Eduki nagusira joan

Egongelan idazmahai dotore eta erosoa jartzeko ideiak

Lan egiteko gunea nahi duzu egongelan, baina bulego-itxura handiegirik izan gabe? Eremu hori apaintzeko jarraibideak emango dizkizugu jarraian, etxeko gainerako guneekin harmonian egon dadin. Aholku erraz batzuei jarraituta, ukitu ezin erosoagoa emango diozu.

Jarraitu aholkuak!

Lanerako gunea etxeko egongelan. Idazmahaia, tapaki batean bildutako aulki eta biltegi irekiko apal batzuk dakartza.
Lanerako gunea etxeko egongelan. Idazmahaia, tapaki batean bildutako aulki eta biltegi irekiko apal batzuk dakartza.

Etxean ikasteko edo lanerako gunea izatea beharrezkoa da askotan. Hala eta guztiz ere, batzuetan ez dugu gela bereizi bat edo geure gela erabiltzeko aukerarik; horren ordez, lehendik ditugun geletakoren batean egin behar dugu tokia, hala nola egongelan.

Halakoetan, honako bi ezaugarri hauek betetzen dituen eremua sortu behar dugu nola edo ahala: alde batetik, helburu gisa dituen oinarrizko funtzioak bete behar ditu (kasu honetan, bertan kontzentratuta egon ahal izatea); eta, bestetik, ez du eremuko harmonia hautsi behar, etxeak atsegina izaten jarrai dezan eta bertan denbora gehiago igarotzeko apeta izan dezagun.

Ehun-gaiak, aldaketaren gako

Egongelan antolatutako lanerako txokoak, idazmahaiaz gain, beste osagarri batzuk ere izan behar ditu, txokoa hotza izan ez dadin eta nortasuna izan dezan. Zer egin dugu hori lortzeko? Osagarri txikiak eta, noski, ehun-gaiakerabili ditugu.

Lanerako gunea denez, oinarrizko eta beharrezko elementuak izan behar ditu: eserleku erosoa, argiztapen egokia eta hainbat biltegiratze-soluzio. Txokoa ahalik eta erosoena izan dadin, egongela janzten duten gainerako koloreetan oinarritu gara; Hots, berde, urdin eta gris ukitua duten kolore argiak; kolore horiek lerro dotorez apaindutako objektuetan erabili ditugu, eta objektu askori egurrezko akabera eman diegu, beroa eta erosoa.

Bulego-aulkia tapaki zimurtsu batek estaltzen du; oso leuna da ukitzean. Flexoak haririk gabeko kargagailua dauka integratuta , mugikorra bertan koka dezagun eta kable-piloa izan ez dezagun, horrek giroa hondatuko luke eta. Azkenik, paretan zuloa egin, eta taula bat gehitu dugu, giroa alaituko duten zenbait irudi artistiko eta, nahi izanez gero, landareren bat edo beste eskegi ahal izateko.

Idazmahaiaren diseinua berariaz dago egina lana amaitu ostean aulkia kendu ahal izateko eta lanerako gunea egongelari nortasuna emango dion arasa eder bihurtzeko.

Xehetasun askoko biltokia

Xehetasunek egongelak izango dituen bi funtzioen arteko harmonia mantentzen laguntzen dute, bai laneko eremu gisa, eta bai aisiarako eta atsedenerako eremu gisa. Efektu hori erabili dugun biltegiratze-sistemari esker lortu dugu hein handi batean. Jarraian azalduko dizugu.

Laneko eremuan materiala behar dugu. Armairu bat jarriz gero, egongelako zati bat kenduko liguke, eta diseinuaren harmonia hautsiko; hortaz, biltegiratze-sistema irekia erabiltzea erabaki dugu, apal zuriekin. Kaxak funtsezkoak izan dira, haietan gordeko baitugu bulegoko material guztia. Horrela, toki berean izango dugu materiala, eta ezkutuan eta polit geratuko da; izan ere, tonu bereko tapak dituzten kaxak jarri ditugu, sentsazio homogeneoa emateko.

Dena bere lekuan dagoenez, azken ukituak emango dizkiogu emaitza perfektua izan dadin. Biltegiratzeko toki irekiari etekina aterako diogu, eta gure artelanak erakutsiko. Koloretako koadro, argazki, landare eta txarro minimalistak erabili ditugu guk. A! Halaber, etiketak jarri dizkiegu kaxei, uneoro jakin dezagun zer duten barruan. Eta hori da behin betiko emaitza. Zer iruditzen zaizu?

Jarraitu gure aholkuei eta lortu zure ametsetako idazmahaia!

Mahai gainean liburu irekiak dituen idazmahai baten xehetasuna, korapiloa duen gortina duen leihoaren aurrean.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.