Eduki nagusira joan

Eltzeak eta zartaginak mantentzeko aholkuak

Eltzeen eta zartaginen bizitza luzatu nahi duzu? Ikasi mantentzeko trikimailu hauek, eta eltzeek eta zartaginek askoz ere denbora gehiago iraungo dizute.  
Bizitza luzea izan dezatela sukaldeko tresnek! 

IKEA eltzeen eta zartaginen sorta
IKEA eltzeen eta zartaginen sorta

    Ikusi gure bideoa!

    Inoiz gertatu zaizu kalitate hobeko eltze edo zartagin bat erosi eta berehala hondatzea? Zer dela-eta gertatzen da? Gehienetan, ez delako behar den bezala erabili, garbitu edo mantendu. Baina ez kezkatu!
    Oinarrizko aholku sorta oso erraza prestatu dugu, horrelako arazoak berriro ez izateko eta sukaldean egindako inbertsioek irauteko. Entzun da sukaldean? Goazen, bada!

    IKEA altzairu herdoilgaitzezko eltzea

    Sinetsi ez arren, irakurri jarraibideak

    Eltzea edo zartagina aukeratzeko erabaki garrantzitsua hartu eta zure sukaldeko estilorako eta maiztasunerako hoberen egokitzen den produktua dela argi izan ostean, iritsi da nola zaindu ikasteko unea.

    Badakigu: ez zaizkigu jarraibideak irakurtzea gustatzen… baina batzuetan irakurri egin behar dira. Eta dirua zerbait erosten inbertitu ostean, zergatik ez duzu amortizatzen modu onenean?

    IKEA eltze eta zartagin guztiek jarraibide-liburuxka txiki bat eta produktuak zaintzen lagunduko dizuten oinarrizko aholku batzuk dituzte. Oro har, lehen aldiz erabili baino lehen produktuari ura pasatzea, xukatzea eta ongi garbitzea gomendatzen dizugu. Eta, horretarako, eltzea edo zartagina zein materialekin egin den eta, gainera, ez itsasteko estaldura duen ala ez jakin behar duzu.

    Beraz, material bakoitza banan-banan berrikusiko dugu:

    Gogoratu prezioaren etiketan, apaleko etiketan eta, produktua bilduta badago, bilgarrian adierazten dela produktua nola garbitu behar den eta zein plaka motarako den egokia.

    Altzairu herdoilgaitzezko eltzeak eta zartaginak

    Altzairu herdoilgaitzezko eltzeek eta zartaginek oso ongi jasaten dituzte kolpeak, eta bizitza luzea dute. Zein dira profezia hori betetzeko oinarrizko aholkuak?

    Apuntatu:

    • Ez erabili inoiz altzairu-ilerik edo altzairu-hautsik garbitzeko; baliteke marratzea.
    • Itsaspen-aurkako estaldura bat ez badute, ontzi-garbigailuan garbi ditzakezu.
    • Janaria oinarrian itsatsita geratzen bada, bota garbigailu apur bat. Gehitu ura eta jarri berotzen. Utzi irakiten, eta erraz garbitu ahal izango duzu.
    • Uraren kareak, ur gaziak, limoiak eta ozpinak orbanak agian orbanak utziko dituzte metalean. Orban horiek saihesteko, lehortu produktua garbitu eta berehala. Urari irakiten utzi ondoren ere bota ditzakezu gatza eta limoia.
    • TRIKIMAILU BAT: Orbanek hor jarraitzen badute, garbitu ur-ozpinarekin. Bota ozpin apur bat eltzean edo zartaginean, eta irakin. Koilarakada bat ozpin bota behar da ur-litro bakoitzeko, Perfektu geratuko da.

    SENSUELL, estimatzen ez den hori

    Altzairu herdoilgaitzezko produktuen lerroari jarraikiz, gure produktu nagusien, baina aldi berean estimatzen ez den, serie bati buruz hitz egiteko baliatuko dugu: SENSUELL eltze eta zartagin profesionalen seriea.

    Izan ere, lerro horrek, mantentzeko oso erraza bada ere (oso erraz garbitzen delako eta plaka mota guztietara moldatzen delako, baita indukziora ere), erabiltzeko modu desberdin samarra du IKEA-ko gainerako eltze eta zartaginenekin alderatuta. Janaria itsasten zaizu? Trikimailu bat dugu gehiago ez gertatzeko.

    Zartaginaren gainazala itsaspen-aurkakoa denez, errazagoa da janaria itsatsi eta erretzea, behar bezala erabiltzen ez bada. Emaitza onenak lortzeko sekretua da lehenik zartagina su bizian berotzea eta, ondoren, tenperatura erdira jaistea janaria prestatzen hasi baino lehen. Eta kito! Ez duzu arazorik izango SENSUELL produktuekin.

    Aluminiozko eltzeak eta zartaginak

    Bero-eroale aparta izateaz gain, aluminioa arina da eta ez da erraz herdoiltzen. Alabaina, hauskorragoa denez, kontuz ibili behar da ez marratzeko. Hauek dira mantentzeko aholku batzuk:

    • Ezin dira ontzi-garbigailuan sartu. Beraz, garbi itzazu beti eskuz.
    • Lehortu garbitu eta gero, distira mantentzeko.
    • Itsaspen-aurkako estaldurarik ez badu, ez erabili elikagai azidorik (tomatea edo limoia, esaterako), eltzearen edo zartaginaren oxido-geruzari ez eragiteko. A! Eta ez utzi janaria bertan denbora luzean, materialak distira ez galtzeko.
    • Erabili zurezko edo plastikozko tresnak, ertz zorrotzik gabekoak, aluminioa ez marratzeko.
    • TRIKIMAILU BAT: Erabili babes bat, segurtasun handiagoz pilatuta gordetzeko.

