisitatzea: logela antolatua giro lasaia sortzeko
Egin zuretzat lekua, zure logela txukuntasun eta armoniaren zentzua berreskuratzeko gune bihurtuz.


Aurkitu zure gunea definitzeko modu berriak. Logela honetan, arroparako barra irekiak jantzigela moduan erabili dira. Landareen «pantaila bizi» batek berriz erosotasuna eta pribatutasuna dakar, aldi berean barruko esparrura naturaren sentsazioa ekarriz. Gau-mahai bat beharrean, Dagmara etxejabeak banku bat hautatu zuen. «Horrela, aldizkari eta libururik gogokoenak gordetzeko erabil dezaket, eta goizetan oinetakoak janzteko» Biltokiak ez du zertan beti biltoki itxura izan». Material eta kolore naturaleko ehun-gaiak, altzariak, alfonbrak eta osagarriak atseginak dira ukitzean eta armonia sentsazioa dakarte begiratzerakoan.
Gehitu goian nahiz behean ondo sentiaraziko zaituzten xehetasun praktikoak. Kako batean ipinitako zurezko esekigailu sinple bat elementu bereizgarria izan daiteke bere kabuz, baita hurrengo egunean arropa esekitzeko lekua ere. Material naturalez egindako saskiak berriz ezin hobeak dira arropa zikinarentzat edo osagarrientzat. «Pentsatu egunerokotasuna apur bat errazagoa egin dezaketen eta ikusteko atseginagoak diren gauza txikietan», dio Dagmarak.
«Ez dut dekoratzaile ikasketarik, baina nire etxeko ongizatea hobetzea beti izan da nire zaletasuna», dio Dagmarak. «Antolakuntza ongi planifikatzea, landareen bidez naturaren atal txiki bat barruko esparruetara ekartzea eta material naturalak erabiltzea: hauek dira nire aholkurik onenak, logela egunez eta gauez ongi sentiaraziko zaituen gune bihurtzeko».
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
Egileak
Barruko diseinua: Katie Phillips
Argazkiak: Polly Wreford
Jarraitu Dagmara Instagram-en: @roomor_