Etxe bat bisitatu: espazio txiki batean gaua emateko trikimailuak
Nola antolatzen duzu lagunen arteko bilera apartamentu txiki batean? Yvet eta lagunak bisitatu genituenean, mahaia izateko espazioa ez izateak ohean piknik bat egiteko ideia eman ziola azaldu zigun...


Saia zaitez ohean piknik bat egiten
Arraroa dirudi, baina paregabea da. Ohe bikoitz batek espazio nahiko du lagun batzuentzat. Praktikoagoa izan dadila, ohazala piknik mahai-zapia balitz bezala erabili dezakezu ogi apurrak hartzeko eta oherako arropa babesteko. Burkoak hormaren kontra jarri errazagoa izan dadila.
Zerbitzua mahai osagarri batean
Gainazal lau bat izan gabe, zaila da edalontziak jartzea. Ohearen ondoan mahai osagarria kokatu ezazu, edalontziak eskura egon daitezen. Normalean, Yvetek BURVIK mahaia erabiltzen du gau-mahai bezala, baina arina da eta heldulekua daukanez, paregabea da edariak uzteko leku eramangarri bezala erabiltzeko.
Jarri musika zure bilerari
Jarri musika giroa sortzeko. Musika jartzeko zerrenda bat egin zure gonbidatuen laguntzarekin. ®ENEBY Bluetooth bozgorailuarekin, oso erraza da musika konektatzea eta erreproduzitzea. «Izugarri gustatzen zait nire lagunek musikaren zerrenda egitea etxera datozenean. Nire abestirik gogokoenak chill out saio baterako ‘Don’t Bother Calling’, Moses Sumneyrena eta ‘Running’ de Abi Ociarena», dio Yvetek.
Hurbiltasunaren erosotasuna
«Uste dut etxe txikia izatea paregabea dela bileretarako. Hoberena da jesartzen garen tokiak berdin diola, beti gaude gertu» dio Yvetek. «Lagunarteko festa asko egiten ditut, lotara geratu ohi dira eta ohituta nago espazio hau partekatzera, egongelaren luzapena dela uste dut».
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
Egileak
Barruko diseinua: Ashlyn Gibson
Argazkiak: Benjamin Edwards
Jarraitu Yvet Instagram-en: @yvetvandernaalt