Saltatu

Eman ongietorria ezkontza-sasoiari estiloarekin

Ezkontzek bi munduen gauzarik onenak irudikatzen dituzte. Bi pertsona eternitate osorako elkartuko dira, hemen eta orain. Gure kasuan, ideia denboragabeak 2019 udaberrian irudimena suspertzen dituzten kolore eta materialekin lotu genituen.

Mahai biribil baterako dekorazio erromantikoa; mahaia tul zuriz estalita dago eta basa-loreak eta eukalipto hostoak dauzkan pitxerra du gainean.
Mahai biribil baterako dekorazio erromantikoa; mahaia tul zuriz estalita dago eta basa-loreak eta eukalipto hostoak dauzkan pitxerra du gainean.

Bikote paregabe baterako leku paregabea

Ezkontzako pergola bizitza osorako oroitzapenen eszenatokia da. Honako hau egiteko, kolore zuriko eta urdineko ehun leunak erabili ditugu. Zeremonia bukatzerakoan, gonbidatuek argazki-estudio gisa erabili ahal izango dute. Eukalipto adarrek (ratanezko saski batean) berde-urdinxka tonu ederra emateen dute, eta hostoak arroza ordezkatzeko erabili daitezke ezkondu berriei harrera egiteko.

Ez dago ezkontza bat baino bereziagoa den ezer, baina horrek ez du esan nahi gauza guztiak berriak izan behar direla. Material natural eta berrerabiliei esker, ospakizuna oraindik paregabe eta ahaztezinagoa izan daiteke.

Elin Stierna, IKEA taldeko dekoratzailea

Sortu giro ezin hobea mahaia bakarrik prestatuz

Tonu zuriak eta urdinak baxeran islatzen dira, oraindik mediterraneoagoa den ukitua emanez. Gainerako dekorazioak, oihalak eta apaingarri loredun ugari dituena, gaiaren elementu organiko eta jasangarriak nabarmentzen ditu.

Alaia, tolesgarria, funtzionala

Adierazpen handia praktikoa izanez gero, oraindik hobeagoa da. Bildu aulki tolesgarriak gaiaren koloreekin (baita motibo erromantikoekin ere, noski) bat datozen oihalekin. Banketea bukatzerakoan, mahaiak eta eserlekuak bi minututan kendu ahal izango dituzu gonbidatuek nahi duten guztia dantzatu dezaketen.

Bistarako banketea (baita gozozaleentzat ere)

Baliteke festaren amaiera hurbil egotea, baina oraindik inpresio ona sortu dezakezu. Ideia originalek erosi berria den zerbait baino arrakasta handiagoa izan ohi dute. Pentsatu jadanik dauzkazun gauzekin zer egin dezakezun, esate baterako komoda bat postre-mahai paregabea bihurtzea, edalontzietan eta plateretan gozokiak jarriz (erabili itsasgarria egonkortasun handiagoa lortzeko).

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Egileak
Dekorazioa: Elin Stierna
Argazkiak: Fredrik Sweger
Testua: Henrik Annemark