Saltatu

Estilo naturaleko dekorazio bat lortzeko oinarrizko aholkuak

Aprobetxatu estilo naturalaren bibrazio onak, erabat deskonektatzeko zure etxean. Ahaztu mugikorraz ordu batzuez eta murgil zaitez baretasun eta erlaxatzeko paradisu honetan. Etxean dekorazio-estilo naturalista aplikatzeko oinarrizko aholkuak eskaintzen dizkizugu.

Forma desberdinetako eta kolore ahuleko hiru kuxin, egongela batean dagoen ratan naturalezko sofa batean.
Forma desberdinetako eta kolore ahuleko hiru kuxin, egongela batean dagoen ratan naturalezko sofa batean.

Badira ikusteaz gain, sentitu eta ukitu ere egiten diren dekorazioak. Horixe da material naturaletatik gehien gustatzen zaiguna, pertsonalitatea eta beren bizitza dutela. Gustatuko litzaizuke etxea horrela dekoratzea? 

Jarraian, dekoratzeko ideiak eta aholkuak emango dizkizugu, txoko txiki bat besterik ez bada ere, udaberriko joera honetan sortzeko.  

Esploratu material naturalen plazera

Bizi garen mundu digitalizatu honetan, zerbait fisikoa besarkatzea funtsezkoa da geure buruarekin berriro topo egin eta ongizatea ez galtzeko. Zentzu horretan, material naturalek asko laguntzen digute. Itsas ihia, kotoia edo zur zaharra dira dekorazio-estilo naturalista edo naturala osatzeko erabiltzen diren material batzuk. Atseginak dira ukitzeko, oso ongi ematen dute gure etxean eta, hori gutxi balitz, beste hainbat material baino jasangarriagoak dira.

Alfonbra naturalak 

Alfonbra bat izan daiteke etxeari estilo askoz naturalagoa eta goxoagoa emateko bila zabiltzan xehetasun hori. Txoko txiki honetan, LOHALS modeloa erabili dugu, jutez egindako alfonbra bat. Jutea oso material iraunkorra eta birziklagarria da. Horrela, egunen batean alfonbrarekin aspertzen bazara edo aldatu behar baduzu, ingurumena zainduz egingo duzu.  

Aholkua: ez ahaztu azpian babes irristagaitza jartzeaz, istripuak saihesteko.  

Eskuz egindako jutezko alfonbra sorta guztia ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen

Kaxa paregabeak

Kaxak, erabilgarriak izateaz gain, osagarri ezin hobeak dira etxeko edozein txokotarako. Material naturalekin egindakoak, irudian agertzen diren horiek esaterako (FRYKEN seriekoak), oso bereziak eta paregabeak dira. Itsas ihiz eginak daudenez kolore-aldaera desberdina du bakoitzak eta, beraz, ezinezkoa izango da diseinu bereko bi topatzea. Hori kontuan izanik eta eskuz eginak daudenez, zalantzarik gabe aukera ona dira etxea estilo natural batean dekoratzeko. 

Kaxek ez bazaituzte guztiz betetzen, saskiak erabil ditzakezu. Adibidez, gure FLÄDIS ere eskuz egina dago eta itsas ihiz. A! Eta KALLAX bat baduzu, KNIPSA saskiek ukitu askoz naturalagoa emango diote, eta gainera zoragarriak dira gauzak barruan gordetzeko eta guztia ordenatuta uzteko.  

Testura bereziko ehun naturalak

Material naturalak apartak dira ehunetarako, oso ongi geratzeaz gain, testura ere oso deigarria delako. Oherako arroparen, alfonbren edota kuxinen testurak leun-leunak dira. Darien zimurtasunari eta freskotasunari esker, ezinbesteko oinarrizko bihurtzen dira estilo naturaleko dekorazio baten. 

Erramio iraunkorra edo kotoizko ehuna inguruan izan beharreko ehunak dira, ez behar arrazionaletarako soilik, baita behar emozionaletarako ere. 

Zer deritzozu? Espero dugu eguraldi ona hastean hainbeste gustatzen zaigun estilo natural horretan zure etxea dekoratzeko inspiratzeko balio izango zizula. Ideia gehiago irakurtzeko gogoz geratu bazara, ez galdu hurrengo artikulua, 2020ko udaberriko denboraldi honek zer dakarkigun ezagutzeko.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.