Saltatu

3 eta 7 urte bitarteko umeentzako logelak berritzeko 8 ideia

Ume txikiak dituzten gurasoei arduratzen dien gauzetako bat logela eroso, polit, funtzional eta, hazten doazen heinean, molda daitekeen bat izatea da. Eta normala da… umeak dira etxeko errege-erreginak! Guk gutxi gorabehera 3 eta 7 urte bitarteko umeentzako logelak berritzeko 8 ideia hauek proposatu nahi dizkizugu. Hori bai, gogoratu dekorazioan parte hartu ahal izatea dela logelan pozik eta eroso egoteko garrantzitsuena eurentzat. Har itzazu aintzat!

1. Sortu bi logela baten 

Logela handia baduzu, “2x1” tokia sor dezakezu. Horrek zer esan nahi duen? Bi eremutan zati dezakegula: ohe handi samarra (“helduen” bat) duen eremu bat, eta ohe txikiagoa duen beste bat, eurentzat.  

  • Tiradera handiak dituen ohe bat duen umeen logela bat izateak helburu askotarako balio diezaguke: 
  • Txikienengandik gertu egin nahi dugun “gau zoro” horietarako 
  • Gaixo daudenean eta eurengandik urrundu nahi ez dugunean. 
  • Oso egokia da gonbidatuak edo laguntxoak lotara geratzen direnerako. 
  • Ohe txiki bat baino biltegiratze gehiago duen toki bat. 
  • Hazten denean, bere tamainara egokitutako ohe bat izango du, eta txikia kendu besterik ez dugu egin beharko. 


Gogoratu eskaera guztiak online egiten jarrai dezakezula, zure umeentzako logelen amets horiek gehiago ez atzeratzeko. 

2. Jolasteko gela: bihurtu bere ohea gordeleku 

Errezel baten antza duen egitura batekin eta “sabai” gisa jarritako ehun batekin, hau bezalako toki dotorea sor liteke. Umeei izugarri gustatzen zaie kanpin-denden barruan bezala egotea, logela barruko euren txokoa da, gainerako mundutik babestuta, eta mila eta bat abentura imajinatzeko tokia. 

Une horretan egiturarik ez baduzu ere, egin dezakezu errezel bat. Nola? Eutsi telari hiruzpalau puntutatik sabaiko aingura errazekin

3. Jarri eurak ere erabil ditzaketen biltegiratze-soluzioak 

Arropa, liburuak edo jostailuak txikienen eskura izateak independenteago izaten laguntzen die: behar dituztenean gauzak har ditzakete, eta amaitzean gorde egin ditzakete, zuengana jo gabe.  

Noski, beti ez dira gauza guztietara iritsiko (ez dute zertan iritsi ere), baina garrantzitsua da zenbait tiraderatara edo saskitara iristea, horrelako gauzatxoak euren kabuz egiten has daitezen. Gainera, umeentzako logelak antolatzeko baliabide ezin hobea da!

4. Sortu zuk ere aprobetxa dezakezun toki bat 

Seme-alabaren logela handi samarra bada, zuk ere atera diezaiokezu etekina. Nola? Sofa bat edo lan-mahai bat jar dezakezu. Orain hainbeste denbora ematen dugunez etxean, lasai irakurtzeko, etxetik lan egiteko edo, besterik gabe, atseden hartzeko balia dezakezu, bera jolasten ari den bitartean.  

Gainera, edozein unetan “bota zaitezke lurrera” berarekin jolasteko. Gero ere izango duzu beste guztia egiteko denbora!  

5. Bihurtu ganbara txiki bat umeentzako logela 

Ganbara etxe handi askotako toki ahaztua edo erabiltzen ez dena izan ohi da; batez ere, landa-eremuetan eta hiri handietako aldirietan.  

Baina aliatu on bihur daiteke onura ateratzen jakinez gero. Eta izango dugu lanari ekiteko hau baino une egokiagorik? Umeak etxean ditugun honetan, pozik botako dizute esku bat euren ametsetako toki hori eraikitzeko. 

Hona hemen ideia batzuk:  

  • Alfonbra: funtsezkoa da umeek jolasteko. Horrela, ez dira hoztuko, eta zarata eta kolpeak arinduko ditu. 
  • Jarri mahai-jolasak, jostailuak, irudi apaingarriak… jartzeko apalak. 
  • Antolatzeko-saskiak ezinbestekoak dira, bestela lurrean amaituko luketen gauza txiki horiek guztiak sartzeko. Erabil itzazu modu egoki batean, edukia sailkatuta. 
  • Jarri gela horretan jostailu handienak edo toki gehiena hartzen duten jokoak; horrela, tokia egingo duzu umeentzako logelan. 

6. Biltegiratze dibertigarria eurek ere parte hartzeko

Umeek errazago lagundu eta jasoko dute arreta erakartzen dien edo eurek sortu dituzten “osagaiak” badituzte. 
 
Adibide on bat litzateke eurek aukeratutako paper batekin eta euren laguntzarekin forratutako kaxa hauek. Utzi seme-alabei gauzak pertsonalizatzen, bereagoak senti ditzaten. Gainera umeentzako biltokiek euren gauzez arduratzen laguntzen die txiki-txikitatik. Entretenimendu bikaina egun hauetarako, ez duzu uste? 

7. Utzi eurei koloreak aukeratzen

Zenbait gauza pertsonalizatzen uzten diegun moduan, logelarako gehien gustatzen zaizkien koloreak aukeratzen ere utz geniezaieke. Txikiak izanagatik, badute irizpidea! 
 
Txikiak eta ikusgarriak diren zein gauza aukera ditzakete? Kuxinak, oherako arropa, ohearen gainean jartzen dituzten peluxeak, alfonbra… Harrituta geratuko zara gure txikienek duten gustu onarekin. 

Hasi erosketa-orgatxoa betetzen etxera iristea nahi duzuen guztiarekin…

Animatzen bazarete eta ordenarekin “buru-belarri” jarri nahiago baduzue, ez galdu bideo hau, oso baliagarria izango zaizue!

8. Moldatu altzariak umeengana 

Zure seme-alabei izugarri gustatzen zaie marraztea? Orduan, ziurrenik inoiz utzi dizute mahaia pinturaz eta orbanez betea. Soluzio on bat mahaia erraz garbitzen den ehun batekin forratzea da, plastikozko hule batekin, esaterako. Horrela, altzariak zure seme-alabengana moldatzen dira, eta ez alderantziz.  
 
Has daitezela marrazki amaigabe horiek egiten! 

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA dendako produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA dendako berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.