Esan agur tiraderen hondoko kaosari
Konturatu ez bazara ere, tiraderak etxe barruko zulo beltz txikiak bezalakoak dira. Itxita egoten direnez, objektuak, paperak eta giltzak pilatzen ditugu, bai eta non kokatu edo nola antolatu ez dakigun hainbat gauza ere. Bukaeran, denak nahastu egiten dira eta denbora luzea galtzen dugu horien bila.
Ikerketa zientifiko ugarik frogatu dutenez, ordena fisikoak bake mentala ekartzen du, eta, nork ez du bake mental apur bat behar gaur egun?
IKEA-n, zuen ongizatea zain dezazuen, etxeaz goza dezazuen eta bizi-estilo lasai bat izan dezazuen nahi dugu, horregatik, antolaketarako eta biltegiratzerako hainbat konponbide ditugu ordenatzen zail samarrak diren txoko guztietarako.
Hauxe azalduko dizugu: nola erabili kutxak eta bestelako antolatzaileak komodetan eta tiraderetan, etxeko edozein ataletan edo armairu baten barruan, bai eta gau-mahaietan ere, Mary Poppins-en poltsa-barrua bezalakoak izan ez daitezen.
IKEA-ko antolaketa-metodoa

- Produktuen informazio orria
- Gauzak antolatzen hasteko lehenengo pausua hauxe da: antolatu beharreko guztia sailkatzea eta kategorizatzea. Objektuak erabileraren, maiztasunaren edo helburuaren arabera sailka ditzakezu.
- Murriztu, birziklatu edo berrerabili jada behar ez dituzun, gustatzen ez zaizkizun edo apurtuta zein kaltetuta duden gauzak.
- Zenbatu gorde nahi duzuna eta neurtu erabiliko duzun espazioa. Horrela, tiraderaren zentimetro bakoitza aprobetxatuko duzu eta edukiera handituko duzu.
- Aukeratu espazio aproposena zure gauzak jartzeko: tiradera barruan, armairu gainean, pertxetan... kontuan izan zure etxeak eskaintzen dituen aukera guztiak.
- Aukeratu nahi duzun eta egokiena den biltegiratze-sistema okupatuko duzun espaziorako.
Kutxak, gure lagunik onenak
Tiraderak antolatu nahi ditugunean, kutxak gure lagunik onenak dira. Badakigu zer kutxa-mota behar duzun espazio bakoitzerako, beraz, gustukoen duzun materiala besterik ez duzu aukeratu behar: metala, zura, errafia... eta kutxak jartzeko tokia.
Tiradera txukun-txukunak

- Produktuen informazio orria
Aurreko pausuak bete ondoren eta behin kutxak aukeratuta, zure arropa eta osagarriak armairu barruan, tiraderan edo gau-mahaian kokatzen has zaitezke.
Adibidez, SKUBB kutxak apartak dira barruko arropa, kamisetak edo beste sasoi bateko arropa gordetzeko. Horrela, erraza baino errazagoa izango da armairu-aldaketa egitea eta egunero zer jantzi erabakitzea.
Geldialdi espresa bainugelan
Tiraderetan ordena mantentzeari dagokionez, GODMORGON kutxak benetako izarrak dira. Gardenak direnez, tiradera irekitzean kosmetiko eta higienerako produktu guztiak ikus daitezke, hortaz, bost minutu gehiago lo egin ahalko duzu, ez baituzu ia denborarik galduko orrazten edo makillatzen zarenean.
Lanerako eremua ahaztu gabe!
Arropa eta higienerako produktuekin gertatzen den bezala, paperek, liburuek eta lanabesek erabilera eta espazio jakin bat eduki behar dute etxean, denak ondo funtziona dezan.
KUGGIS kutxak gure aukera gustukoenetako bat dira. Askotarikoak eta erabilera anitzekoak direnez, ederto geratzen dira edozein espaziotan.
Milaka aukera daude; kutxak saskiekin edo beirazko potoekin konbina ditzakezu, edo zure osagarriak apaingarri gisa erabili, esaterako, poltsak, eguzkitako betaurrekoak edo erlojuak.
Antolatu jaki-tokia ere
Antolaketa-metodoko honekin jarraituz, ezinbestekoa da jaki-tokia kategoriaka antolatzea. Produktu guztiak nahastuta gordetzen badituzu, zailagoa izango da baten bat iraungiko dela ikustea, eta janari gehiago botako duzu.
Aukera onena jaki bakoitza kategoriaka sailkatzea da; adibidez, lekaleak apal batean jarri, eta produktu freskoak, eskura geratuko zaizun apal batean. Hona hemen beste puntu garrantzitsu bat: gehien kontsumitzen dituzun jakiek eskura egon behar dute, eta goiko apaletan egunero behar ez duzuna jar dezakezu.
Gainera, dena erraz aurki dezazun, beira gardenezko ontziak erabili beharko zenituzke. Edukia edo produktuaren iraungitze-data idatz zenezake. Hona hemen esteka bat gure poto eta ontzi guztietara, badaezpada zure jaki-tokia edo sukaldea antolatzeko edukiontziak behar dituzun!
Badakizu 5.000 ordu baino gehiago galtzen ditugula etxean gauzak bilatzen? Kopuru horretara iritsi bazara, espero dugu zifra hori murriztea zure ongizatean inbertitu ahal dezazun.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausart zaitez zu ere bai! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero, ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, indargabetu egiten dira IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea.