Saltatu

IKEA-rekin Janaria Prestatzen: entsalada epela zerealekin

Ez da entsalada goxo bat prestatzeko ideia erraz eta berezi bat aurkezten dizugun lehen aldia, baina, ziur errezeta honekin berriz ere harritu egingo zarela. Zer den jakin nahi duzu?

Gaur, #IKEArekinJanariaPrestatzen sailean, osagai berezi, nutritiboa eta osasuntsua duen entsalada epela egiten erakutsiko dizugu: entsalada epela zerealekin. Ez galdu urratsez urrats eta azkar batean errezeta erraza egiteko jarraibideak!

Ezagutu gure chef-a

Bueltan da Julio Fernández! Oroitzen al dituzu bere errezetak? Izokin-bolak mostaza gozo eta ezamihiluarekin egiten irakatsi zigun. Gero, berriz harritu gintuen bere laranja-chutney saltsaz lagundutako ganba zurituen tostadarekin. Bere azken errezeta kroketa begano itzelak izan ziren. 

Ez duzu oraindik gure chef-a ezagutzen? Ea bada... Juliok sei urte daramatza IKEA FOOD-en lanean eta, gaur egun, Madrilgo IKEA Goya dendako jatetxean Kitchen Specialist da. Txikitatik, Julio sukaldaritzako zale amorratua izan da, eta etengabe dago ikasi nahian. Hain justu, sukaldeburu izateko ikasketak egiten ari da Ostalaritza eta Turismo Eskolan (ESAH).

Gainera, errezeta-blog pertsonal bat du, eta bazkariak eta afariak prestatzeko ideia mordoa aurkituko duzu bertan. Bere hitzetan, blogean “guztiok egiteko moduko sukaldaritza erraza aurkitu duzu, baina ukitu donge batekin”. Tentagarria, ezta? Eman begiratu bat!: www.laollacanalla.com

Gaurkoan, Juliok bere sukaldeko dohain eta esperientziarekin limurtuko gaitu errezeta honen sekretu guztiak ezagutzeko. Goazen bada mantalaren bila eta, kozinatzera!

Zailtasun-maila: txikia

Prestatzeko denbora: 1 ordu 

Itxarote-denbora: 5 min.

Osagaiak 4 mahaikiderentzat

  • 1 BÄSTISAR ziza eta zereal mix pakete
  • 300g kalabaza
  • 200g de erremolatxa
  • Tipula 1
  • 8 cherry tomate
  • 1 granada
  • Oreganoa
  • Gatza
  • Ozpina
  • Oliba-olio birjina estra

Osagairen bat falta zaizu? Ez kezkatu, sartu gure denda suediarrean eta lortu entsalada epela egiteko osagai guztiak.

Entsalada epela egiteko prestaketa

Entsalada goxo honen osagai nagusiarekin hasiko gara, zerealekin, alegia. 

  • Lapiko batean 250ml ur jarriko ditugu eta BÄSTISAR ziza eta zereal nahasketa gehituko diogu.
  • Urak irakin arte. 
  • Irakitean, estali egin behar da lapikoa eta su berotik kendu. Beratzen utziko dugu 10 minutuz, ireki gabe.

Jarraian, entsalada epelaren oinarria lagunduko duten barazkien txanda da.

  • Labea 200 bat gradutan berotu. 
  • Laban on baten laguntzaz, kalabaza eta erremolatxa zati handietan moztuko dugu. 
  • Laberako azpila batean, zatiak jarri eta gatza eta olioa jarriko diegu. 30-40 bat minutuz erreko ditugu.
  • Xamur daudenean, baina oraindik desegiten ez direnean, labetik aterako ditugu.
  • Orain, tipula juliana erara moztu eta cherry tomateak zartagin bero batean salteatuko ditugu.
  • Ozpin zirrista bat eta gatza gehitu eta loditu arte utziko dugu.

Ozpin-olioa egiteko jarraibideak

  • Sukaldeko katilu handi batean, 3/4 olio parte eta 1/4 ozpin parte nahastu. Ez kezkatu neurriak zehatzak ez badira, gutxi gora-beherako neurriekin aski da. 
  • Katilu berean oreganoa jarri.
  • Gatza (nahieran) gehitu.
  • Osagarri guztiak nahastu, ondo integratu daitezen.

Zerbitzatzeko modua

Osagai guztiak prest ditugunean, gure entsalada epela zerbitzatzeko unea heldu da. Juliok hala egiten du:

  • Osagai guztiak zerealen gainean nahastu. Tomateak amaierarako utzi.
  • Nahastu dena.
  • Uztail edo katilu batean nahasketa jarri eta, koilara baten laguntzaz, trinko geratu dadin indarra egingo dugu. 
  • Moldea kendu. 
  • Granada ale batzuk gehituko dizkiogu ukitu kurruskari eta gozoa emateko.
  • Tomatea eta perrexila jarri. 
  • Azkenik, plater honen ukitu harrigarria, kalabaza pipa erreak jarriko ditugu. Zapore zoragarria ematen diote. Ikusten duzunez, dena aprobetxatzen dugu hemen!

Zer deritzozu? Prestatu plater itzelak errezeta erraz hauekin inolako arazorik gabe kozinatzeko, profesionalen moduko emaitzekin.

A! Ez ahaztu sare sozialen bitartez zure errezetak gurekin partekatzen honako traol-hitz honekin: #IKEArekinJanariaPrestatzen Zuen sorkuntzak pozarren ikusiko ditugu!

Ez galdu gure errezeta gozo guztiak.

    Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.