    Burdinurtuzko eltzeak eta zartaginak

    Ezagutzen duzu “urteekin hobera egiten duzu” esaera? Bada, horixe aplika dakieke material honetako sukaldeko tresnei. Burdinurtua eltzeak eta zartaginak egiteko material tradizionaletako bat da. Iraunkorra da eta oso ongi gorritzen eta frijitzen ditu elikagaiak. Eta aipatu dugun moduan, materiala hobetu egiten da erabili ahala. Badakizu zergatik? Material hau tratatu gabea delako eta prestatzen duzun janariaren koipe-hondarrak xurgatzen dituelako, hurrengoaren emaitza hobetuz.

    Produktu horiek zaintzeko baldintzak hauek dira:

    • Ez erabili ontzi-garbigailua garbitzeko.
    • Belaki gogorrak edo altzairu-ileak erabil daitezke garbitzeko. Alabaina, ez erabili garbigarri gehiegi, lehortzean materiala honda dezakeelako ongi kentzen ez bada.
    • Tratatu gabeko burdinurtuzko zartaginak eta eltzeak beti ondu behar dira. Esmaltatu gabeko estaldura badute, ez da beharrezkoa.
    • Eltzearen edo zartaginaren esmaltea distiratsua beharrean matea bada, koipeztatu apur bat olioarekin erabili baino lehen. Eta aldian behin, errepasatu oliotan bustitako paper apur batekin erabili ostean.
    • TRIKIMAILU BAT: bota gatz apur bat zartaginean edo eltzean (geratzen den koipe guztia xurgatzeko) eta garbitu sukaldeko paperarekin edo zapi batekin. Horrela, erabat garbituko dela ziurtatuko duzu.

    Itsaspen-aurkako estaldura duten eltzeak eta zartaginak garbitzea

    Itsaspen-aurkako estaldura duten produktuak oso egokiak dira janaria ez erretzeko edo itsasteko. Hala ere, batzuetan ezinezkoa den ezbeharra saihestea. Zartagina garbitzeko erabili ur epela, garbigarria eta belaki leun bat, itsaspen-aurkako estaldura ez marratzeko.

    Zartaginak edo eltzeak kendu ezin diren erretako janari-hondarrak baditu apuntatu behin eta berriro erre eta zure platerak hondatu besterik egiten ez dituen hondar horiek erabat kentzeko trikimailu hau.

    Bete eltzea edo zartagina ur beroarekin eta gehitu 4 edo 5 koilarakada garbigarri. Jarri sutan eta irakinarazi edukia. Mugitu zurezko edo plastikozko koilara edo espatula batekin eta arraspatu janari-hondarrak. Minutu batzuk igarotakoan, koipe guztia disolbatu egingo da, eta erantsitako zikinkeria askatu. Hori egin ostean, garbi ezazu beti bezala. Lehortu ostean, berriro koipeztatu beharko duzu.

    Eltze eta zartaginen material mota bakoitzerako aholkuak berrikusi ostean, ongi etorriko zaizu jakitea edozein produktu erabiltzeko oinarrizko eta funtsezko hiru arau, haien materiala edozein izanik ere.

    1- Utz itzazu hozten garbitu baino lehen

    Inoiz jarri duzu zartagina edo eltzea zuzenean ur hotzeko edo epeleko txorrotaren azpian? Jakin ezazu horixe dela akats handienetako bat, baita gure sukaldeko tresnak azkarrago hondatzea eragiten duten arrazoietako bat ere. Ur hotzaren keinu soil horrek are gehiago itsats ditzake janari-hondarrak, eta zartagina deformatu ere bai.

    Normalean, tresna horien oinarriak forma konkaboa du, eta plano bihurtzen da berotzean eta zabaldu. Horrela, zartaginak edo eltzeak ez badute nahikoa denbora bere jatorrizko formara itzultzeko, baliteke irregular geratzea eta behar bezain egonkor ez izatea. Beraz, badakizu, utzi hozten garbitu baino lehen.

    2- Ez gorde janaririk barnean

    Gogoratu eltzeak eta zartaginak janaria prestatzeko diseinatu direla eta ez elikagaiak gordetzeko. Elikagai ugarik zartaginak eta eltzeak tindatu eta koloregabetu ditzakete, denbora gehiegi edukiz gero. Bertan utzi ordez, erabili beirazko ontzi eta tuperrak janaria egoki eta lehen egunean bezain goxo mantentzeko.

     

    3- Ez pilatu babesik gabe

    Eta, azkenik, gogoratu eltzeak eta zartaginak behar den moduan gordetzeaz; bestela, orain arteko zaintza guztiak alferrikakoak izango dira. Izan ere, bata bestearen gainean pilatzen baditugu, zartagina edo eltzea nahi gabe marratu dezakegu bata bestearen barnean sartzean, eta, horrela, pixkanaka itsaspen-aurkako estaldura desagertu egingo da.

    Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.