Ezusteko gosaria prestatzeko ideiak
Ba al da norbait egunari hasiera emateko gosari on bat atsegin ez duenik? Norbaiti oparitxo bat egin nahi badiozu, zuk zeuk prestatutako ezusteko gosaria baino modu hoberik ez dago. Bere gustuen arabera pertsonaliza dezakezu, eguna ezin hobeto has dezan. Jarraitu aholkuak!
Imajina ezazu atea ireki eta zuretzat prestatutako gosari zoragarrirekin topo egiten duzula, a ze poza! Horixe da, hain zuzen ere, gure proposamena. Eraman ezusteko gosari egin berria buruan duzun pertsona berezi horren atarira. Laguna, senidea edo bikotekidea izan, baietz eguna alaitu!
Eta gosaria prestatu nahi diozun pertsonarekin bizi bazara, ez kezkatu, eraman bere logelako atera edo zuzenean ohera! Edonola ere, eramateko gosaria prestatzeko emango dizkizugun ideiek bihotza lapurtuko diote.
Pertsonalizatu gosaria ahalik eta gehien
Lehenengo pausua, eta garrantzitsuena, ezusteko gosaria prestatzeko beharko dituzun osagaiak aukeratzea da. Hasieran esan bezala, gosaria zuk prestatzearen abantaila nagusia da pertsona horri gehien gustatzen zaiona hautatzeko aukera izango duzula, eta baita zuri gehien gustatzen zaizuna ere.
Gustu ezberdinak izanez gero, hona hemen gure aholkua: banakako kutxak prestatu, argazkian ikusten diren modukoak, eta sartu barruan bakoitzak gosalduko duen guztia. Esate baterako, hark anana zukua gustuko badu, baina zuk laranjazkoa nahiago baduzu, beirazko botila bana jar dezakezu kutxa bakoitzean. Eta hala gauza guztiekin. Kutxa bakoitzean txartel txiki bat jar dezakezu kutxa hori bideratuta doan pertsonaren izenarekin, bereziki pertsona horrentzat prestatuta dagoela ikusarazteko.
Bientzat izango den janaria, kutxetatik kanpo jar dezakezu, oihalezko sare-poltsan. Bi aukera horiek, erabiltzen diren materialei esker eder-ederrak izateaz gain, jasangarriagoak dira eta ingurumena errespetatzen dute. Badakizu zergatik? Alde batetik, gure produktuak egiteko erabiltzen dugun kotoi guztia birziklatzen delako, edo ur, pestizida eta ongarri kantitate mugatuarekin landu. Bestetik, gure beirazko ontzi batzuk beira birziklatuarekin eginda daudelako (eta horrez gain, den-denak % 100 birziklagarriak direlako).
Gosari oso baten menua
Janariari dagokionean, hona hemen gustu guztietara egokitzen den gosariaren menua:
- Gustukoen dituzuen frutekin egindako smoothiak. Azkarrago egiteko aholkurik nahi? Erosi izoztutako fruta dakarten FRUKSTUND poltsatxoak, nahiago duzun zaporearekin: marrubia eta zitronela edo laranja eta azenarioa. Egin behar duzun gauza bakarra nahasketa hori ur edo esnearekin irabiatzea izango da.
- Fruta freskoa: smoothiez gain, frutaren bat (banana, sagarra, kiwia...) ere eraman dezakezu, gosaria osoagoa izateko.
- Kafe eta infusioak: zenbait termo presta ditzakezu, gehien gustatzen zaizuena eramateko.
- Gailetak: gosarian huts egin ezin duen gozo klasikoa. Zerbait desberdina nahi? Bota begirada bat gure gailetei: jengibrezkoak, olo eta kanelazkoak, mugurdizkoak, kokozkoak, txokolatezkoak... gustu guztietarako gailetak daude!
- Opil txikiak, gofreak, krepeak edo tartak: zuk zeuk egin ditzakezu, edo erdi eginda daudenak erosi. Dendan aukera anitz ditugu: gofre izoztuak edo arbendol eta txokolatezko tarta, esaterako.
- Gazi zaleentzako ogi txigortua: aukeratu ogi on bat eta sortu konbinaketa ezberdinak tomate, urdaiazpiko, ahuakate eta izokinarekin, besteak beste. Ikaragarri gustatuko zaizkio!
Prestatu eramateko mahaia
Ezusteko gosari honetan, janaria prestatzeaz gain, beharko duzun baxera ere eraman ahal izango duzu. Horrela, pertsona hori ez da ezertaz arduratu beharko, eta gozatzea izango da bere egiteko bakarra.
Kontuan izan beharreko lehenengo gauza da zenbat pertsona izango zareten eta zer gosaldu nahi duzuen. Horretan oinarrituta hautatu beharko dituzu eraman beharreko katiluak, platerak, kaikuak eta mahai-tresnak. Emaitza deigarriagoa izateko, hona hemen gure gomendioa: baxera ezberdinetako piezak nahastu, elkarrekin ondo doazen diseinuak konbinatuz. Esate baterako, guk zuri hautsi koloreko katiluak, kaiku urdin argiak eta estanpatu urdina duten plater zuriak konbinatu ditugu. Kolore ukitua kandelak eta ahozapiek jartzen dute. Eta azken ukitu gisa, loreontzi txikia edo lorez betetako ontzia.
Gainera, mahai-zapia ere eraman beharko zenuke, bere ohiko funtzioa betetzeaz gain, tresna guztiak biltzeko balioko baitu, eta horrela den-dena onik helduko da. Bildu dena fardel polit batean, eta listo! Heltzean ireki eta mahaia prestatu baino ez duzu egin beharko.
Bilatu dena kokatzeko euskarria
Aurkezpenak garrantzi handia du, bai horixe! Beraz, oparitxo hau berezia izateko garrantzitsua da leku egokian jartzea. Bere logelara eramateko asmoa baduzu, orgatxo batek zeregina asko erraztuko dizu.
Kasu honetan, piramide formako orgatxoa aukeratu dugu, horrela gosariaren osagai guztiak kontsumituko dituzun ordenan jar ditzakezu, eta emaitza askoz ederragoa izango da. Gainera, behar adina leku izango duzu, janariaz gain tresna batzuk eramateko, baita apaingarriren bat ere. Kako bat ere jar dezakezu gauza gehiago eraman behar badituzu, kafearen termoa, esaterako. Ez zaio xehetasun bat ere faltako!
Eta orgatxorik ez baduzu, edo besterik gabe zerbait txikiagoa nahi baduzu, zerbitzatzeko erretilu polit bat beti izango da aukera ona gosariari eusteko eta erraz lekuz mugitzeko. Eta ez hori bakarrik, askok hankak dituzte ohean ere jarri ahal izateko. Hau kategoria!
Zeren zain zaude prestatzen hasteko? Gosarian errezeta gehiago sartu nahi badituzu, bota begirada bat jarraian gomendatzen dizkizugunei.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.