Saltatu

3 etxeko lanerako gune motibatzaile eta praktiko

Oporrak amaitzean, berriz ere moldatu behar izaten gara lan-ordutegietara. Ematen ez duen arren, giroak asko laguntzen du; hortaz, etxetik lan egiten baduzu, garrantzitsua da zure lanerako gunea behar bezala prestatzea, lanerako buelta askoz errazagoa izateko. Zenbait ideia ematen dizkizugu den-dena prestatzen hasteko. Apuntatu!  

1. Partekatutako lanerako gunea etxean

 

Zure pisukideek, bikoteak edo beste senideren batek ere etxetik lan egiten badute, zergatik ez duzue partekatutako bulego bat sortzen? Horrelako espazio batekin, zuen lankideekin bulego erreal batean zaudetenaren sentsazioa izango duzue eta giroak umore onez egoten lagunduko dizue. Elkar motibatuko zarete eta oporretatik bueltatzea ez da hain gogorra izango.

Lanerako gunea muntatzeko lehenengo urratsa lekua aukeratzea izango da. Onena da etxeko espazio komun bat izatea, adibidez, egongela edo jangela. Bertan, mahai handi bat instala dezakezue eta bakoitza alde batean jarri, lan egiteko espazio nahikoa duzuela ziurtatuz. Garrantzitsua da mahaia gauzez ez betetzea, bestearen parte ez inbaditzeko eta modu antolatuagoan lan egin ahal izateko.

Aulkiei dagokienez, garrantzitsua da erosoak izatea eta bizkarraldea eta gurpilak edukitzea, uneren batean lekuz aldatu behar izatekotan, erraztasunez mugitu ahal izateko 

Mahaia zuen materialik gabe uztea askoz errazagoa izateko, hoberena da gurpilak dituen tiradera-altzari bat erosteaBiltegiratze gehigarriko espazio honek zuen dokumentuak askoz hobeto antolatzea eta horiek erraztasunez eskuratu ahal izatea ahalbidetuko dizue, leku batetik bestera mugitu ahalko duzuelako. Gainera, ikusten duzun bezala, tiradera bakoitza etiketa dezakezue, bakoitzak argi edukitzeko zeintzuk diren bereak eta askoz errazagoa izan dadin partekatzea. 

Garrantzitsua da bulegoa muntatzen duzuen guneak argi naturala edukitzea; hala ere, komeni zaizue lanparak ere jartzea, behar duzuenean argiztapen artifizial gehigarria edukitzeko. NYMÅNE bezalako zutikako lanpara bat aukera paregabea izan daiteke, ez baitu mahaian espaziorik okupatzen eta mugikortasun nahikoa emango dizuelako argia behar duzuen lekuan lortzeko.  

Oholak jartzea ere oso erabilgarria izan daiteke, bertan eskegitzeko zuen proiektuei buruzko dokumentuak, inspirazio-ideiak, egutegiak edo oroigarriak. Aurrekoaz gain, gune horren gainean argi-fokuak jartzen badituzue, are hobeto! Horrela, beti izango duzue begien bistan eta ondo argiztatuta egunero landu behar duzuen hori.

Partekatutako espazio bat denez, gure aholkua da bakoitzaren gunea mugatzea, gaizki-ulertzerik ez egoteko eta harmonia egon dadin lan egiten duzuen bitartean.  

2. Lanerako gune alaia eta merkea etxean 

 

Errutinara itzultzea zaila egiten bazaizu eta, gainera, etxetik lan egitea berria bada zuretzat, apuntatu! Ideia honekin, bulego bat muntatu ahalko duzu oso merke eta kolore-ukitu batekin, egun bakoitzari alaitasun handiagoz aurre egiten lagunduko dizuna.

Oraingoan ere bai, egin beharreko lehendabiziko gauza bulegoa muntatzeko espazioa aukeratzea izango da. Oso garrantzitsua da argi naturala egotea;l izan ere, bestela, ez dugu lortuko bilatzen ari garen espazio motibatzaile hori. Behin espazioa aurkituta, hauxe besterik ez duzu beharko: ohol bat; tiradera-altzari bat; hanka batzuk (hobe kolore deigarri batekoak badira) eta gurpilak dituen aulki eroso bat. Bertan ordu asko igaroko dituzunez, gomendatzen dizugu argazkikoa bezalako kuxin bat jartzea, beste kolore-ukitu bat emango diona zure bulego txikiari.  

 

Biltokia beharko duzunez eta agian ez duzunez espazio askorik izango, onena da hurbileko hormaren bat aprobetxatzea zure tiradera-altzariak eta apalategiak jartzeko. EKET bezalako modulu-biltokiak erabiltzen badituzu, egungo premien arabera munta dezakezu eta aurrerago handitu, baldin eta zuk zeuk edo familiako beste kideren batek espazio gehiago behar baduzue. Konponbide honek konbinazio desberdinak sortzea eta, hortaz, espazioa ahalik eta gehien aprobetxatzea ahalbidetuko dizue.  

Aurretik adierazi dugun bezala, kontzentratu ahal izateko etaerrazagoa izan dadin lanera bueltatzea, oso garrantzitsua da zure mahaian ordena mantentzea. Hormaren gunean jartzen dituzun tiradera-altzariak eta antolatzaileak berebizikoak dira horretarako, baina, zure ideiak ordenatzeko, agian komeni zaizu SVENSÅS bezalako ohol bat edo arbela bat jartzea, egunero gogoratu behar duzun guztia bertan apuntatzeko. Horrela, zure burua askatuko duzu eta askoz hobeto lan egingo duzu.  

3. Lanerako gunea etxean, baina aire zabalean  

 

Oporretatik errutinarako trantsizioa errazagoa izatea lortzeko modu on bat da etxeko bulegoa terraza bezalako espazio batera eramatea. Bulegoa bertan jartzen baduzu, askoz argi gehiago izango duzu eta eguraldi oneko azken asteak aprobetxatuko dituzu lan egiten duzun bitartean.

Baliteke bertan urte osorako ez instalatzea; horregatik, etxearen parte horretan jateko edo afaltzeko duzun mahaia aprobetxa dezakezu eta kuxin bat jar dezakezu, aulkia lan egiteko erosoagoa izan dadin. Gustura ez bazaude, beti daukazu aukera gurpilak dituen idazmahairako aulki bat jartzeko aldi baterako, erraztasunez mugitu ahalko duzuna leku batetik bestera.

Horrez gain, agian komeni zaizu gurpilak dituen tiradera-altzari bat edo orgatxo osagarri bat edukitzea, beharko duzun materiala gordetzeko eta, behar duzunean, barrutik kanpora ateratzeko.

Zure terraza itxia bada, denbora gehiago luzatu ahalko duzu zure bulego-espazioa eta, horrela, argi askorekin eta giro onean lan egingo duzu egunero.

Ez kezkatu espazio hau arropa garbitzea bezalako etxeko beste lan batzuetarako erabiltzen baduzu; izan ere, gunea eta zeregin bakoitzerako behar dituzun denborak ondo antolatzen badituzu, ez duzu zertan arazorik eduki. Izan ere, biltegiratze-gune bat baduzu, zure bulegoko materiala gordetzeko leku bat erreserba dezakezu. 2x1!   

Zer iruditu zaizkizu ideia horiek? Oraindik ere bultzada bat behar baduzu etxean zure lanerako espazioa muntatzeko, ez ezazu bideo hau galdu.  

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.