Dekoratzeko eta biltegiratzeko apalategiak eta apalak

Armairu ireki bat, arropa, apal eta kaxak dituen logela batean, eta kamisetak barra batean zintzilik leiho batetik.

Dekoratzeko eta biltegiratzeko apalategiak eta apalak

Ez galdu dekorazio-, antolamendu- eta biltegiratze-ideia hauek txikia bada ere txukun-txukun dagoen etxe baterako.

Soiltasuna eta ordena beti elkarrekin doaz; hori ukaezina da. Zenbat eta elementu gehiago, orduan eta anabasa handiagoa. Etxea zenbat eta «sinpleago» eta egituratuago izan, orduan eta aukera gehiago izango ditugu ahalik eta ordena handiagoa mantentzeko. Horregatik da hain garrantzitsua gauzak modu ezberdin batean planteatzea: berrantolatu espazioak, logela, armairuak eta tiraderak inoiz nagitasunik emango ez dizun era batean. Aukera onenekin konponbide onenak aurkituko dituzu!

Pilatzea eta biltegiratzea kaxa sinpleekin

Aldaketa txikiek emaitza handiak sor ditzakete. Has zaitez armairuekin. Pentsa ezazu nola eman diezaiekezun zentzu, ordena eta egitura berri bat.

Arropa-armairuez ez ezik, sukaldeko produktuekin, bainugelako armairuez, sukaldeko produktuen armairuez eta bainugelan dauden armairuez ere ari gara... Edozein egoeratan ordena hobetu daiteke, adibidez SOCKERBIT kaxak erabilita.

Sailkatu beti irizpide komun bat erabiliz, produktu baten bila zabiltzanean modu erraz batean aurkitzeko. Adibidez: gerrikoentzako kaxa bat arroparako armairuan, arropa garbitzeko produktuak dauzkan kaxa bat sukaldean edo arropa garbitzeko gelan edo gorputzaren higienerako produktuak besterik ez dauzkan kaxa bat bainugelan.

Nahi baduzu, izena dauzkaten etiketak jar ditzakezu beti ikus daitezkeen guneetan identifikatzea errazago izan dadin.

«Kolore bakarreko eta forma anitzeko kaxak aukeratzea bistarako lasaigarria den konponbidea mantentzen du»

Hiromi

«Pertsona bakoitzari korridorean bere biltegiratze-espazioa ematea espazio txiki ordenatu bat mantentzera laguntzen dio. Goizak errazagoak dira horrela»

Hiromi

Dekoratzeko eta biltegiratzeko apalategiak eta apalak

Ziurtatu espazio bertikalik galtzen ez duzula, behar izanez gero, sukaldean zein etxeko beste geletan. Nola? Apalak, errailak, kakoak eta bizitza pixka bat errazten duten egitura-motak bezalako konponbideekin.

Jakina, elementu hauek guztiakizateak ez du esan nahi toperaino bete ditzakezunik, gauzak infinituraino pilatuz. Utzi beti aire pixka bat guztien artean pasa dadin, espazioak ordenatuta eta ez kaotiko egotearen itxura izateko. Platerak eta edalontziak, adibidez, oso ordenatuta badauzkazu ere, espazio txiki batean asko gordetzen badituzu, desordenaren sentsazioa izango duzu.

Dekorazio apur bat ere gehitu dezakezu, kasu honetan landareak bezala. Dekorazioari esker, espazioari dinamismo pixka bat emango diozu eta «biltegiratzeko besterik» ez den leku baten itxura izango du.

Sukalderako potoak eta ontziak

Ordenaren sentsazioa handituko da pasta, arroz-, lekale-paketeak eta bestelako elikagaiak bistara utzi ditzakegun eta dekorazio-elementu bezala funtzionatzen duten poto homogeneoengatik ordezkatzen baditugu.

Poto hermetikoei esker, elikagaiak denbora gehiagoz mantenduko ditugu fresko; asko gehiago itxita dauden plastikozko ontzian pintza batekin mantenduko bagenitu baino.

Ez al duzu uste sukaldea dekoratzeko eta ordenatzeko eta aldi berean elikagaiak hobeto mantentzeko modu ezin hobea dela?

Etxea ordenatzeko esekitokiak

Askotan, bururatzen ez zaizkigun konponbide sinple asko eskura izaten ditugu. Armairuetan eta tiraderetan lekua hartzea saihesteko, gauza asko horman eskegi daitezke.
 
Gainera, pentsa ezazu gehienetan ez dela beharrezkoa zulorik egitea: erraz eskegi daitekeen kakotxo edo muturretako bat beste egitura bati lotuta daukan kako sinple bat besterik ez duzu behar.

Tiradera eta armairuetan espazioa husteko eskegi ditzakezun gauzen beste adibide on batzuk:
 
Sukalderako eskuzorroak eta zapiak
Aizto handiak
Espatulak eta bitsaderak bezalako sukaldeko tresnak
Bainugelan, bentosa daukaten poto batzuk jar ditzakezu, TISKEN bezala (ezinezkoa da errazago izatea), ilerako edo hortzetako eskuilak edo produktu txikiak sartzeko.
erabili itzazu hormak!

Gauza txikiak antolatzea

Maiztasun apur batekin antolatzea garrantzitsua den gauza bat osagarri txikiak dira. Izan ere, erraz galtzen dira edo edozein lekutan «botata» amaitzen dute.

SAXBORGA banatzailedun kaxei esker, gauza txiki guzti hauek sailka ditzakegu dagokien lekua aurkitzeko.

Artikulu hau interesgarria iruditu zaizu? Ezin dezakezu honako hau galdu: Aldaketa txikiekin etxea hobeto antolatzeko 7 ideia.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.