Espazio zail batetik ametsetako jantzigelara
Zure etxea izanda, leku guztia garrantzitsua da. Arraroenak barne. Hemen birentzako behar duzun guztia (eta gehiago) daukan jantzigela dotore eta aprobetxatua nola sortu ikusi dezakezu.


Edozein leku antolatzeko lehenengo urratsa zer behar den eta lekuak nola funtzionatuko duen argi zehaztea da. Lan egiten ari garen lekua oso estua da; beraz, ALGOT aukeratu dugu, armairuan zuzenean integratu daitekeen soluzio moldagarria baita. Ondoren, kontuan izan behar dituzu biltokiaren funtzioak eta diseinua. Zenbait errail, tiradera eta apal ireki behar izango dituzu arropa mota ezberdinetarako. Azkenik, sortu zuretzat erakargarria den leku bat. Guretzat, beharrezkoa da barrualdea margotzea, gortinak gehitzea lekuari pribatutasuna eta leuntasuna emateko eta alfonbrak ipintzea estilo eta erosotasuna lortzeko.
Itxuraz ezertarako balio ez duten guneei, adibidez armairuaren barrurantz begiratzen duen hormaren atal honi, erabilera eman ahal zaio. Kako batzuekin, hurrengo eguneko arropa zintzilikatzeko leku egokiena da, edo agian berriro gorde nahi ez duzuna baina oraindik garbitzeko prest ez dagoena esekitzeko.
Ezin ditugu ahaztu azken ukituak; armairu bat ere ez dago osorik apaintzeko lekurik ez badu. Hormetako bat apain-mahai bihurtu dezakezu: gorputz osoko ispilu bat jarri, argiztapen zuzena duena, makillaje eta apaingarrietarako apalak, eta alde bat orrazteko. Tabletetarako euskarri batean ere bihur genezake, bitxientzako apalategi batean, inguruan kable bat jarriz eta belarrietarako feltrozko zati bat gehituz.
Gure jantzigelak 3m x 1m neurtzen du. Zorionez, ia apalategi guztiak pertsonalizatu eta doitu daitezke tamaina guztietako armairuetara egokitzeko.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
Egileak
Barruko diseinua: Rita Mestre
Argazkiak: Thommy Bengtsson
Testua: Vanessa Algotsson