Saltatu

Estilo landatar tradizionala gela guztietan

Estilo landatarreko etxea diseinatzen laguntzeko gustukoen ditugun ideiak bildu ditugu. Hona hemen estilo landatarreko gelak diseinatzeko elementu nagusi batzuk: lerro kurbatuak, gainazal zaharkituak, zorro lasaiak, kuxinak, zur trinko eta burdin forjatuzko altzari denboragabeak... Gainera, argazkiak jarriz estiloa gela bakoitzera egokitzea lortuko duzu.

Nola diseinatu estilo landatar tradizionaleko etxea
Nola diseinatu estilo landatar tradizionaleko etxea

Egin sukaldea atseginagoa oihalak gehituz

Vichy koadroak, marrak eta patchworka estilo landatar tradizionalean oso bereizgarriak dira. Bestalde, ehun loredunek gelei ukitu naturala ematen diete eta beste material naturalekin oso ondo konbinatzen dute, zura eta zumea, adibidez.

Jangela: konbinatu guztia

Estilo landatar informala lortzeko, konbinatu gauza leunak eta estanpatuak, artikulu zaharrak eta berriak eta marra kurbatuak eta marra zuzenak dituzten piezak. Benetan originalak diren mahaiaren aurkezpenak sortzeko, konbinatu portzelanazko pieza zaharrak modernoagoak direnekin.

Egongela: gehitu kolore-ukituak

Egin zoru, horma eta altzari handietarako zuri eta tonu neutroen aldeko apustua; ondoren, alaitu itzazu koloretako kuxinak, alfonbrak eta artelanak gehituz, edota hormaren bat oso kolore biziz margotuz. Berde eta hori argiek edo urdin eta gorri biziek gune zuriei ere berotasuna ematen diete.

Logela: lehengaiak

Etxeari itxura landatarra eman nahi badiozu, konbinatu zura harriarekin eta ehundutako zuntzekin. Logelari, aldiz, artisau-ukitua eman nahiz gero, egin burdin forjatuzko oheen, gortinetako barren eta argiztapen osagarrien aldeko apustu.

Biltokia: daukazun etxera egokitzen den aukera

Etxeari itxura landatarra eman nahi badiozu, jarri zumezko saskiak, beirazko potoak, metalezko ontziak eta zurezko apain-mahaiak. Eman bizitasuna gelei apalategi irekiak edo bainugelen produktuak ezkutatzeko oihalezko gortinak jarriz.