Egongelen dekorazioa: 6 ideia desberdin eta moderno
Nortasuna duen egongela moderno eta desberdin bati, nork egingo lioke muzin? Ez galdu egongelarako dekorazio-ideia hauek!


Egongelako dekorazioa gure etxeko atalik garrantzitsuenetako bat da. Etxeko geletatik bertan pasatzen dugu denbora gehien, etxe guztietako gela nagusia baita. Horregatik, hona hemen zenbait dekorazio-ideia moderno eta deigarri, ezin hobeak egongelari ukitu berri bat emateko. Askotan, ezer gutxirekin gauza asko egin ditzakegu, gure hitza duzu!
1. Egongela dekoratzeko mahai osagarriak
Mahai GLADOM mahaiarekin. Izan ere, egongelari ukitu moderno eta ezberdina emateaz gain, erretilu ateragarritzat ere erabil daiteke, edaria edo elikagaiak alde batetik bestera eramateko.
Dituen ertzei esker, erosoagoa da erretilua eramatea; gainera, edalontziak eta platerrak lurrera erortzeko arrisku txikiagoa dago. Kolore erabat ezberdinetan eskura dezakezu, eta urdina, zehazki, biziki atsegin dugu!
3. Egongelarako koloreak
Egongelan erabiltzeko hautatzen ditugun koloreak benetan garrantzitsuak dira. Eta tonu neutroak nahiz kolore argiak nahiago izaten ditugun arren, ez diezaiogun muzin egin kolore osagarriak erabiltzeari, egongelari ukitu moderno eta dibertigarriagoa emateko.
Kolore osagarriak zera dira: zirkulu kromatikoan kontrakoak diren koloreak. Adibidez, urdina eta laranja, edo gorria eta berdea. Kolore hauek konbinatzen ditugunean, talka bisual handiagoa lortuko dugu.
Hauek erabiltzeko, modu askotara egin dezakezu proba: ehun-gaiekin, markoz inguratutako dekorazio-irudiekin, apaletan tamaina txikiko dekorazioa ipiniz (adibidez pitxerrak eta kandelak) edo pauso bat gehiago eman eta hormetako bati tonu deigarriago bat emanez. Ausartuko al zinateke?
4. Altzariak pertsonalizatu
Askotan, egongela dekoratzeko irtenbide nagusia zera dela pentsatzen dugu: altzari eta osagarri berriak lortzea. Batzuetan ordea, begien aurrean dugu irtenbidea, eta oharkabean igaro zaigu: jada etxean ditugunak pertsonalizatzea!
Biziki atsegin dugu BILLY liburutegi hau; margotzeko erabili den kolore horia hain da deigarria, ezen protagonista bihurtu dela, gehienbat grisa den egongela honetan. Hala, gune honek dibertsio eta freskotasun ufada bat lortzen du, poto bat pinturarekin bakarrik.
Oharra: eskuak pinturaz zikindu nahi ez, baina hau bezalako kolore deigarridun altzari bat nahi baduzu, jo ezazu begiz gure KALLAX apalategia.
5. Maskotentzako altzariak
Txakur edo katuren bat baduzu, seguru familiako kide bat gehiago dela. Zure lagunik hoberenetako bat. Eta lagun onen antzera, bila zabiltzan dekorazio-ukitu desberdin eta moderno hori lortzen lagun diezazuke.
Maskotentzako produktuen LURVIG bilduma aitzakia ezin hobea duzu, egongela berritzeaz gain txakur edo katuari oparitxo bat egiteko. Zer deritzozu txakurrarentzako sofa minimalista txiki bati? Edota katuarentzako etxetxo guztiz sofistikatu bati, mahai osagarritzat ere balioko dizunari?
Egongelen dekorazioan, ez dadila azken hitzik egon (ezta azken zaunkarik ere)!
6. Egongeletarako argiztapen perfektua
Bistakoa da egongeletarako argiztapenaren garrantzia. Gune hau hainbat eratan argiztatu behar da: argi zuzenarekin, zeharkako argiztapenarekin eta giro-argiztapenarekin. Baina argiztapenak eragin nabarmena du dekoratu eta guneak eguneratzean.
Egongela pixka bat eguneratzeko argi-girlandak eta LED argidun zerrendak bikainak dira, aldi berean goxotasuna eta aparteko argiztapena aise lortuz (ongi baitator beti).
Sofaren gainean ipin ditzakezu, libre duzun hormaren batean, egongelako apalategien gainean edo, baita azpian ere! Egongelaren dekorazioa biziberritzen lagunduko dizun ukitu desberdin eta modernoa.
Egongelen dekorazio-ideia gehiago ikusi nahi dituzu? Eman begiratu bat honi: «Eguneko 24 orduetarako egongela».
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.