Saltatu

Egun osoa emateko santutegia

Gogoratzen duzu «zoaz zure logelara» mehatxu bat zenean? Orain jolastokia dirudi, ezta? Atsedena. Irakurketa. Alferkerian egon. Ahhh. Emaiozu begiratu bat orduak pasa ditzakezun eta nahi duzuna egin dezakezun logela horri.

Logela moderno honek, oherako gortinak, irakurtzeko txokoa eta jateko zein lan egiteko mahaia ditu.
Logela moderno honek, oherako gortinak, irakurtzeko txokoa eta jateko zein lan egiteko mahaia ditu.

Isolatu zure burua argitik eta mundutik zure leku pribatuan. Erabili guneak banantzeko bereizgailua; gortinak sabaitik zintzilikatzeko eta ohea inguratzeko behar dituzun errail eta kako guztiak ditu. Lotu kuxin batzuk oheburura erosotasun handiagoa lortzeko eta lekua intsonorizatzeko. Ukitu dibertigarria emateko, erabili gortinetarako barrak eta zintzilikatu gortinetako uztaiak dituzten kuxin batzuk klipak erabiliz. Gorde arropa ate batzuen atzean. Gorde behar duzun guztia gau-mahaietan eta kontrolatu argia haririk gabeko intentsitate-erregulagailu batekin ohetik atera behar ez izateko.

Noizean behin, atera ohetik eta aldatu giroa logelatik atera behar gabe. Ihes egin irakurtzeko txokora. Lerro kurbatuak dituen kulunkaulki honetan bi pertsona sartzen dira. (Adi: kulunkaulkiaren mugimenduak logura eragin dezake). Hainbat ohazal eta kuxin erosotasuna bermatzeko eta argi hedagarria ikusmena ez behartzeko.

Askatu sormena kafe bat mahai handi batean hartzen duzun bitartean. Hotel-suite batean egongo balitz bezala sentitzeko, erabili dekorazio minimalista. Hormako armairu flotatzaileek logela txukun mantentzen dute zure gauzak biltzen eta erakusten dituztelako (egia esanda, txapitula-erako sabai batera hobeto moldatzen diren sukaldeko armairuak dira). Sabaiko lanparari esker, egiten ari zarena ikusi ahal izango duzu, norbait lo badago ere.

Beharbada ohean bideoak ikusten geratzea nahiago duzu. Ipini zutikako ispiluak zoruan horman muntatutako pantaila bat ezkutatzeko. Telebista ikusi nahi duzunean, ispiluak mugitu besterik ez duzu. Ispiluak janzteko ere praktikoak dira, argia logelatik zabaltzen dute eta ohe erosoa nabarmentzen dute.

Logelako atea gurutzatu behar duzunean, gauzak erraztu. Espazio bat atearen alboan esekitoki batekin, biltokidun banku batekin eta kako batzuekin kaletik etxera heltzen zarenean dakarzun guztia uzteko. Poltsak, oinetakoak, aldatzeko arropa: behar duzun guztia ondo antolatuta eta eskura dago pentsatu gabe hartzeko.

Hori da gure logelaren banaketa. 22 metro karratu dira. Hondoko horman, mahai bat, armairuak eta irakurtzeko txoko bat. Ezkerraldeko horman, telebista bat. Eskuinaldeko horman, ohe bat gortinekin. Sarrerako horman, armairu bat.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Autorea
Barruko diseinua: Emma Parkinson
Argazkiak: Andrea Papini
Testua: Marissa Frayer