Saltatu

Estresik gabeko otordu berezia nola planifikatu

Jateko gonbidatuak izatea dibertigarria da, baina 10 banako soufflé noizbait prestatu behar izan ditugun guztiok pixka bat estresagarria dela dakigu... Hona hemen errekiaz arduratuz gain elkarrizketak izatea utziko dizun otordu berezia prestatzeko gida.

Mahai bat baia-tarta duen postrerako platera, kafe eta gainerako baxerarekin.
Mahai bat baia-tarta duen postrerako platera, kafe eta gainerako baxerarekin.

Planifikatu guztia

Otorduaren egunean lasaiago egon zaitezen, ahal duzun guztia aurrez prestatzea da xedea. Gonbidatuen zerrenda eta menuaren aukera aurrez egitea ideia ona izan ohi da. Horrela, gonbidapenak bidali, gonbidatuek izan ditzaketen alergiei eta gustuko duten janariari buruz informatu eta behar izango dituzun osagaiak erosi ahal izango dituzu.

Prestatu gauzak aurrez

Janari batzuk egun bat edo bi lehenago prestatzea da onena. Izan ere, su baxuan prestatzen diren platerek (currya, errekia, erregosia eta abar) zapore hobea dute egun batzuk lehenago prestatzen badira; gero berotu eta zerbitzatu besterik ez dituzu. Postreak aurrez prestatzea ere ideia ona da (edo, gutxienez, osagaiak nahastea, ondoren labean sartzeko besterik ez izateko).

Ez ezazu gonbidatuei lana emateko lotsarik izan!

Esperientziaz dakigu jende guztiak parte hartzen duenen otorduak askoz dibertigarriagoak direla. Onena gonbidatuek mahaiarekin zerikusia duten zereginak egitea da, esate baterako ardoa irekitzea edo kafea edo tostadak egitea. Mundu guztia integratzeko eta zu gutxiago nekatzeko era bat da. 

Zerbitzatu janaria senideekin egongo bazina bezala

Sukalde handi bat ez baduzu edo zure amets frustratua jatetxe batean lan egitea ez bada, jende guztiari banaka zerbitzatzea ez da erraza... Onena janaria mahaira eramatea da, gonbidatu bakoitzak nahi duena hartu dezan.

Garbiketa praktikoa

Harrikoa egin edo ontzi-garbigailua bete nahi ez baduzu, eman ura platerei eta sartu itzazu ura eta xaboia dituen ontzi batean. Horrela, hurrengo egunean harrikoa egiteko prest izango dituzu eta gonbidatuekin denbora gehiago egon zaitezke. Jendea gonbidatzea eta haiekin ez egotea ez dauka zentzurik!

Egileak
Argazkiak: Daniel Wester
Barruko esparruetarako diseinua: Therese Ericsson
Diseinu digitala: Cecilia Englund
Idazketa: James Rynd