Eduki nagusira joan
Etxeko dekorazioa udazkenean

4 ideia udazkenean etxeko dekorazioa berritzeko

Udako egun luze eta lasaiak bukatu dira, baina ez larritu! Sentsazio hori berpitz dezakezu etxea argiz eta epeltasunez betez. Giro-argiztapenari eta ehun leunei esker, etxea oasi eroso bihur dezakezu. Har itzazu ideia hauek kontuan udazkenean dekorazioa berritzeko.

Ohikoa da pentsatzea denbora eta diru asko behar dugula etxeko dekorazioa berritzeko. Hori dela eta, gehienetan etxeko ongizatea hobetzen duten horrelako aldaketak geroratzen ditugu, gastu gehiagori aurre egiteko une egokia ez dela pentsatzen dugulako.

Baina egia esan, gune bateko dekorazioa berritzea edo ukitu desberdin bat ematea ez da zertan garestia izan, edo ez du ardura asko eskatu behar. Ez duzu uste? Jarraian, dekorazioa aldaketa txikiekin nola berritu dezakezun erakutsiko dizugu. Apuntatu!

1. Udazkeneko koloretako tapakiak eta kuxinak

 

Sofa eta ohea protagonistak izaten dira egongelan edo logelan; hori dela eta, gela horietako dekorazioa berritu nahi baduzu, bi elementu horietan arreta jarri beharko duzu. Ukitu erabat desberdina emateko, osagarriak aldatzea besterik ez duzu behar. Orain hotza datorrenez, onena da gela horri eman nahi diozun estiloari egokitzen diren tapaki eta kuxin berriak aukeratzea.

Oraingo honetan, udazkenari lotutako gaia dugunez, gure aholkua da urtaro honetan naturan nagusitzen diren koloreak aukeratzea, hala nola, laranja, marroia edo berde ahulak. Horiei esker, konbinazio desberdinak sortzeaz gain, sofari edo oheari itxura are atseginagoa emango diozu.

Tapaki bat baino gehiago jartzen baduzu eta haiek erabiltzen ez dituzun bitartean leku asko hartzerik nahi ez baduzu, ideia ona izan daiteke tapakiak gordetzeko saski bat edukitzea. Berotasuna gehitu eta udazken-ukitua lortu nahi baduzu, ratanezko saskiak erabiltzea gomendatzen dizugu.

2. Alfonbra: apaingarri bat baino gehiago

 

Alfonbra bat ez da dekorazio-elementu bat soilik. Gelak argiz betetzeko eta zoru hotzei berotasuna emateko balio dute, edo erlaxatzeko gehien gustatzen zaizun lekua bihur daiteke, te bat hartu edo liburu bat irakurri bitartean. Hori dela eta, alfonbra ezinbesteko artikulu bat da etxeko dekorazioa berritzeko udazkenean. Elementu garrantzitsuenetako bat izango da zuk nahi duzun gela janzteko eta hotza egiten hasten denean guztiok bilatzen dugun erosotasuna gehitzeko.

Tapakiekin eta kuxinekin gertatzen den bezala, aukeratzen duzun diseinuak bat egin behar du lortu nahi duzun estetikarekin. Kasu honetan, argitasuna ematen duen tonu gordin eta argia aukeratzea gomendatzen dizugu. Ilunago bat nahi baduzu, lehen aipatutako sorta kromatikoa erabil dezakezu (laranjak, marroiak, etab.).

Materialei dagokienez, gure gustukoenak zuntz naturalak dira, leunak eta iraunkorrak direlako. Oso atseginak dira ukitzeko!

3. Dekorazio-xehetasunak giroa sortzeko

Beste era erraz bat udazkena eta natura etxera hurbiltzeko urtaro honekin zerikusia duten dekorazio-xehetasun txikiak erabiltzea da.

Adibidez, udazkeneko adarrak edo loreak pitxerretan jar ditzakezu etxeko gune desberdinetan (atarian, logelako komodan, etab.). Trikimailu hau gela desberdinetan erabiltzen baduzu, etxe osoko dekorazioa lotuta egongo da eta gela guztiek antzeko estiloa izango dute. Noski, aldaerak gehi ditzakezu gela bakoitzean emaitza askoz bereziagoa lortzeko, adibidez, pitxer edo lore desberdinak aukeratuz. Lore artifizialak erabiltzea gomendatzen dizugu. Horrela, hurrengoan berriro erabili ahal izango dituzu.

4. Jolastu argiztapenarekin

Egunak laburragoak eta gauak luzeagoak direnean, udako argia eta berotasuna faltan sentitzen ditugu. Gehitu giro-argiztapena izkina ilunetan; horrela, gelek berotasun handiagoa izateaz gain, askoz erosoagoak irudituko dute.

Eta udari hasiera ematen dioten San Juan eguneko suak faltan botatzen badituzu, etxean efektu berdina lor dezakezu modu seguruan LED kandelak elkartuz eta girlanda argitsuak beirazko kupula batzuen azpian ipiniz. Berehala giro atsegina sortuko duzu nahi duzun tokian eta unean.

Ikus dezakezunez, aldaketa txikiekin asko lor dezakezu. Ez dago aitzakiarik etxeari ukitu desberdina ez emateko denboraldi bakoitzean! Inspirazio gehiago behar izanez gero, eman begirada bat artikulu hauei.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.